WorksheetsSinbad deitzen zidan Francisco Castro
Total questions: 20
Worksheet time: 10mins
Name
Class
Date
1.
1. Zergatik izaten du Pauloren aitak beti belarria gorrituta?
a)
Beti telefonoari pega-pega eginda ibiltzen delako.
b)
Semea hari buruz gaizki esaka ibiltzen delako.
c)
Sutan jartzen denean belarriak gorritzen zaizkiolako.
2.
2. Zer egin zuen behin Paulok aita banugelan zegoela aprobetxatuz?
a)
Aitaren telefonoa hartu eta leihotik bota zuen.
b)
Aitaren telefonoa hartu eta bere ohe azpian ezkutatu zuen.
c)
Aitaren telefonoa hartu eta aitonari eman zion.
3.
3. Nola deitzen dio Paulok aitonari?
a)
Marinela.
b)
Pirata.
c)
Kapitaina.
4.
4. Zer da benetan Pauloren alegiazko itsasontzia?
a)
Egongelako sofa.
b)
Sukaldeko mahaia.
c)
Pauloren birraitonak arrantzarako zuen txanela.
5.
5. Nola deitzen die aitonak bere etsaiei?
a)
Filibusteroak.
b)
Hankaokerrak.
c)
Piratak.
6.
6. Zer esaten du beti Pauloren aitak aitonaz?
a)
Aitona etxean dutenetik ez dagoela harekin bizitzerik.
b)
Tentelkeriak besterik ez dituela esaten.
c)
Bernardinorekin hitz egin behar duela aitonaren etorkizunaz.
7.
7. Nork idatzi zuen Paulok jasotako gutuna?
a)
Bernardinok.
b)
Aitonak.
c)
Zazpi Itsasoetako kapitainak.
8.
8. Noiz jasotzen du Paulok gutuna?
a)
Patioan kartetan jolasean ari direla Miren, Xabier eta hirurok.
b)
Patioan Futboleko Munduko Txapelketaren finala jokatzen ari direla.
c)
Kalean paseatzen ari dela postariak ikusten duenean.
9.
9. Paulok aurkitzen duen kaxaren barruan zer zegoen?
a)
Zuri-beltzeko argazkiak eta aitonak Bernardinori idatzitako gutunak.
b)
Giltza bat.
c)
Sinbad Marinelaren liburua.
10.
10. Zer erabaki hartzen du Paulok aitona agertzen ez dela ikusita?
a)
Auzoko guztiei laguntza eskatzea.
b)
Haren bila joatea.
c)
Ertzaintzara deitzea aitonaren desagertzeaz jakinarazteko.
11.
11. Nola joaten da Pirataren Tabernara?
a)
Taxiz.
b)
Bizikletaz.
c)
Oinez.
12.
12. Paulo tabernara sartzean nor ikusten du lehenik?
a)
Aitona.
b)
Auzokoak kartetan.
c)
Bernardino.
13.
13. Nolakoa da Bernardino?
a)
Aitona baino gazteagoa, gizon argala eta txikia.
b)
Aitona baino zaharragoa, gizon erraldoia.
c)
Aitona baino zaharragoa, gizon txikia.
14.
14. Tabernako hormetan zer argazki daude?
a)
Paulo eta aitona agertzen diren argazkiak.
b)
Kaxan aurkitu zituen argazki berberak.
c)
Bernardinoren eta haren emaztearen argazkiak.
15.
15. Zer egin zuen aitonak Sinbad tabernan ikusi zuenean?
a)
Sukaldera itzuli zen berriz ere.
b)
Mahain eseri eta odolkia jaten hasi zen.
c)
Besarkada estu-estua eman zion.
16.
16. Zer kontatu zituen aitonak tabernan zeudela?
a)
Umetan eta gaztetan anaiarekin batera bizi izandakoak.
b)
Ezkonduta egon zeneko bizipenak.
c)
Itsasoan bizi izandakoak.
17.
17. Nor ateratzen dira taberna parean daudela taxitik korrika?
a)
Pauloren lagunak: Miren eta Xabier.
b)
Pauloren gurasoak.
c)
Bi ertzain.
18.
18. Zein mehatxu egiten dio aitak Bernardinori tabernan?
a)
Ertzainei deituko diela aitona bahitzeagatik.
b)
Etxera eramango duela eta ez duela inoiz berriz ikusiko.
c)
Zahar etxera eramango duela eta ez diola bisitatzeko aukerarik emango.
19.
19. Zergatik ez zioten elkarri hitz egiten ilobak eta osaba Bernardinok?
a)
Amona hil eta aitona gaixotu zenean, aitonaren zaintza noren ardura zen ez zutelako adosten.
b)
Bernardino berriz ere itsasoratu egin zelako.
c)
Aitak aitona zahar etxera eramatea erabaki zuelako.
20.
20. Zein izan zen benetako arrazoia aitona Bernardinoren etxetik Pauloren etxera itzultzeko?
a)
Aitonak berak esan zuelako biloba jaio zenean harekin bizi nahi zuela.
b)
Bernardinok itsasoratu egin behar izan zuela.
c)
Bernardino gaixotu eta ezin zen anaiaren kargu egin.
100 %
