Wayground logo

Free Printable Worksheets

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

PETROLIOA ULERMEN TESTUA

Total questions: 1

Worksheet time: 2hrs 55mins

Name
Class
Date
1-10.

PETROLIOA

Petrolioa gaur egungo energia-iturri erabiliena da eta, gainera, egunero baliatzen ditugun ekoizkin mordoa ateratzen dira hortik. 

Petrolioa itsasoan sortu zen duela milioika urte. Planktona osatzen zuten landare eta animalia ñimiñoen hondakinak itsas hondoan metatuz joan ziren. Planktona lohiarekin nahasi zenean, likido likatsu bilakatu zen: petrolio. 

Antzinateko zibilizazioek petrolioa erabiltzen zuten jada, eraikuntzak egiteko eta itsasontziak isolatzeko material iragazgaitz gisa. 

Lehen petrolio-hobia duela mende eta erdi zulatu zen. 1858. urtean, estatubatuar batek, Drake koronelak hain zuzen, txirrika bat zuen zurezko dorre bat eraiki zuen eta lurra zulatu zuen, harik eta petrolioa erauztea lortu zuen arte. Orduz geroztik, petrolioak ikaragarrizko balioa hartu du; hainbeste ere, non “urre beltza” izena ere ematen zaion. 

Gaur egun ere petrolio-metaketa naturalak hobien bidez ustiatzen dira. Itsasoan egonez gero, plataforma erraldoien bidez egiten da ustiaketa. Pentsa zenbateraino diren erraldoiak plataforma horiek, ehun solairuko etxe orratza bezain garaiak dira-eta!

Petrolioa hobietatik erauzitakoan, altzairuzko hodi izugarri luzeen bitartez garraiatzen da. Hodi horiei oliobideak deritze. 

Oliobideetan barrena, petrolioa birfindegietara heltzen da eta bertan erregai bihurtzen dute, hala nola, hegazkinetarako keroseno, autoetarako gasolina, berogailuetarako fuel-olio, kamioi edo diesel-motorretarako gasolio, baita nafta ere. 

Nafta lehengaitzat hartuta, halaber, honako gauza hauek guztiak sortzen dira laborategi kimikoetan: ongarriak, intsektizidak, edergintzarako gaiak, lurrinak, eta mota guztietako plastikoak, bai ehunak sortzeko balio dutenak, baita jostailuak edo zeure bolaluma egiteko erabiltzen direnak ere.

1.

Zer da "petrolio-hobia"?

a)

Plataforma erraldoia.

b)

Petrolioa lur azpitik ateratzeko dorrea.

c)

Urre beltza.

d)

Petrolioa garraiatzeko hodia.

2.

Zer da Oliobidea?

(a)  

3.

Nolakoa da petrolioa? Aukeratu bi erantzun.

a)

Solidoa.

b)

Likidoa.

c)

Beltza.

d)

Marroia.

4.

Nork zulatu zuen lehen petrolio-hobia?

(a)  

5.

Zein beste izen ematen zaio gaur egun petrolioari?

(a)  

6.

Non bilakatzen da petrolioa erregai?

a)

Laborategi kimikoan.

b)

Birfindegian.

c)

Plataforman.

7.

Zein erregai aipatzen dira testuan? Ordenean idatzi.

(a)  

8.

Petrolioaren zer deribatutik ateratzen dira plastikoak?

(a)  

9.

Zein urrats egiten dira petroliotik ekoizkin kimikoak ateratzeko?

a)

Hobia

Laborategia

Birfindegia

Oliobidea

b)

Hobia

Birfindegia

Laborategia

Oliobidea

c)

Hobia

Oliobidea

Birfindegia

Laborategia

10.

Zein da irakurgaiko bigarren parrafoaren ideia nagusia?

a)

Petrolioa itsasoan sortu zen, duela milioika urte.

b)

Planktona itsas hondoan metatu zen.