Font size
Worksheets2. GAIA: OSASUNA ETA INMUNITATE-SISTEMA
Total questions: 28
Worksheet time: 29mins
Osasunaren zein alderdi dago erlazionatuta gure pentsatzeko, sentitzeko eta jokatzeko moduarekin?
Osasunaren alderdi fisikoa
Osasunaren alderdi mentala
Gizarte-osasunaren alderdia
Osasuna gaixorik ez egotea besterik ez da.
Bai, EGIA da.
Ez, GEZURRA da.
Osasunaren hiru alderdiak (osasun fisikoa, osasun mentala eta gizartearen osasuna) ez daude inolaz ere konektatuta.
Bai, EGIA da.
Ez, GEZURRA da.
Osasunaren zein alderdi FALTA da gure inguruan bakerik edota elikadura duinik (digno) ez badago?
Osasun fisikoa
Osasun mentala
Gizartearen osasuna
Osasunean hainbat faktorek eragin dezakete: kirolik ez egitea, tabakoa erretzea eta oso gutxi lo egitea zein faktoreren barruan sartuko genuke?
Bakoitzaren bizimoduaren barruan
Ingurumen faktoreen barruan
Faktore biologikoen barruan
Osasun-sistemaren barruan
Gaur honakoa sentitzen esnatu zara: oso gose gutxi, buruko mina eta nekea. Zer dira datu hauek?
(a)
Gaizki lo egin eta gero, medikuak honakoa esan dizu: sukar altua daukazula, ia 40ºC zehazki, eta tentsiometroaz neurtzean oso tentsio baxua daukazula. Zer dira datu hauek?
(a)
Nola deitzen dira poliki agertu eta luze irauten duten gaixotasunak? Gaixotasun [...] .
(a)
Gripea iraupenaren eta agertzeko moduaren arabera sailkatzen badugu, honako gaixotasuna da:
(a)
Gaixotasun ez-infekziosoak ere kutsatu daitezke, adibidez, minbizia.
GEZURRA
EGIA
Klikatu ezazu agente patogenoak diren guztietan (aukera bat baino gehiago dago!!):
Bakterioak
Garrapatak
Eltxoak
Birusak
Parasitoak
Gripea, HIES-a edo COVID-19a agente patogeno mota berberak sortzen ditu. Zeinek?
Parasitoek
Onddoek
Birusek
Bakterioek
Zein motatako transmisioa da sexu-harremanen bidezkoa?
Zeharkako transmisioa
Transmisio zuzena
Zein motatako transmisioa da kutsatutako objektu bat ikutzean gaixotzen bagara?
Zeharkako transmisioa
Transmisio zuzena
Zeharkako transmisioan, patogenoa beste izaki bizidun baten barruan garraiatu daiteke guregana, adibidez, eltxo baten ziztadaren bidez. Nola deitzen zaio eltxoari, kasu horretan?
Ostalaria deitzen zaio
Bektorea deitzen zaio
Bakterioa deitzen zaio
Nola deitzen zaio gure organismoak agente patogenoen edo sustantzia arrotzen aurka defendatzeko daukan gaitasunari?
(a)
Klikatu ezazu sortzetiko inmunitatearen ezaugarrietan (bat baino gehiago dago):
Jaiotzetik daukagun inmunitatea da
Bizitzan zehar garatzen goazen inmunitatea da
Patogeno bakoitzari modu espezifikoan erantzuten dio
Patogeno guztiei modu berean erantzuten die
Zeintzuk dira sortzetiko inmunitatean dauden mekanismoak?
Erantzun zelularrak eta humoralak
Lehen mailako eta bigarren mailako barrerak
B linfozitoak eta T linfozitoak
Klikatu honako aukeretatik lehen mailako barrerak (aukera bat baino gehiago dago):
Malkoak
T linfozitoak
Hantura-erreakzioa
Larruazala
Klikatu ezazu bigarren mailako barreretan (aukera bat baino gehiago dago):
T linfozitoak
Fagozitoak
Ileak
Hantura-erreakzioa
Nola deitzen zaio gure organismoarentzat arrotza den edozein sustantziari?
(a)
Zeintzuk dira hartutako inmunitatearen barruan dauden mekanismoak?
Erantzun zelularra eta humorala
Fagozitoak eta hantura-erreakzioa
Lehen mailako eta bigarren mailako barrerak
Akutuak eta kronikoak
Zein motatako linfozitoek parte hartzen dute erantzun zelularrean?
B linfozitoek
T linfozitoek
R linfozitoek
F linfozitoek
Erantzun humoralean, zer egiten dute B linfozitoek antigenoa ezagutu eta gero?
Antigorputz espezifikoak sortzen dituzte
Sustantzia zitotoxikoak kanporatzen dituzte
Erantzun zelularrean, zer egiten dute T linfozitoek antigenoa ezagutu eta gero?
Antigorputzak sortzen dituzte
Sustantzia zitotoxikoak kanporatzen dituzte
Antigenoa zelula batetik kanpo dagoenean, hau da, extrazelularra denean, zein motatako erantzuna aktibatzen da? Erantzun [...].
(a)
Antigenoa zelula infektatu baten barruan dagoenean, hau da, intrazelularra denean, zein erantzun mota aktibatzen da?
(a)
Nola deitzen zaio gure organismoak antigeno espezifiko bati aurre egiteko sortzen duen sustantziari?
(a)
