WorksheetsNapoleon,Berrezarkuntza eta Iraultza liberalak
Total questions: 17
Worksheet time: 13mins
Zer lortu zuen Napoleonek lehen kontsul izan zen garaian? Aukeratu ZUZENA EZ dena
Oposizio erradikala ezabatzea
Monarka aboslutistak hiltzea
Kode zibila ezartzea
Erbesteratutako noblezia itzultzea
Zein akordio sinatu zuen Napoleonek Egoitza Santuarekin?
Frantziako gizarte osoa katolikoa izan eta, trukean, Elizak diru-languntzak emango die
Napoleonek Elizari konfiskatutako lurrak itzuli eta, trukean, Aita Santuak enperadore izendatuko du
Napoleonek erlijio katolikoa aitortu eta, trukean, Elizak ez zituen konfiskatutako lurrak eskatuko
Napoleonek erlijio katolikoa aitortu eta, trukean, Aita Santuak enperadore inzendatuko du
Napoleonek hainbat Europako herrialde garaitu zuen, baina Erresuma Batuak irabazi zuen; zein gudutan?
Trafalgarren
Elban
Waterloon
Parisen
Lehen porrotaren ondoren, nora bidali zuten Napoleon?
Trafalgar uhartera
Elba uhartera
Santa Elena uhartera
Waterloo uhartera
Zer egin zuen Napoleonek bere lehen erbestealdiaren (destierro) ondoren?
Hil zen
Uhartetik ihes egin eta Erresuma Batuetako boterea hartu zuen ehun egunez
Frantziara itzuli zen eta berriro enperadore bihurtu zen bi urtez
Uhartetik ihes egin eta Frantziako boterea berreskuratu zuen ehun egunez
Zein gudutan garaitu zuten behin betiko Napoleon?
Austerlitz guduan
Trafalgar guduan
Waterloo guduan
Santa Elena guduan
Napoleonen behin betiko porrota eta gero, zein mugimendu politikoa berrezartzen saiatu ziren?
Monarkia konstituzionala
Sozialismoa
Sistema politiko liberala
Zein potentziek garaitu zuten Napoleon?
Erresuma Batuak, Austriak eta Prusiak
Erresuma Batuak, Austriak, Prusiak eta Errusiak
Britainia Handiak, Austriak, Prusiak eta Errusiak
Britainia Handiak, Austriak, eta Prusiak
Zeintzuk ziren Vienako Kongresuaren helburuak?
Absolutismoa eta
Europako mapa politikoa berregituratzea
Antzinako Erregimena eta
Frantziako mapa politikoa berregituratzea
Absolutismoa berregituratzea eta Austria, Prusia eta Errusiaren artean konkistatutako lurrak banatzea
Sistema politiko liberala eta
Frantziako mapa politikoa berregituratzea
Napoleon garaitu zuten potentziek, zer bi aliantza talde eratu zuten ezarritako ordena bermatzeko?
Vienako Aliantza eta Aliantza Hirukoitza
Vienako Aliantza eta Aliantza Laukoitza
Aliantza Santua eta
Aliantza Laukoitza
Aliantza Santua eta Aliantza Hirukoitza
Zein ideia eta balio berri hedatu ziren Europan Berrezarkuntzaren garaian?
Absolutismoa eta Liberalismoa
Liberalismoa eta Nazionalismoa
Liberalismoa eta Sozialismoa
Nazionalismoa eta Absolutismoa
Zein ideologiak defendatzen zuen berdintasuna legearen aurrean eta askatasun indibiduala?
Liberalismoa
Absolutismoa
Sozialismoa
Nazionalismoa
Nola geratu zen egoera 1820ko iraultzen ondoren?
Monarka batzuek absolutismoa onartu zuten; baina, amaieran, liberalismoa ezarri zen.
Monarka batzuek konstituzioak onartu behar izan zituzten; baina, amaieran, absolutismoa ezarri zen.
Amaieran, monarka gehienek liberalismoa ezarri zuten.
Hasieran monarkia konstituzioa ezarri zuten, baina azkenean liberalismoa ezarri zen.
Zer lortu zen 1830ko iraultzei esker?
Monarkia konstituzionala ezarri zen, baina liberalismoak eskubideak eta askatasunak mugatu zituen
Monarkia absolutista ezarri zen, eta eskubideak eta askatasunak mugatu zituen
Monarkia absolutista kendu eta sistema politiko liberala ezarri zuten
Monarkia absolutista kendu eta Errepublika ezarri zuten
Zein iraultzak izan ziren herri-partaidetza handikoenak eta erradikalenak?
1820ko iraultzak
1830ko iraultzak
1835ko iraultzak
1848ko iraultzak
Zer lortu zen Europan iraultza liberalei esker?
Liberalismoa indartu zen, baina Monarkia absolutistak jarraitu zuen
Monarkia absolutista indartu zen
Liberalismoa ezarri zuten, eta gizonen errolda-sufragioa aitortzen zuten
Monarkia absolutista indartu zen, baina konstituzioa onartu zuten
Zein gizarte-talde izan zen iraultza liberalen garaile handia, eta ordenaren kontserbatzaile eta babesle bihurtu zen?
Noblezia
Hirugarren estamentua
Talde herrikoiak
Burgesia
