WorksheetsEsaera zaharrak (eskuineko zutabekoak)
Total questions: 36
Worksheet time: 27mins
Kalean uso, etxean otso
Usoak eta otsoak batera bizi dira.
Kalean atsegina izan eta etxean zakarra izatea.
Etxean eta kalean berdin jokatu behar da.
Lan lasterra, lan alferra
Laster egindako lana txarra izaten dela.
Lana beti laster egin behar dela.
Laster egindako lana beti hobea dela.
Lanik errazena, agintzea
Agintzea beti neketsua dela.
Agintzea ez dela lan zaila
Lan erraza ez dela existitzen.
Nirea nire eta zurea gure
Bakoitzak berea soilik gorde behar duela.
Guztia partekatu behar dela.
Norberak berea zaindu eta besteenaz ere gozatu nahi izatea.
Nola soinu, hala dantza
Emaitzak ekintzen arabera izaten direla.
Dantzan beti soinua behar dela.
Dantzarako soinu ona behar dela.
Non gogoa, han zangoa
Pertsona batek nahi duen lekura jotzen duela
Zangoak gogoko lekura doazela.
Gogoak beti nagusitzen dela.
Ogi gogorrari, agin zorrotza
Ogi gogorra ezin dela jan.
Haginak gogortzen direla jan ostean.
Zailtasunak gainditzeko adorea izan behar dela.
Osasuna, munduko ondasuna
Osasuna bizitzako gauzarik garrantzitsuena dela.
Osasuna aberastasuna dela.
Ondasun guztiak osasuna galtzea dakarrela.
Tokian, tokiko gisa
Beti berdin jokatu behar dela.
Leku bakoitzean tokiko ohiturak errespetatu behar direla.
Tokiko jendea soilik ulertu behar dela.
Txapel batekin bi buru ezin estali
bTxapela handia izan behar dela.
Baliabide gutxirekin guztiei ezin zaiela lagundu.
Bi buru beti elkarrekin egon behar direla.
Txapela buruan, eta ibili munduan
Beti txapela eraman behar dela.
Mundua ezagutzea txapela baino garrantzitsuagoa dela.
Nortasuna galdu gabe mundua ezagutu behar dela.
Urrutiko intxaurrak hamalau; gerturatu, eta lau
Gauzak hurbiletik ikustean, ez direla hain onak iruditzen.
b) Intxaurrak hurbiletik hobeak direla.
Beti urrutiko gauzak aukeratzen direla.
Ustea ez da jakitea
Pentsatzeak ez duela jakitea bermatzen.
Jakitea beti zuzena dela.
Usteak beti huts egiten duela.
Zahar hitz, zuhur hitz
Zaharren hitzak jakinduria dakarrela.
Zaharrak beti zuzena esaten duela.
Zuhurrak beti zaharra izan behar duela.
Zenbat buru, hainbat aburu
Buruek aburuak sortzen dituztela.
Pertsona bakoitzak bere iritzia duela.
Aburuak beti desberdinak direla
Zer ikusi, hura ikasi
Ikusten denak ikasten duela.
Ikusten dena erraz ikasten dela.
Ikasitakoa beti ikusten dela.
Zozoak beleari ipurbeltz
Beleek beti zozoak kritikatzen dituztela.
Zozoak beti zuzenak direla.
Besteen akatsak ikusi arren, norberak berdinak egiten dituela.
Zuri guztiak ez dira irinak
Gauzak ez direla beti diruditenak.
Irinak beti zuriak direla.
Zuri den guztia baliagarria dela.
Urrutiko intxaurrak (a) , gerturatu eta lau
ZUri guztiak EZ DIRA (a)
Zenbat buru, hainbat (a)
ogi gogorrari, agin (a)
tokian, tokiko (a)
txapel batekin bi buru ezin (a)
zahar hitz, (a) hitz
Nola soinu, (a) dantza
lan (a) , lan alferra
Lanik errazena, (a)
Nola (a) , hala dantza
Ogi gogorrari, (a) zorrotz
Kalean uso, etxean (a)
(a) ez da jakitea
Nirea nire, zurea (a)
Zozoak (a) ipurbeltz
Osasuna, munduko (a)
Non gogoa, han (a)
