WorksheetsGaldetegia I - II- III
Total questions: 77
Worksheet time: 4hrs 49mins
Anne Ubersfelden arabera, _____________ modu honetan definitu genezake: komedianteak eguneratu eta zehaztutako “mundu posible” bat da, eta komediantearen lana mundu posible horretatik mundu konkretu batera pasatzean datza.
Egitura
Obra dramatikoa
Pertsonaia
Gatazka
Zein elementu dramatiko da ezinbestekoa, egoeran murgilduta dago, honengatik eraginda dago eta gatazka pairatzen du prozesuan zehar gatazka hau eraldatuz?
Antagonista
Gatazka
Ekintza
Pertsonaia
Zergatik izaten da pertsonaia baten krisia?
Gatazka
Antagonista
Dramaturgoa
Ekintza
Ekintzan oinarritutako forma dramatikoetan, pertsonaiak gatazka bat bizi du, eragiten diona, eta ________ egotera bultzatzen duena.
Gatazkan
Ekintzan
Krisian
Eboluzioan
Zein izen du protagonistak bere helburua lortzeari aurka egiten dion horrek?
Gatazka
Antagonista
Dramaturgoa
Ekintza
Pertsonaiaren garapenaren lau faseak zeintzuk diren aipa ezazu:
Aldaketarik gabeko egoera, gatazka edo aldaketa egoera, borroka eta doikuntza.
Aldaketarik gabeko egoera, krisia edo aldaketa egoera, gatazka eta doikuntza.
Aldaketarik gabeko egoera, krisia edo aldaketa egoera, borroka eta amaiera.
Aldaketarik gabeko egoera, gatazka edo aldaketa egoera, borroka eta amaiera.
Zein izen du gatazka hasi aurretik pertsonaiaren egoeraz informatzen duen, eta egoera horretan, itxuraz, pertsonaia inguruarekin orekan dagoen pertsonaiaren garapenaren faseak?
Aldaketarik gabeko egoera
Gatazka edo aldaketa egoera
Krisia
Doikuntza
Gatazka batek espero ez den gertakizun bat sortarazten duenean, pertsonaia eraldatzen da. Nola deitzen zaio pertsonaiaren garapen fase horri?
Aldaketarik gabeko egoera
Gatazka edo aldaketa egoera
Krisia
Doikuntza
Pertsonaia gatazka konpontzen ahaleginduko da, horretarako diseinatutako estrategia eta bere esku dauden baliabideak erabiliko ditu: alde egin, aurre egin, jolastu, aliatu, … Nola deitzen zaio pertsonaiaren eboluzioaren fase horri?
Aldaketarik gabeko egoera
Krisia edo aldaketa egoera
Gatazka
Borroka
Pertsonaiaren eboluzioan hainbat arazo eta ezbehar gertatzen dira, helburuen lorpenari zailtasuna gehitzen diotena, bidea trabatuz. Pertsonaiaren eboluzioaren zein fasetan gertatzen da hau?
Aldaketarik gabeko egoeran
Gatazkan edo aldaketa egoeran
Doikuntzan
Borrokan
Pertsonaiaren bilakaeraren zein fasetan, gatazkaren klimaxa igaro ondoren, argitzen da gatazka hori, eta burutzen da pertsonaiaren eraldaketa?
Aldaketarik gabeko egoeran
Gatazkan edo aldaketa egoeran
Doikuntzan
Borrokan
Zein dute izena nortasun ezaugarri askorekin pentsatu eta eraikitzen diren pertsonaiek, konplexuagoak, errealistagoak eta sinesgarriagoak izateko joera duten horiek?
Borobilak
Protagonistak
Lauak
Antagonistak
Zein izen ematen zaie nortasun motibo gutxi izaten ohi dituzten, eta sinpleagoak eta sinesgarritasun gutxiago izaten ohi duten pertsonaiei?
Borobilak
Protagonistak
Lauak
Antagonistak
Egia da ikuspuntu eszenikoetatik, pertsonaiaren karakterizazioa ile-apainketa, inplante, eta makillaje tekniken bitartez bermatzen dela eta ekoizpen eta ikuskizunaren beharrak kontuan harturik, teknika hauen bitartez antzezlearen itxura egokitzeko aldaketak egiten direla?
Egia
Faltsua
Egia al da ekintza dramatikoaren barruan modu akzidentalean gertatutakoa eta pertsonaiek esaten eta egiten dutena sartzen dela?
Egia
Faltsua
Egia al da ekintzaren ezaugarri nagusiak, gertakari eszenikoa den aldetik, borondatetasuna, ezagumena, xede jakin bat lortzeko joera eta izaera eraldatzailea direla?
Egia
Faltsua
Obra dramatiko baten ekintzaren eskema klasikoak hiru atal ditu: _____________, ___________ eta ____________.
Hasiera, garapena eta amaiera
Aurkezpena, korapiloa eta ebazpena
Pertsonaiak, istorioa eta eszenografia
Aurkezpena, garapena eta amaiera
Ekintzaren garapenaren zein zatitan ematen dira ezagutzera istorioaren elementu oinarrizkoenak: pertsonaiak, egoera eta gatazka?
Aurkezpenean
Korapiloan
Ebazpenean
Gatazkan
Ekintzaren garapenaren zein zatitan, oinarrizko informazioa eskaintzeaz gain, ikuslegoaren arreta eta interesa bilatzen saiatzen da, gero zer gertatuko den, eta gatazka nola konponduko den jakiteko gura sortuz?
Aurkezpenean
Korapiloan
Ebazpenean
Gatazkan
Ekintzaren garapenaren zein zatitan tentsio dramatikoak gora egiten du, eta zailtasunak handitzen doaz, pertsonaien artean desoreka eta borroka egoera sortuz?
Aurkezpenean
Korapiloan
Ebazpenean
Gatazkan
Ekintzaren garapenaren zein zatitan ebazpenean gatazkari soluzioa ematen zaio, edo behintzat hasieran planteatutako inkognitei erantzuten zaie?
Aurkezpenean
Korapiloan
Ebazpenean
Gatazkan
Zerk bultzatzen du trama, zein da istorioaz tira egiten duen motorra, eta zein da ardatze egituratzailea, kontakizun eszenikoaren parte sakabanatuak zeharkatzen dituena, kontakizunari batasuna emateko?
Aurkezpena
Korapiloa
Ebazpena
Gatazka
Antzerkigintzan kontrako bi indar edo gehiagoren arteko talkari, eta ez soilik egoera mingarri bati, ____________________ esaten diogu.
Aurkezpena
Korapiloa
Ebazpena
Gatazka
Aurretik egonkortasun bat zegoen lekuan sortzen da gatazka: zerbait hautsi edo oreka galtzeko aldez aurretik egoera orekatu bat egon behar da. Behin gatazka gertatuta, egoera ezegonkorra bilakatzen da, ez baitago bere horretan denbora luzez geratzen den gatazkarik. Gatazka eboluzionatuz doa, gatazka berriak sortuz. Egia da baieztapen hau?
Egia
Faltsua
Helburu bat (maitasuna, ideal bat…) bilatzen duen subjektu bati beste subjektu batek (pertsonaia, traba psikologiko edo morala, …) aurre egiten dionean sortzen da gatazka aurkarien arteko borroka bat eraginez, hainbat pertsonai, munduaren ikuspegi edo jarrera kontrajarriz egoera bera baten aurrean. Egia da baieztapen hau?
Egia
Faltsua
Nola deitzen zaio pertsonaia eta berarengandik at dagoen indar baten artean gertatzen den gatazkari?
Kanpo gatazka
Kanpo korapiloa
Barne gatazka
Barne korapiloa
Zein gatazka mota da pertsonaiari aurre egiten dion elementua haren inguruan dagoen zerbait denean: gizartea, unibertsoa, natura, …?
Kanpo gatazka
Kanpo korapiloa
Barne gatazka
Barne korapiloa
Zer egin behar du pertsonaiak ingurua erlatiboki aldaezin mantentzen denean eta gatazkaren garapena bereari egokitzen zaionean?
Soluzioen bilaketan aurrera egin
Bere ekintza estrategiak moldatu
Aurreko bi erantzunak zuzenak dira.
Nola deitzen zaio pertsonaiak bere buruarekin duen gatazkari?
Kanpo gatazka
Pertsonaia eta “bestearen” arteko gatazka
Barne gatazka
Barne korapiloa
Zein gatazka motan kontzientzia, dilema edo zalantza arazoak, moralak zein materialak, aurkitzen ditugu?
Kanpo gatazkan
Barne gatazkan
Barne korapiloan
Pertsonaia eta “bestearen” arteko gatazkan
Pertsonaiaren “ni” psikologikoan gertatzen den gatazka motak, ñabardura gehien dituena, pertsonaiak bere buruari aurre egin behar baitio, zein izen du?
Kanpo gatazkan
Kanpo korapiloan
Barne gatazkan
Pertsonaia eta “bestearen” arteko gatazkan
Nola deitzen da pertsonaiari aurre egiten dion elementua beste pertsonaia bat denean ematen den gatazka?
Kanpo gatazka
Barne gatazka
Barne korapiloa
Pertsonaia eta “bestearen” arteko gatazka
Antzerkian ematen den egoera ohikoena, baita aldakorrena ere, pertsonaien aldakortasunagatik, zein gatazka motatan ematen da?
Kanpo gatazkan
Barne gatazkan
Barne korapiloan
Pertsonaia eta “bestearen” arteko gatazkan
Zein gatazkatan ematen da lehia izaten dela arrazoi ekonomikoengatik, maitasunezkoengatik politikoengatik , edo beste edozeinengatik?
Kanpo gatazkan
Kanpo korapiloan
Barne korapiloan
Pertsonaia eta “bestearen” arteko gatazkan
Nola deitzen zaio testuinguru dramatikoan gauzatzen diren espresio jardueren multzoari?
Jolas dramatikoa
Dramatizazioa
Inprobisazioa
Sorkuntza kolektiboa
Nola deitzen zaion desblokeatze eta adierazpen askapen estrategia moduan erabili daitekeen, eta irudimenaren garapena sustatzen duen teknikari?
Jolas dramatikoa
Dramatizazioa
Inprobisazioa
Sorkuntza kolektiboa
Nola du izena aurrez prestakuntzarik edo antzelanerako testurik behar ez duen ariketa ludiko eta espontaneoak?
Jolas dramatikoa
Dramatizazioa
Inprobisazioa
Sorkuntza kolektiboa
Zein antzezpen jarduera da adierazpen libre eta sortzailearen plazerean kokatzen dena?
Jolas dramatikoa
Dramatizazioa
Inprobisazioa
Sorkuntza kolektiboa
Zein izen dauka antzerki batean beroketa moduan erabiltzen den jarduerak, edo aktoreek prestakuntzarako denak edo inspirazio moduan gaiak eta errekurtso interesgarriak aurkitu eta gero eszenaratzeko denak?
Jolas dramatikoa
Dramatizazioa
Inprobisazioa
Sorkuntza kolektiboa
Zein da antzezteko sortu ez diren elementuetatik habiatuta (adibidez, olerki bat, narrazio bat, eguneroko gertaera bat…), forma eta baldintza dramatikoak emanez egoera edota istorioak eszenifikatzen duen antzezpen jarduera?
Jolas dramatikoa
Dramatizazioa
Inprobisazioa
Sorkuntza kolektiboa
Egia al da dramatizazioa erreala izan daitekeela antzezleen bitartez egiten bada edo artifiziala txotxongilo, itzalak, eta abar erabiltzen badira?
Egia
Faltsua
Dramatizatzea hau da: bizi izan diren edo asmatu diren errealitateak irudikatzea. Dramatizatzeko funtsean, zer erabiltzen da: mugimendua, keinua, postura edo jarrera posturala?
Egia
Faltsua
Bai eguneroko bizitzan bai antzerkiaren munduan sortzen den prozesua da dramatizazioa. Aipa ezazu adibide bat.
Bikotekidearekin dugun jarrera
Gertaera bat gogora ekartzea.
Liburu bat irakurtzea
Lanpostuan nagusiarekin dugun jarrera.
Dramatizazioa eta antzerkiaren arteko ezberdintasuna hau da: dramatizazioak soilik izaera dramatikorik ez duen zerbaiti izaera dramatikoa ematea da; ez du ikuskizun bat egitearen helburua, edota amaierako emaitza perfektua eta estetikoki ederra izatea; helburu hau antzerkiarena da. Egia ala gezurra?
Egia
Faltsua
Dramatizazio hitza grezierako δράμα hitzetik dator, eta zera esan nahi du:
Jarduera
Antzerkia
Ekintza
Inprobisazioa
Zein du izena fikzio bat aurretik entseatu gabe eta testu bat buruz ikasi gabe antzezteari dagokion teknikak?
Jolas dramatikoa
Dramatizazioa
Inprobisazioa
Sorkuntza kolektiboa
Zein izen du sormen teatralerako tresnak non akotrea testu eszeniko (ez litetario) baten sortzeailea den?
Jolas dramatikoa
Dramatizazioa
Inprobisazioa
Sorkuntza kolektiboa
Zein da aktoreen formazioan antzerki-sormenaren tresna bilakatzen den oinarrizko ariketa?
Jolas dramatikoa
Dramatizazioa
Inprobisazioa
Sorkuntza kolektiboa
Egia al da Commedia Dell'Artearekin erlazionatutako hainbat antzerki forma modernok (Clown, Artaud, Grotowsky, Living Theatre, Théâtre du Soleil eta Antzerki “basatia”, ez akademikoa) sormen kolektiboa eta elementu bisual eta keinukoak erreibindikatzen dituztenak inprobisazioaren garrantzia ukatzen dutela, antzerki sormen bizia, bakarra eta errepikaezina izateko formula moduan?
Egia
Faltsua
Zein bi elementu dira ezinbestekoak inprobisazioetan orotan?
Jolas dramatikoa eta espontaneotasuna
Jolas dramatikoa eta gatazka
Espontaneotasuna eta gatazka
Gatazka eta ekintza dramatikoa
Egia al da inprobisazioa erreibindikatzeak zerikusi handia daukala, halaber, antzerkiaren izaera errituala eta ludikoa berreskuratzeko ahalegin modernoarekin?
Egia
Faltsua
Zein autorek proposatzen du, behin testua irakurrita, buruz ikasi aurretik, aktoreak beren ustetan pertsonaiek erabiliko dituzten ekintzak eta keinuak inprobisatzen saiatzea, pertsonaiaren ekintzak menperatzean, hauen emozioak imajinatzea errazten duelakoan?
Grotowsky
Stanislavsky
Bertolt Brecht
Strasberg
Inprobisazio bat burutu aurretik, ez da beharrezkoa aldez aurretik elementu dramatiko batzuk definitzea: pertsonaia, egoera, kokapena, garaia… Egia ala gezurra?
Egia
Faltsua
Inprobisazio batean, zer bilatu behar da gatazka planteatu eta gero?
Publikoa entretenitzea
Pertsonai bakoitzak bere helburua lortzea
Amaiera bat
Gatazka mantentzea
Zein antzerki teorikok baieztatzen du inprobisazioak beharrezkoa den espontaneotasuna garatzea errazten duela, antzezpen bakoitzean “lehen aldia izatearen ilusioa” sortzeko?
Grotowsky
Stanislavsky
Bertolt Brecht
Strasberg
Zer izen hartzen du lan, muntaia, eszenaratze edo ikuskizun batek, sortzaile talde batek, eta ez egile bakar batek, sinatzen duenean, lankidetzaren emaitza delako?
Jolas dramatikoa
Dramatizazioa
Inprobisazioa
Sorkuntza kolektiboa
Zein egilek definitzen du talde sorkuntza “jakintzaren bateratze lan” moduan?
Grotowsky
Stanislavsky
Bertolt Brecht
Strasberg
Zein da 60. hamarkadatik aurrera aplikatzen den metodologia forma, sortze dramatikoaren prozesua berari atxikitzen zaion lan-sistema moduan, eta autore, zuzendari zein testuaren tirania suntsitzeko?
Jolas dramatikoa
Dramatizazioa
Inprobisazioa
Sorkuntza kolektiboa
Zein obra, muntai, eszenaratze edo ikuskizun motatan ez da testu dramatiko batetik abiatzen, baizik eta argumentua eta eszenak parte-hartzaileengandik asmatuak dira eta bere metodologia inprobisazioan edo dramatizazioan oinarritzen da?
Jolas dramatikoa
Dramatizazioa
Inprobisazioa
Sorkuntza kolektiboa
Zein da eszena zuzendariaren eginkizuna talde sorkuntzan?
Obraren aspektu guztiak zehaztea
Sortze prozesua gidatzea
Aktoreei aginduak ematea
Obrari bere estilo propioa ematea.
Egia al da aktoreek ez dutela autonomiarik sortzaile moduan parte hartzeko?
Egia
Faltsua
Stanivslasky metodoan, nola izendatzen zaio pertsonaiaren zeregin nagusiari, bere jomuga nagusia, bere ekintza eta helburu partzial guztiak bideratzen dituenari?
Antzezpen helburua
Super helburua
Azkio helburua
Helburu dramatikoa
Stanivslasky metodoa honako printzipio teorikoan oinarritzen da: egiaren sentipena, erlaxazioa eta kontzentrazioa, memoria emozional eta afektiboa, super helburua, eta... zein beste printzipio teorikoan oinarritzen da?
Antzezpen emozionala
Baietz eszenikoa
Emandako baldintzak
Memoria eszenikoa
Antzerki antzezpenaren zein teorikok defendatzen zuen aktoreak zentzumenekin lan egin behar duela, “gorputzaren memoria” erabiltzen ikasi behar duela, hori lortzeko erlaxatua egon behar dela, tentsio muskularrik gabe, eta aktoreak eszenaren “hemen eta orainean” kontzentratu behar duela bere atentzio osoa?
Constantin Stanislavski
Antonin Artaud
Bertolt Brecht
Jerzy Grotowsky
Peter Brook
Antzerki antzezpenaren zein teorikok defendatzen zuen garrantzitsuena aktoreak esaten eta egiten duen horretan uste osoz sinistea dela, modu horretan antzezpena zintzoa eta organikoa, eta ez artifiziala, izatea lortuko baitu?
Constantin Stanislavski
Antonin Artaud
Bertolt Brecht
Jerzy Grotowsky
Peter Brook
Antzerki antzezpenaren zein teorikok defendatzen zuen aktoreak pertsonaiaren psikologian sakondu behar duela, bizitako iraganeko esperientziatan oinarritua, pertsonaiak sentitzen duen hori bere baitan ere sentitzeko?
Constantin Stanislavski
Antonin Artaud
Bertolt Brecht
Jerzy Grotowsky
Peter Brook
Antzerki antzezpenaren zein teorikok ulertzen du antzerkia kontziente eta inkontzientearen arteko lotura magiko eta sakratu bat bezala, gizaki bakoitzaren eskualde sakonenetara heltzea lortu behar duena?
Constantin Stanislavski
Antonin Artaud
Bertolt Brecht
Jerzy Grotowsky
Peter Brook
Antzerki antzezpenaren zein teorikok defendatzen zuen, testuen hizkuntz literarioaren gainetik, hizkuntz teatral baten erabilera, garrantzitsuena aktoreak testu horrekin egiten duena baita?
Constantin Stanislavski
Antonin Artaud
Bertolt Brecht
Jerzy Grotowsky
Peter Brook
Antzerki antzezpenaren zein teorikok defendatzen zuen aktorearen lana ez zela emozioak piztea, baizik eta publikoari pentsaraztea?
Constantin Stanislavski
Antonin Artaud
Bertolt Brecht
Jerzy Grotowsky
Peter Brook
Antzerki antzezpenaren zein teorikok defendatzen zuen aktorearen lana ez zela pertsonaien emozioekin bat egitea, baizik eta hortik aldendu, introspekzio emozionala saihestuz?
Constantin Stanislavski
Antonin Artaud
Bertolt Brecht
Jerzy Grotowsky
Peter Brook
Antzerki antzezpenaren zein teorikok planteatu zuen “antzerki txiroa” kontzeptua, elementu eszenikoak gehitu beharrean, kendu behar zirela defendauz, jarduera teatralak bere purutasun osoa lor zezan?
Constantin Stanislavski
Antonin Artaud
Bertolt Brecht
Jerzy Grotowsky
Peter Brook
Antzerki antzezpenaren zein teorikok oinarritzen zuen bere metodoa antzezpena zeinuen ekonomian, espresio forma bizi eta gogorki estilizatu bati bide emanez?
Constantin Stanislavski
Antonin Artaud
Bertolt Brecht
Jerzy Grotowsky
Peter Brook
Antzerki antzezpenaren zein teorikok ulertzen du antzerkia errito baten moduan, non ikuslea bere herentzia kultural eta bere baitarekin kontaktuan jartzen den, erritoa burutzen duen aktorearen bitartez?
Constantin Stanislavski
Antonin Artaud
Bertolt Brecht
Jerzy Grotowsky
Peter Brook
Antzerki antzezpenaren zein teorikok proposatu zituen “Antzerki aberatsa” eta “antzerki txiroa” kontzeptuak bi hauek aurrez aurre jarriz?
Constantin Stanislavski
Antonin Artaud
Bertolt Brecht
Jerzy Grotowsky
Peter Brook
Antzerki antzezpenaren zein teorikok, Grotovskyrengandik eraginda, proposatu zituen antzezlan bat burutzeko aktorea eta publikoa besterik ez dela behar, hutsik egon daitekeen antzezleku bat proposatuz?
Constantin Stanislavski
Antonin Artaud
Bertolt Brecht
Jerzy Grotowsky
Peter Brook
