WorksheetsHERRI KIROLAK. JATORRIA ETA ZERTAN DATZA - IZENA
Total questions: 11
Worksheet time: 33mins
JATORRIA
Kirol honen jatorria harrobiko lana izan daiteke. Eraikuntzarako ateratzen zen harriak mugitu behar ziren. Batzuetan, animaliarik ez zegoenean, gizonek beraiek harri handiak eraman behar izaten zituzten. Jendeak sokak erabiltzen zituen mugitzeko.
ZERTAN DATZA?
Arroka astun bat, denbora mugatu batean, ahalik eta distantzia gehien garraiatzea da helburua.
JATORRIA
Baserriak eraiki edo hesiak konpontzeko harriak jasotzea ezinbestekoa zelako. Harrobi eta meatzeetan ere oso ohikoa zen harriak jasotzea.
ZERTAN DATZA?
Lagun batek, bere indarrez baliatuz, harri bat jasoko du lurretik sorbaldaraino, lurretiko horizontaltasuna lortu arte.
JATORRIA
Errementarien lanetik dator. Errementariek ingude oso astunak erabiltzen zituzten metala lantzeko.
ZERTAN DATZA?
Burdinazko ingude bat, altuera jakin batera, denbora mugatu batean, ahalik eta aldi gehienetan altxatzea da helburua.
JATORRIA
Proba hau lasto fardoa baserriko mandiora eramateko lanarekin lotuta dago. Lasto fardoak baserriko goiko solairuetan gordetzen zen, eta indarra eta trebetasuna erabiliz igo behar ziren fardelak.
ZERTAN DATZA?
Lasto fardo bat altuera jakin batera, ahalik eta gehienetan altxatu behar da bi minututan, plataforma batean zintzilikatua dagoen polea baten laguntzaz.
JATORRIA
Proba hau lasto fardoa baserriko mandiora eramateko lanarekin lotuta dago. Lasto fardoak baserriko goiko solairuetan gordetzen zen, eta indarra eta trebetasuna erabiliz igo behar ziren fardelak.
ZERTAN DATZA?
Kirolariak, sarde baten laguntzarekin, lasto fardo bat pasatu behar du barra horizontal baten gainetik. Altuera-jauzian bezala, barra horren altuera pixkanaka igotzen doa lehiakideak kanporatzen joateko.
JATORRIA
Artoa biltzen zenean, artaburuak lurretik hartu eta ahalik eta azkarren saskietan sartu behar ziren.
ZERTAN DATZA?
Lehiakideek korrika joan behar dute makila bakoitza banan-banan jasotzera, itzuli eta bere kalearen hasieran jarritako saskiaren barruan botatzera.
JATORRIA
Landako gurdiak batzuetan trabatu egiten ziren. Abeltzainek lokatzarekin eta harriekin arazoak izaten zituzten gurdietan ibiltzen zirenean, eta horregatik orga pultsuan altxatu behar izaten zuten animaliei laguntzeko.
ZERTAN DATZA?
Orga atzeko aldetik altxatu behar da, eta mugarik gabeko denboran, eta gurpilek lurra jo gabe, ahalik eta bira gehien eman behar dira.
JATORRIA
Makinen aurretik, abereek ganadua elikatzeko belarra eskuz mozten zen sega batekin.
ZERTAN DATZA?
Sega erabiliz, denbora jakin batean eta mugatutako zelai batean, ahalik eta belar kilo gehien moztu behar dira.
JATORRIA
Marinelek soka bati tira egiten zuten ontzia portura hurbildu eta lotzeko. Era berean balearen arrantzarekin ere lotuta dago. Balea hil ondoren, zatikatzeko beharrezkoa zen arrastaka lehorreratzea burutik eta isatsetik sokaz lotuta.
ZERTAN DATZA?
Bi taldek, soka luze baten alde banari helduta, tira egiten dute aurkaria bere eremura erakartzeko helburuz.
JATORRIA
Baserrietan ohikoa zen zama astunak eramatea eskuetan, adibidez, kuboak, ur-ontziak edo tresnak.
ZERTAN DATZA?
Bi txinga, bana eskuko, eta denbora mugarik gabe, ahalik eta distantzia luzeenean eraman behar dira.
JATORRIA
Baserrietan ale-zakuak, irina, patatak edo ikatza eramaten zituzten bizkarrean.
ZERTAN DATZA?
Zaku bat lepo-bizkar gainean eta distantzia mugatuan, ahalik eta lasterren eramatea da helburua.
