
HELBURUZKOAK
Presentation
•
World Languages
•
Professional Development
•
Hard
Fernando Sopelana
FREE Resource
13 Slides • 15 Questions
1
2
Helburuzko perpausek, izenak berak adierazten duenez, helburu, xede edota asmoa adierazten dute. Hona hemen helburuzko egiturarik ohikoenak:
3
Egitura honek zertara? Galderari erantzuten dio eta aditz-izena NORA kasuan deklinatuz lortzen da. Adibidez:
ZERTARA ZOAZ? ⇨ Kafe bat harTZERA noa
Hona hemen beste zenbait adibide:
Buelta bat emaTERA noa. Bazatoz?
Non da Peru? Pote bat harTZERA joan da
Zoaz ogia erosTERA; bestela, okindegia itxiko dute
Non da Agurtzane? Etxera joan da ikasTERA
Non dira ama eta Miren? Erosketak egiTERA joan dira
Atera txakurra buelta bat emaTERA
Ikusi duzu Antton? Telefonoz deiTZERA joan da
Zenbait euskalkitan, honen ordez, “-T(Z)EN” erabiltzen da.
4
Egitura honek zerta(ra)ko? Galderari erantzuten dio eta aditz-izenari “-KO” atzizkia erantsiz eratzen da. Hona hemen adibide bat:
ZERTA(RA)KO da hori? ⇨ Autoa garbiTZEKO da.
Ikus dezagun beste zenbait adibide:
Hauek jaTEKO erosi ditut.
Horrek ez du idazTEKO balio.
Utzi hori oraintxe bertan! Hori ez da jolasTEKO.
Zuretzat da? Ez, opari bat egiTEKO da.
Gauzak erabilTZEKO dira, ez gordeta edukitzeko.
5
Erabilerari dagokionez, egitura hau perpausa inpertsonala denean edo perpaus nagusian eta menpekoan pertsona bera denean erabili ohi da. Pertsona desberdinak direnean edota pertsona zehaztu nahi denean, subjuntiboa erabili ohi da.
Adibidez:
Liburu bat ekarri dizut irakurTZEKO
Liburu bat ekarri dizut irakur dezazuN
6
Bi egitura hauek oso antzekoak dira bai forma, bai esangura aldetik. Hau dela eta, zenbaitetan nahastu egiten dira. Nolanahi ere, ez dira guztiz baliokideak eta normalean ezin da bata bestearen ordez erabili. Ikus dezagun zertan bereizten diren adibide baten bidez:
Josu: Nora zoaz, Miren?
Miren: Denda horretara noa
Josu: ZERTARA, ba?
Miren: Zinta bat erosTERA
Josu: ZERTARAKO; grabaTZEKO?
Miren: Ez, opari bat egiTEKO
7
Bistan denez, aurreko elkarrizketan “-T(Z)ERA” eta “-T(Z)EKO” ezin dira trukatu. Orientagarri gisa, joan eta etorri aditzekin, normalean “-T(Z)ERA” erabiltzen da. Hala ere, zenbaitetan forma biak dira zuzenak, esangura desberdintsua badaukate ere. Adibidez:
a) Ez nekien zer egin, eta zurekin egoTERA etorri naiz.
b) Zurekin egoTEKO etorri naiz, gauza bat galdetu behar dizut eta.
8
Egitura hauek aurreko atalean aztertu dugun “-T(Z)EKO” egituratik datoz. Izan ere, “-T(Z)EKO” izenlagun gisa erabil daiteke, ondoren asmo hitza gehituz eta kasu desberdinetan deklinatuz. Horrela sortzen dira “-t(z)eko asmotan” eta “-t(z)eko asmoz”. Hona hemen zenbait adibide:
Zer egiTEKO asmoA daukazu? Oraindik ez dut pentsatu.
Noiz itzulTZEKO asmoA daukazue? Bihar edo etzi.
Mendira joaTEKO asmoTAN nago
Autoz aldaTZEKO asmoTAN gabiltza
Zurekin hitz egiTEKO asmoZ etorri naiz
Berarekin hitz egiTEKO asmoZ joan naiz, baina ez zegoen.
9
Bestalde, maiz-askotan asmo izena ezabatu egiten da eta “-TAN” kasu marka zuzen-zuzenean eransten da “-T(Z)EKO”ren atzean:
EtorTZEKO asmoTAN ⇨ etorTZEKOTAN
Hona hemen zenbait adibide:
Hondartzara joaTEKOTAN geunden zu heldu zarenean.
Gaur etorTZEKOTAN geratu ziren.
Beste bat erosTEKOTAN gabiltza, hau oso zahar dago eta.
EtorTZEKOTAN egon nintzen, baina ez nintzen ausartu.
EsaTEKOTAN egon naiz lehen, baina gero ahaztu egin zait.
Zertan geratu zarete? Biharko egiTEKOTAN geratu gara.
10
Egitura hau aditz-izena NORENGATIK kasuan deklinatuz lortzen da. Jatorriz kausa edo zergatia adierazten badu ere, maiz helburuzko perpausak sortzeko erabiltzen da. Hona hemen zenbait adibide:
Zurekin egoTEAGATIK etorri naiz.
Edozer egingo nuke lan hori lorTZEAGATIK.
Edozer emango nuke hori jakiTEAGATIK.
Ez dizut ezer esan ez kezkaTZEAGATIK.
11
Egitura hau aurreko atalean aztertutakoaren antz-antzekoa dugu eta aditz-izenari “-ARREN” erantsiz eratzen da. Jatorriz kausa edo zergatia adierazten badu ere, maiz helburuzko perpausak egiteko erabiltzen da. Adibidez:
Zurekin egoTEARREN etorri naiz.
Edozer egingo nuke lana lorTZEARREN.
Edozer emango nuke hori jakiTEARREN.
Ez neukan gogo handirik: lagunekin egoTEARREN joan naiz.
Ez dizut ezer esan ez kezkaTZEARREN.
Horrek edozer egingo luke irabazTEARREN.
12
Ohiko akats bat “-T(Z)ERA”ren ordez, “-T(Z)EKO” erabiltzean datza. Hona hemen zenbait adibide:
*Etxera noa afalTZEKO Etxera noa afalTZERA
*PaseaTZEKO joan dira PaseaTZERA joan dira
*Ogia erosTEKO joan da Ogia erosTERA joan da
13
Berridatz itzazu ondorengo esaldiak emandako (parentesi artean) elementuekin:
14
Fill in the Blanks
Igeri egitera joan naiz igerilekura. (tearren)
Type answer...
15
Fill in the Blanks
Haiek gaur Madrilera heltzeko, guk eraman behar izan ditugu geltokira. (hel)
Type answer...
16
Fill in the Blanks
Gaur etortzeko asmotan joan zen mendira. (tzekotan)
Type answer...
17
Fill in the Blanks
Guri freskotasuna heltzeko, zabal ezazu leihoa. (hel)
Type answer...
18
Fill in the Blanks
Norgehiagoka irabaztearren oso gogor aritu ziren. (teagatik)
Type answer...
19
Fill in the Blanks
Guri autoa konpontzeko, beharrezkoa dugu garajera eramatea. (konpon)
Type answer...
20
Fill in the Blanks
Aberats izan nahian, egunak eta gauak ematen zituen lanean. (tearren)
Type answer...
21
Fill in the Blanks
Lagunak ikusteko asmoz abiatu nintzen Patxirenera. (tekotan)
Type answer...
22
Fill in the Blanks
Adarra jo nahian aspaldi ari zen, baina ezin. (tzeagatik)
Type answer...
23
Fill in the Blanks
Zuk jateko nik lan handia egin behar dut. (jan)
Type answer...
24
Fill in the Blanks
Errioxara joango gara, ardoa edateagatik. (..arren)
Type answer...
25
Fill in the Blanks
Uler dezazuen, alemaneraz hitz egingo dizuet. (tzeko)
Type answer...
26
Fill in the Blanks
Matrikula betetzeko asmotan etorri naiz. (tzekotan)
Type answer...
27
Fill in the Blanks
Ni hari hurbiltzeko, zuk zerbait egin beharko duzu. (hurbil)
Type answer...
28
Fill in the Blanks
Gaur etortzeko asmotan joan zen mendira. (tzekotan)
Type answer...
Show answer
Auto Play
Slide 1 / 28
SLIDE
Similar Resources on Wayground
22 questions
A1A0 ADITZAK
Presentation
•
Professional Development
20 questions
Power Ups
Presentation
•
Professional Development
21 questions
EX-Zasylogic
Presentation
•
Professional Development
21 questions
Fake News (hun)
Presentation
•
KG
21 questions
Don't Blow It!
Presentation
•
University - Professi...
23 questions
MICROSOFT WORD 25
Presentation
•
Professional Development
23 questions
Chapter 1
Presentation
•
Professional Development
25 questions
Konjunktiv II
Presentation
•
University
Popular Resources on Wayground
21 questions
Continents and Oceans
Quiz
•
6th Grade
20 questions
Parts of Speech
Quiz
•
5th Grade
16 questions
Subject & Predicate
Quiz
•
5th Grade
25 questions
Multiplication Facts
Quiz
•
5th Grade
12 questions
Map Skills
Quiz
•
3rd Grade
22 questions
Continents and Oceans
Quiz
•
5th Grade
15 questions
Rounding Decimals
Quiz
•
5th Grade
20 questions
Brand Labels
Quiz
•
5th - 12th Grade
Discover more resources for World Languages
10 questions
How to Email your Teacher
Quiz
•
Professional Development
40 questions
Flags of the World
Quiz
•
KG - Professional Dev...
4 questions
Exit ticket for the end of class: Spotlight
Quiz
•
KG - Professional Dev...
20 questions
90s Cartoons
Quiz
•
Professional Development
20 questions
Block Buster Movies
Quiz
•
10th Grade - Professi...
10 questions
How to Email your Teacher
Quiz
•
Professional Development