wayground logo

Free Printable Worksheets

NEW

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

DBH-3 BIO-GEO Globala

Total questions: 30

Worksheet time: 10mins

Name
Class
Date
1.

Izaki bizidunen osagarri diren susbstantzia ez-organikoak hauek dira:

a)

Ura eta gluzidoak

b)

Lipidoak, proteinak eta gluzidoak

c)

Bitaminak eta gatz mineralak

d)

Ura eta gatz mineralak

2.

Esan zein adierazpen ez den zuzena.

a)

Zelulek forma eta tamaina desberdina izan ditzakete.

b)

Zelula batzuk begi bistan ikus daitezke ere.

c)

Bizidun baten zelula guztiak berdinak dira.

d)

Zelula batek hiru bizi-funtzioak betetzeko gaitasuna dauka.

3.

Leku batean bizi diren espezie bereko bizidunek osatzen dituzte:

a)

Ekosistemak.

b)

Populazioak

c)

Komunitateak

d)

Biotopoak

4.

Sare honetan, lehen mailako kontsumitzailea da:

a)

Landarea

b)

Sugea

c)

Igela

d)

Matxinsaltoa

5.

Argazkiko hegaztia oso arrunta da itsasadarrean:

a)

Kaio hankahoria

b)

Antxeta mokogorria

c)

Ubarroi handia

d)

Txenada arrunta

6.

Tenperatura, prezipitazio-maila, lurzoruaren osaera, erliebea...

a)

ekosistemaren osagai biotiko garrantzitsuak dira.

b)

ekosistemaren biozenosia osatzen dute.

c)

ekosistemaren osagai abiotiko garrantzitsuak dira.

d)

ekosistemaren funtzionamenduan ez daukate garrantzirik.

7.

Teoria zelularra

a)

XVII mendean sortu zen

b)

XVIII mendean sortu zen

c)

XIX mendean sortu zen

d)

XX mendean sortu zen

8.

Piramide ekologikoaren oinarrian kokatzen dira:

a)

Lehen mailako kontsumitzaileak

b)

Bigarren mailako kontsumitzaileak

c)

Ekoizleak

d)

Animalia txikiak

9.

Animalien zeluletan hurrengo organulu guztiak agertzen dira:

a)

Mintza, erribosomak, bakuoloak, nukleoa.

b)

Mintza, pareta zelularra, bakuoloak, Golgi aparatua.

c)

Mintza, kloroplastoak, erribosomak, nukleoa.

d)

Pareta zelularra, kloroplastoak, erretikulu endoplasmatikoa.

10.

Proteinen sintesia organulu hauetan gertatzen da:

a)

Kloroplastoetan

b)

Mitokondrioetan

c)

Erribosometan

d)

Bakuoloetan

11.

Aukeratu, mailarik sinpleenatik gorenekorako orden zuzena.

a)

Atomoa-molekula-zelula-organulua-ehuna-organoa-aparatua

b)

Molekula-atomoa-zelula-organulua-organoa-aparatua-organismoa

c)

Atomoa-molekula-organulua-zelula-ehuna-organoa-aparatua.

d)

Atomoa-molekula-organulua-ehuna-zelula-aparatua-organoa

12.

Bizia hurrengo mailan hasten da:

a)

Organulua

b)

Zelula

c)

Molekula

d)

Atomoa

13.

Bihotza, arteriak, zainak...

a)

Arnas aparatuko organoak dira

b)

Zirkulazio-aparatuko organoak dira

c)

Lokomozio-aparatuko organoak dira

d)

Iraitz aparatuko organoak dira

14.

Nutrizio bizi funtzioan hurrengo aparatuak ez du parte hartzen:

a)

Digestio aparatuak

b)

Arnas aparatuak

c)

Zirkulazio aparatuak

d)

Lokomozio aparatuak

15.

Gure organo handiena da

a)

Urdaila

b)

Bihotza

c)

Gibela

d)

Birika

16.

Gernua giltzurrunetatik gernu-maskuriara eramaten du

a)

Ureterrak

b)

Hondesteak

c)

Hodi deferenteak

d)

Uretrak

17.

Dieta orekatu batean proportzio handienean agertu behar diren funtsezko mantenugaiak:

a)

Proteinak

b)

Karbohidratoak

c)

Bitaminak

d)

Koipeak

18.

Gure ekintza guztiak zerebrotik kontrolatzen dira.

a)

Bai.

b)

Ez.

19.

Hormonak izeneko substantziak odolera jariatzen dituzte:

a)

Guruin endokrinoek

b)

Guruin exokrinoek

20.

Neuronetaz zein adierazpen ez da zuzena?

a)

Nerbio sistemaren elementu nagusiak dira.

b)

Axoia eta dendrita izeneko luzakinak dauzkate.

c)

Zelulak dira.

d)

Azkar bikoizten dira.

21.

Lurretik gertuago dagoen atmosferaren geruza

a)

Troposfera

b)

Estratosfera

c)

Mesosfera

d)

Termosfera

22.

Airearen osagai nagusia

a)

Oxigenoa da

b)

Karbono dioxidoa da

c)

Nitrogenoa da

d)

Hidrogenoa da.

23.

Izotz kasketeen eta glaziarren desagerpena

a)

Berotegi efektuaren ondorioa da

b)

Euri azidoaren ondorioa da

c)

Ozono geruzaren zuloaren ondorioa da.

24.

Berotegi-efektuaren gas errudun nagusia

a)

CO2

b)

CFC

c)

NO2

d)

SO2

25.

Donald Trumpek

a)

Klimari buruzko nazioarteko akordioa bultzatu du.

b)

Klimari buruzko nazioarteko akordioari uko egin dio.

c)

Klimari buruzko nazioarteko akordioa proposatu du.

d)

Bere burua eskaini du beroketa globalari aurre egiteko.

26.

Aukeratu adierazpen zuzena

a)

Ura lur planetan baino ez da aurkitu.

b)

Atmosferan ez dago urik.

c)

Izotzaren dentsitatea ur likidoarena baino txikiagoa da.

d)

Izotzaren dentsitatea ur likidoarena baino handiagoa da.

27.

Padura ekosistemari buruz zuzena ez den adierazpena aukeratu:

a)

Biodibertsitaterako oso garrantzitsuak dira.

b)

Normalean ur geza eta ur gazia nahastu egiten dira bertan.

c)

Euskal Herrian ez dago halako ekosistemarik.

d)

Landare-komunitate berezien euskarria da.

28.

Hodeiak ur tanta txikietaz osaturik daude eta ur lurruna ur likido bilakatzean sortzen dira:

a)

Lurrunketaz

b)

Fusioz

c)

Kondentsazioz

d)

Sublimazioz

29.

Hondakin uren araztegian

a)

Etxeetako ur zikinak garbitzen dira urtegira eramateko.

b)

Etxeetara eramango den ura potabilizatzen da.

c)

Urtegian bildutako ura garbitzen da etxeetara eramateko.

d)

Etxeetako ur zikinak garbitzen dira naturara itzultzeko.

30.

Lurzoruaren galeraren ondorioetako bat da

a)

Nekazaritzan erabiltzen diren pestizidak eta ongarriak.

b)

Bioaniztasunaren galera.

c)

Azpiegiturak eraikitzea eta etxegintza.

d)

Klima aldaketa