NEW
Font size
WorksheetsATSOTITZAK B
Total questions: 20
Worksheet time: 14mins
Abenduko eguna, argitu orduko iluna
Jendea gauez gehiago irteten da abenduan
Berandu argitzen du egunak abenduan
Abenduko egunak laburrak dira
Abenduan jendea goizez irteten da parrandan eta gauez etxeratzen da.
A ze parea karakola eta barea
Karakolak eta bareak bikote polita egiten dute.
Izaeraz berdintsuak diren bi pertsona..
Karakolak eta bareak barraskilo lasterketa batean parte hartzen dute.
Bi pertsona zein baino zein geldoagoa da.
Kalean uso, etxean otso
Usoak otsoari ipurbeltz.
kalean basati moduan ibiltzen dena, etxean mantso ibili ohi da.
Kalean mantso eta apal ibiltzen dena, etxean basati moduan portatzen da maiz.
Ez dugu gustuko garen bezalakoa izatea. Besteak bezalakoak izatea nahiago izaten dugu.
Apaizaren lapikoa txikia baina gozoa.
Apaizek xuhur (zeken) hutsak dira.
Garai batean, apaizek ondo jaten omen zuten.
Apaizek gauza gutxi baina ondo egiten zituzten.
Apaizak ez omen dira sukaldari onak.
Zozoak beleari ipurbeltz
Denok ditugu akatsak.
Gure akatsak ez ditugu ikusten, baina besteenak bai.
Besteen arazoak ikusten ditugu eta ez, ordea, gureak.
Zozoek eta beleek ipurdia beltza dute.
Adiskide onekin, orduak labur.
Lagunartean pozik gaudenean, denbora joaten da konturatu gabe.
Ergel ugari dago adiskide onen artean.
Adiskideekin gaudenean ez da komeni ordua jakitea.
Denborak ez du aurrera egiten adiskide on batekon gaudenean.
Geroa, alferraren leloa.
Alferrak beranduago hobeto egiten ditu lanak.
Alferrak ez ditu lanak egiten, ez orain eta ez gero.
Alferrak beti uzten du lana gerorako.
Alferrak ez ditu inoiz egiten lanak.
Astoak mandoari, belarri luze.
Txakurrak katuari hanka-motz.
Astoak mandoari begi-oker.
Zozoak beleari ipurbeltz.
Katuak bere buruari miau!
Zenbat buru, hainbat aburu.
Pertsona bakoitza mundu bat da.
Buru bakoitzak bere ile kolorea du.
Nork bere iritzia dauka.
Buru bakoitzak ideia asko ditu.
Gezurra esan nuen Getarian, eta ni baino lehenago zen atarian.
Getarian ia gehienak gezurtiak dira.
Getarian gezurtien kartelak atarian jartzen dituzte.
Gezurra esaten duenean, bizilagunek segituan jakiten dute.
Gezurtia berehala gelditzen da agerian.
Gezurrak hanka motza du.
Gezurra esten duenak hanka motza izan ohi du
Ez da erreza jakitea gezurretan nor dabilen.
Ez da oso azkarra gezurrak esaten dituena.
Gezurretan dabilena, uste baino lehen, harrapatzen da, askotan.
Dagoenean bon-bon eta ez dagoenean, egon.
Bonboiak dituzunean jan, eta bonboirik ez duzunean, erosi.
Dendan bonboi kutxarik ez badago, hor konpon.
Zerbait duzunean, apreziatu eta besteekin partekatu, besteek zurekin berdin jokatzeko zuk ez duzunean.
Zerbait izan duzunean ondo erabili ez baduzu, falta zaizunean, ez kexatu.
Non gogoa, han zangoa.
Zerbait lortu nahian gabiltzanean, laguntza guztia eskertzen da.
Nahiak ekimenez lortzen dira.
Zangoan dugu gogoa.
Zerbait lortu nahi dugunean, horretan jartzen dugu gure arreta eta interes guztia.
Usteak erdia ustel.
Uste asko izanez gero, ideiak usteldu egiten dira.
Uste diren gauza asko, ez dira egia.
Usteak denborarekin aldatu egiten dira.
Usteak zurrumuuru hutsak dira.
Alferrik da ura joanda gero, presa egitea.
Nahiz eta epez kanpo izan, komeni da egitea egin beharrekoa.
Alferrek gauzak azken momenturako uzten dituzte.
Gauzak egin behar diren unean egin behar dira.
Ez da komeni ura edan eta gero, presaka ibiltzea.
Azaroa bero, negua gero.
Azaroan beroa egiten badu, negua beranduago helduko da.
Azaroan beroa eta neguan elurra.
Azaroan bero handia egiten badu, negu epela izango da.
Azaroan bero egiten badu, udan euria egingo du.
Haizea nora, zapiak hara
Bo aldiz pentsatzea komeni da zer edo zer esan aurretik.
Egoeraren baitan iritziz aldatzen da.
Haizea dabilenean zabaldu behar da arropa.
Gizakiok iritiz aldatzeko joera dugu.
Zahar hitz, zuhur hitz.
Zaharrei kasu egin behar zaie esperientzia handia dutelako
Zahar guztiak zuhurrak dira.
Zaharren aholkuek ez dute gehiegi balio.
Hobe da zahar bakar batek diona, gazte ugarik froga dezaketena baino.
Zakur zaunkalaria, nekez hozkaria.
Beti kexuka ibiltzen da.
Asko hitz egiten duten pertsonak ez dira fidagarriak.
Asko hitz egiten duenak ez du esandakoaz ezer egiten.
Zakur zaunkalariakez du hozkarik egiten.
Asko balio du indarrak, gehiago buru azkarrak.
Indarrak jakituriak baino gehiago balio du.
Jakinturiak indarrak baino gehiago balio du.
Azkarra denak indar handiago izango du.
Nahiz eta oso indartsua izan, ez duzu arrazoirik.
