wayground logo

Free Printable Worksheets

NEW

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

Bizi-ohiturak miatu, hobeto bizitzeko (I)

Total questions: 10

Worksheet time: 5mins

Name
Class
Date
1.

Antolaketa-maila biotikoak hurrengoan hasten dira:

a)

Molekulan

b)

Zelulan

c)

Atomoan

d)

Ehunean.

2.

Naturaren antolaketa-mailak, konplexutasun txikitik handira, horrela ordeantzen dira:

a)

atomoa-molekula-zelula-ehuna-organoa-aparatua-organismoa.

b)

atomoa-molekula-ehuna-organoa-zelula-aparatua-organismoa

c)

molekula-atomoa-ehuna-zelula-organoa-aparatua-organismoa

d)

molekula-organismoa-atomoa-zelula-ehuna-aparatua-organoa

3.

Ehun konektiboa osatzen duten zelulak matrize izeneko material solidoz eta likidoz osaturik daude. Mota honetako ehuna da, adibidez:

a)

giharra

b)

nerbioa

c)

odola

d)

azala

4.

Digestioan elikagaien 100% mantenugai bilakatzen da.

a)

zuzena

b)

okerra

5.

Zirkulazio-aparatuak mantenugaiak eta oxigenoa eramaten ditu zeluletara eta zeluletatik metabolismo zelularraren hondakinak iraitz aparatura eramaten ditu, bertatik kanporatzeko.

a)

zuzena

b)

okerra

6.

Arnas aparatuaren funtzioa gas-trukaketa egitea da: karbono dioxidoa hartzen du airetik eta oxigenoa kanporatzen du.

a)

zuzena

b)

okerra

7.

Zer da katabolismoa?

a)

Digestio-prozesuan gertatzen diren aldaketa fisiko-kimikoen multzoa, elikagaietatik mantenugaiak eskuratzeko helburua duena.

b)

Zelulan gertatzen diren aldaketen multzoa zeinetan molekula txikietatik molekula handiak eraikitzen diren, proteinak, adibidez.

c)

Zelulan gertatzen diren erreakzio kimikoen multzoa zeinetan zelulak energia eskuratzen duen, hondakinak ere sortzen direlarik.

d)

Iraitz aparatuan gertaten den odolaren garbiketa, non zelularen metabolismoan sortutako hondakinak kanporatzen diren.

8.

Kaka egiten dugunean:

a)

Metabolismo zelularraren hondakinak kanporatzen ditugu.

b)

Zirkulazio-aparatuak zeluletatik ekarri dituen hondakinak kanporatzen ditugu.

c)

Digestio-aparatutik zirkulazio aparatura pasatu ez diren substantziak kanporatzen ditugu.

d)

Karbono dioxidoa eta zelulan sortu diren beste hondakinank kanporatzen ditugu.

9.

Nutrizio bizi-funtzioan parte hartzen ez duen aparatua:

a)

Digestio-aparatua

b)

Arnas aparatua

c)

Lokomozio-aparatua

d)

Iraitz aparatua

10.

Alkoholaren gehiegizko kontsumoak eragiten die gure bizi-funtzio guztiei:

a)

zuzena

b)

okerra