wayground logo

Free Printable Worksheets

NEW

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

EHko ahozko literatura

Total questions: 42

Worksheet time: 17mins

Name
Class
Date
1.

Aukeratu zuzena den esaldia

a)

Literaturgilearen helburu nagusia artelan bat egitea da eta horretarako literaturak eskaintzen dizkion lanabesak erabiltzen ditu

b)

Ahozko literatura idatzia baino beranduago sortu zen

c)

Ahozko literatura idatzia baino askoz ere estatikoagoa da

2.

Ahozko literaturak euskarri idatzirik ez izateak zein ondorioak ekarri ditu?

a)

Transmisioa etetea

b)

Testu guztiak galdu izana

c)

Testu beraren aldaera desberdinak topatu ahal izatea, autorea askotan ezezagun izatea eta literatura mota hori galkorra gertatzea

3.

Zein sortu zen lehenago?

a)

Literatura idatzia

b)

Ahozko literatura

c)

Biak batera sortu ziren

4.

Ahozko literaturaren ezaugarriak honakoak dira:

a)

Bat-batean sortzen da gehienetan, jendeak buruan gordetzen du eta ahoz aho transmititzen da

b)

Laburra izaten da, transmititzeko garaian gal ez dadin edo aldaerak jasan ez ditzan

c)

Bat-batean sortu eta idatziz transmititzen da

5.

Literatur mota hau oso loturik dago bizia eman zion gizartearen errito, magia, etika, erlijio, historia, ohitura, sineskeria eta abarrekin:

a)

ahozko literatura

b)

literatura idatzia

6.

Autorea ezezaguna izaten da askotan:

a)

ahozko literatura

b)

literatura idatzia

7.

Teknika aldetik bietan urriena zein da, hau da, baliabide tekniko gutxiago erabiltzen dituena:

a)

ahozko literatura

b)

literatura idatzia

8.

Errepikatzen diren formulak (esaldiak, ahapaldiak…) oso maiz erabiltzen dira:

a)

ahozko literatura

b)

literatura idatzia

9.

Oroimenean gorde gabe ere irauten du:

a)

ahozko literatura

b)

literatura idatzia

10.

Bietatik zein da gutxien aldatzen dena eta iraunkortasun handienekoa:

a)

ahozko literatura

b)

literatura idatzia

11.

Gure herrian bereziki aberatsa, ugaria eta garrantzitsua izan da, nahiz eta berarekiko interesa berandu sortu zen:

a)

ahozko literatura

b)

literatura idatzia

12.

Nahiko dinamikoa da; tradizioan oinarritzen da baina gizartearen une jakin bateko eskakizunei ere erantzun behar die. Horrela, beharrezko du oinarrizko lege hau betetzea: “Aldi oro berdin, aldi oro berri”:

a)

ahozko literatura

b)

literatura idatzia

13.

Nahiko berandu sortu zen Euskal Herrian:

a)

ahozko literatura

b)

literatura idatzia

14.

Oroimena du euskarri bakarra:

a)

ahozko literatura

b)

literatura idatzia

15.

Errepikapenak zein funtzio betetzen du ahozko literaturan?

a)

Errimatzearena

b)

Sinplifikatzearena

c)

Oroimenari laguntzearena

16.

Dekorazio olerkiak zer dira? Aukeratu erantzunik zehatzena.

a)

Poematxo txikiak

b)

Umeen munduarekin zerikusia duten poematxoak

c)

Burlatzeko olerkitxoak

d)

Helduentzako sortutako olerkitxoak

17.

Zer helburu/ezaugarri izaten dituzte dekorazio olerkiek? Aukeratu erantzunik zehatzena

a)

Umeen oroimenari laguntzea

b)

Umeen hitz egiteko modua islatzen dute: hitz ulergaitzak, onomatopeiak...

c)

Umeek elkarri burla txikiak egitea, umeak lotaraztea, umeen jolasetan erabiltzea…

d)

Aurreko ezaugarri guztiak betetzen dira dekorazio olerkietan

18.

"Dona dona katona" zer motatako dekorazio olerkia da?

a)

Sehaska kanta da

b)

Ipuin erritmikoa da

c)

Umeen jolasetan zozketarako erabiltzen zen

d)

Poematxo burlatia da

e)

Dramatizazioa edo antzeztekoa

19.

"Inazio palazio, jan ta edan despazio. Inazio purra-purra, Inazio lapurra". Zein motatako dekorazio olerkia da?

a)

Sehaska kanta da

b)

Ipuin erritmikoa da

c)

Umeen jolasetan zozketarako erabiltzen zen

d)

Poematxo burlatia da

e)

Dramatizazioa edo antzeztekoa

20.

Zein da Madonaren kontzertu-bira batean parte hartu zuen euskal taldearen izena?

a)

Eskakeitan

b)

Kalakan

c)

Itoiz

d)

Ken zazpi

21.

Zein literatura talderi dagozkio koplak zaharrak?

a)

Lirika

b)

Dramatika

c)

Narratiba

22.

Zenbat lerro izaten dituzte kopla zaharrek?

a)

4

b)

6

c)

8

d)

10

23.

Zenbat kopla zahar mota bereizten dira neurriari dagokionez?

a)

Kopla handia eta kopla txikia

b)

Kopla ertaina, handia eta txikia

c)

Kopla txikia eta ertaina

d)

Kopla ertaina eta handia

24.

Kopla txikiak zertarako erabili izan dira bereziki?

a)

Dantzarako

b)

Eskerako

c)

Entretenitzeko

25.

Kopla handiak zertarako erabili izan dira bereziki?

a)

dantzarako

b)

eskerako

c)

entretenitzeko

26.

Zenbat silaba ditu kopla txikiak?

a)

6/10

b)

7/6

c)

7/8

d)

10/8

27.

Kopla zaharrak… (aukeratu jarraipen egokia)

a)

Gaur egun galdurik daude, kopla zaharrak abesteko ohitura galdu egin baita erabat

b)

Gaur egun oso erabiliak dira jaiegun eta ospakizun guztietan

c)

Gaur egun erabilera hain zabala ez badute ere, badira jai egun eta momentu berezietan kantatzen diren koplak

28.

Zer da bertsolaritza? (aukeratu erantzunik zehatzena)

a)

Doinu, neurri eta errima zehatzekin egiten den bertso-jarduna da; oro har bat-batekoa, baina idatzizkoa ere izan daitekeena

b)

Bertsolariek oholtza gainean elkarri bertsoak boteaz sortzen den ahozko bertso saioa

c)

Bertsolarien saio desberdinek osatzen duten bilduma

29.

Bertsoetan errimatik errimara doan bertso-zatiari nola deritzo?

a)

puntua

b)

lerroa

c)

oina

30.

Bertsoetan zeri deritzo oina?

a)

Bertsoaren puntu bakoitzean bukaera ber-bera duen hitzari

b)

Lerro bakoitzaren amaieran erabili beharreko hitzari

c)

Antzeko hotsak dituen puntuaren amaierako hitzari

31.

Zer da "poto" egitea bertsolaritzan?

a)

Oina behin baino gehiagotan errepikatzea esanahi berberarekin

b)

Oina behin baino gehiagotan errepikatzea esanahi desberdinarekin

c)

Errimatzeko deklinabide atzikzi bat erabiltzea

32.

Bertsolaritzan zeintzuk dira neurri erregularrak?

a)

Zortziko eta hamarreko txikia

b)

Zortziko eta hamarreko handia

c)

Zortziko eta hamarreko txikia eta zortziko eta hamarreko handia

d)

9 puntukoa

33.

Non garatu izan dira bereziki aspaldiko ahozko antzezkizunak Euskal Herrian?

a)

Euskal Herriko hegoaldean

b)

Euskal Herriko iparraldean, Zuberoan bereziki

c)

Euskal Herri osoan

34.

Pertsona ezagun baten bizitzan oinarritzen den antzerki mota zein da?

a)

xaribaria

b)

pastorala

c)

maskarada

35.

Iñauteri giroko ikuskizuna da. Pertsonaiek herrian ezagunak diren ofizioak errepresentatzen dituzte herri osoan zehar eta musika, dantza, hizketa eta mimoaz baliatzen dira.

a)

xaribaria

b)

pastorala

c)

maskarada

36.

Huts egite moralen bat egiten zutenei (garai hartan moral zuzentzat hartu ohi zenetik kanpo geratzen ziren huts egite moralak) egiten zitzaizkien antzerki bidezko abisuak ziren. Debekatuak izan ziren askotan ematen ziren gehiegikeriengatik.

a)

xaribariak

b)

pastoralak

c)

maskaradak

37.

Gaur egun zein da, dagoeneko, antzezten EZ dena?

a)

xaribaria

b)

pastorala

c)

maskarada

38.

Olerki itxura duen istorioa tristea, amaiera tragikoa izan ohi duena, zein da?

a)

kopla zaharra

b)

erromantzea edo balada

c)

bertsoa

d)

esaera zaharra

e)

ipuina

39.

Belaunaldiz belaunaldi Euskal Herrian transmititu izan diren ipuinak nolakoak izan dira?

a)

Asmatutako gertakizunak ziren erabat

b)

Benetan gertatutako istorioak kontatzen zituzten

c)

Aurreko biak nahasten ziren; hortik dator esaldi ezagun hau: "Direnik ez da sinetsi behar; ez direnik ez da esan behar"

40.

Zer dira esaera zaharrak edo atsotitzak?

a)

zerbait azaltzen duten eta askotan ikaskizun bat izaten duten esaldi laburrak

b)

denbora pasa moduan erabiltzen ditugun esaldiak

41.

Esaera zaharrak eta atsotitzak... Zein EZ da zuzena?

a)

gauza bera dira

b)

badago desberdintasun bat bien artean, gero praktikan bien artean bereizten zaila gertatzen den arren

c)

atsotitzek ikaskizun bat izaten dute amaieran, esaerak, aldiz, komentaketa hutsak dira

42.

Ipuinak eta kontakizunak...

a)

umeentzako sortuak dira

b)

helduen entretenimendurako sortuak dira

c)

umeentzako nahiz helduentzako izan daitezke