wayground logo

Free Printable Worksheets

NEW

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

Erizaintzako lanbidea

Total questions: 10

Worksheet time: 10mins

Name
Class
Date
1.

Esan Virginia Hendersonen erizaintzako ereduari buruzko adierazpen hauetatik zein den OKERRA:

a)

Gizakiok oinarrizko 14 behar ditugu

b)

Gaixotzean, autonomiarako ahalmena galtzen dugu; esaterako, indarra galtzen dugulako

c)

Erizaintzako oinarrizko zeregina ordezko edo laguntzaile gisa aritzea da

d)

Erizainak pazientea zaindu behar du, erabat eta mugarik gabe

2.

Hauek sartzen dira erizaintzako laguntzaileen berezko zereginen artean:

a)

Pazienteen ohea egitea

b)

Pazienteei janaria banatzea

c)

Sendaketarako materiala eta orga garbitzea

d)

Aurreko guztiak

3.

Adierazi jarduera hauetako zein EZ dagokion erizaintzako laguntzaile bati:

a)

Beren kabuz jan ezin duten pazienteei jaten ematea

b)

Pazienteak garbitzea

c)

Medikamentu parenteralak ematea

d)

Pazienteen tenperatura neurtzea

4.

Hau da erizaintzako arreta-prozesuko etapen ordena zuzena:

a)

Diagnostikoa, balorazioa, ebaluazioa, plangintza eta gauzatzea

b)

Balorazioa, diagnostikoa, plangintza, gauzatzea eta ebaluazioa

c)

Balorazioa, plangintza, ebaluazioa, diagnostikoa eta gauzatzea

d)

Balorazioa, diagnostikoa, plangintza, ebaluazioa eta gauzatzea

5.

EAParen zein etapatan sartzen dira pazientearen datuak biltzeko, baliozkotzeko eta antolatzeko faseak?

a)

Balorazioa

b)

Diagnostikoa

c)

Plangintza

d)

Gauzatzea

6.

Erizaintzako-jarduketen bidez trata daitekeen pazientearen osasun-arazo baten enuntziatua etapa honetan egiten da:

a)

Balorazioa

b)

Diagnostikoa

c)

Plangintza

d)

Ebaluazioa

7.

Erizaintzako arreta prozesua (EAP) modu honetan definitzen da:

a)

Erizaintzako zaintzen metodo zientifikoa aplikatzen da, asistentzia ordenatua, antolatua eta sistematizatua izan dadin

b)

Erizantza zainketa prozesu ostean lortutako emaitzak dira

c)

Gaixoaren onurarako aplikatu diren metodoen multzoa da

d)

Helburu eta egindako aktibitateen arteko erlazioa da.

8.

Erizaintzako laguntzailea teknikoaren debekuak Gizarte segurantzako langile sanitario ez-fakultatiboen estatutuaren zein artikuluetan aurki ditzakegu?

a)

74. artikuluan

b)

75. artikuluan

c)

76. artikulutik 84. artikulura

d)

85. artikuluan

9.

Erizaintzako laguntzailearen zeregina EAPko etapa honetan da garrantzitsuena:

a)

Balorazioa

b)

Plangintza

c)

Ebaluazioa

d)

Gauzatzea

10.

Erizaintza profesionalaren sortzailetzat hartzen da:

a)

F. Nightingale

b)

V. Henderson

c)

D. Orem

d)

H. Peplau