wayground logo

Free Printable Worksheets

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

8. Idunaren ardatz-eskeletoa. Idun-ornoak eta orno arteko giltza

Total questions: 15

Worksheet time: 8mins

Name
Class
Date
1.

 

Aukeratu zuzena iduneko ornoen berezitasunen inguruan

a)

C1 ornoa axis izenez ezagutzen da.

b)

Zigapofisiak eta bere giltza-aurpegiak zeharkako zuloaren aurre-aurrean daude

c)

Atlas, axis eta zazpigarren ornoa bereziak dira morfologiaren aldetik.

d)

Arantza-itxurako irtenguneek mutur bakarra dute beti.

e)

B eta C zuzenak dira

2.

Aukeratu zuzena eredu-ornoaren inguruan

a)

Bizkarrezurra osatzen duten orno guztiak antzekoak dira, tokian tokiko ezaugarri bereziekin.

b)

Ornoek eraztun egitura dute eta zirkulu osoa osatzen dute.

c)

Osagai nagusiak gorputza eta arkua dira.

d)

Gorputzaren albo-aldeetatik zeharkako irtenguneak proiektatzen dira.

e)

A eta C zuzenak dira.

3.

Aukeratu zuzena ornoen inguruan

a)

Sei orno mota bereizten dira: iduneko ornoak, toraxeko ornoak, gerriko ornoak, gerri azpiko ornoak, errain-aldeko ornoak eta uzkornoak.

b)

hizkiarekin gerriko ornoak izendatzen dira.

c)

L hizkiarekin gerriko ornoak izendatzen dira.

d)

Errainezurra eta uzkornoa bat eginda daude

e)

Denak okerrak dira.

4.

Aukeratu zuzena atlasaren inguruan

a)

Garondo-hezurraren kondiloekin giltzatzen da.

b)

Gorputzaren ordez aurreko arkua du.

c)

Aurreko arkuaren alboetan zigapofisiak eta zeharkako irtenguneak daude.

d)

Zigapofisietatik atzerantz atzeko arkua delakoa hedatzen da.

e)

Denak zuzenak dira

5.

Adierazi ardatz-eskeletoan EZ dagoena 

a)

Errainezurra

b)

Bizkarrezurra

c)

Mokor-hezurra

d)

Bularrezurra

e)

Uzkornoak

6.

 Aukeratu zuzena bizkarrezurraren zatien inguruan

a)

Sei zati daude eta, beraz, sei motako ornoak daude.

b)

Goitik behera lehenak toraxeko ornoak dira.

c)

Iduneko ornoetako bigarrenari atlas deritzo.

d)

Goitik behera azkenak uzkornoak dira.

e)

Uzkornoko ornoak bat eginda daude aspalditik filogenesian.

7.

Bizkarrezurrari albotik begiratuz gero...

a)

Zuzen-zuzena da.

b)

Lordosi bakarra du, idun-aldekoa.

c)

Bi lordosi ditu, torax-aldekoa eta gerri-aldekoa.

d)

Bi zifosi ditu, idun-aldekoa eta gerri-aldekoa.

e)

Zifosi bakarra du, torax-aldekoa.

8.

Aukeratu zuzena axisaren inguruan

a)

Haren morfologia gainerakoen berdin-berdina da. 

b)

Zigapofisiaren azpian zeharkako zuloa dago. 

c)

Hortz-itxurako irtengune bakun nabarmena du. 

d)

Hortz-itxurako irtengunearen atzeko aurpegian giltza-aurpegitxoa dago. 

e)

Xafla fina eta zapala da. 

9.

Aukeratu zuzena “eskeleto” kontzeptuaren inguruan

a)

Osagai gogor edo gogor antzekoak adierazten ditu.

b)

Hainbat errairen egiturak eusteko betekizuna du.

c)

Hezurrak eta kartilagoak barne hartzen ditu.

d)

Gorputzaren egitura orokorrari eusteko betekizuna du.

e)

Denak zuzenak dira.

10.

Eredu-ornoaren arkuan honako hauek daude

a)

Zeharkako irtenguneak eta oina, soilik.

b)

Zeharkako irtenguneak eta xafla, soilik.

c)

Oina, xafla eta 3 irtengune.

d)

Oina, xafla eta zeharkako irtenguneak soilik.

e)

Oina, xafla eta arantza-itxurako irtengunea soilik.

11.

 Nola izendatzen dira iduneko ornoak, eta zenbat dira?

a)

C letrarekin eta 12 dira.

b)

T letrarekin eta 7 dira.

c)

S letrarekin eta 12 dira.

d)

C letrarekin eta 7 dira.

e)

S letrarekin eta 7 dira.

12.

Aukeratu zuzena eskeletoaren inguruan

a)

3 zati bereiz daitezke: ardatz-, apendize- eta errai-eskeletoa.

b)

Hezurrez osatuta dago bakarrik. 

c)

Eboluzioan ez da aldaketarik egon.

d)

Lau zati bereiz daitezke: ardatz-, apendize-, errai-, eta gorputzadar-eskeletoa.

e)

Goikoetan bat ere ez da zuzena.

13.

 Aukeratu zuzena axisaren inguruan

a)

Atlasaren hortz-itxurako irtengunearen bidez errotazio mugimendua du. 

b)

Axis hezurraren hortz-itxurako irtenguneak ardatz funtzioa du atlas hezurrarentzat.

c)

Gerriko ornoetako bat da.

d)

C1 izenez ere ezagutzen da.

e)

Denak zuzenak dira.

14.

. Aukeratu zuzena uzkornoen inguruan

a)

5 orno independentek osatzen dute beti. 

b)

Espezie guztietan buztaneko hezurrak dira.

c)

7 bat hezur dira gizakiongan, atrofiatuak eta sarritan bat eginak. 

d)

7 bat orno independentek osatzen dute gizakiongan. 

e)

5 bat orno dira gizakiongan, atrofiatuak eta sarritan bat eginak. 

15.

Aukeratu zuzena orno arteko lotailuen inguruan

a)

Ornoen gorputzak beren aurrealdeko aurpegietan elkarrekin lotailuz elkartuta daude

b)

Oso sendoak dira eta bizkarrezurra tente mantentzeko funtzioa dute.

c)

Ornoen oinak ez ditu inolako lotailuk lotzen: bitartean orno arteko foramena dago.

d)

Denak okerrak dira.

e)

Arantza-arteko lotailuek aldameneko ornoen zeharkako irtenguneak lotzen dituzte