wayground logo

Free Printable Worksheets

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

11. Aurpegi-nerbioaren gihar-taldea.

Total questions: 15

Worksheet time: 8mins

Name
Class
Date
1.

Aukeratu zuzena, epicranius giharraren inguruan

a)

Garezur-ganga garondotik bekainetara arte estaltzen duen gihar zapala da.

b)

Garezur-ganga garondotik bekainetara arte estaltzen duen gihar biribildua da.

c)

Begia eta betazalak estaltzen eta inguratzen ditu.

d)

Haragizko bi zati ditu: garondo-giharra eta bekoki-giharra.

e)

Aurreko aukeretatik A eta D zuzenak dira.

2.

Adierazi tinpano-barrunbearen atzealdeko zulotxo itsu batean sortzen den giharra

a)

Estribuaren giharra.

b)

Platysma.

c)

Procerus giharra.

d)

Epicranius.

e)

Digastriko giharraren atzeko zatia.

3.

Aukeratu zuzena, digastriko giharraren atzealdeko zatiaren inguruan

a)

Baraila du sorburu.

b)

Mastoide irtengunean lotzen da.

c)

Mastoide irtenguneko digastriko-ildoan sortzen da, eta idunean behera eta aurrera abiatzen da hioide hezurreraino.

d)

Giharraren bi sabeletan, aurpegi-nerbioak aurrekoa uzkurrarazten du.

e)

Sorburutik gorantz eta atzerantz luzatzen da.

4.

Adierazi zein giharrek ematen dion botoi-zulo moduko pasabidea digastrikoaren bitarteko tendoiari

a)

Estiloide-hioideetako giharrak.

b)

Procerus giharrak.

c)

Aho-ertzaren gihar beheratzaileak.

d)

Kokots-giharrak.

e)

Masailalbo-gihar txikiak.

5.

Adierazi zein EZ den zuzena begiaren orbita-itxurako giharraren inguruan

a)

Egituraren aldetik honako hiru zatiak bereizten zaizkio: betazaleko zatia, orbitako zatia eta malko-aldeko zatia. 

b)

Begia eta betazalak estaltzen eta inguratzen dituen gihar biribildu era zapala da.

c)

Bekoki-hezurraren sudurreko zatia, masailezurraren bekoki-irtengunea eta erdialdeko betazal-lotailuaren aurreko gainazala ditu sorburu.

d)

Erradio motako giharra da.

e)

Betazaleko zatiak, begia berez edo borondatez kanpo ixtean betazalak higitzearen ardura du. 

6.

Aukeratu zuzena, bekainaren gihar zimurtzailearen inguruan

a)

Azaleko kokapena du.

b)

Bekain-arkuaren erdialdeko muturra du sorburu, eta bertatik beherantz orientatuta ditu bere zuntzak.

c)

Lotunea goiko betzulo-ertzaren erdialdeko herenaren eskualdeko larruazala du.

d)

Bekaina gorantz erakartzen du. 

e)

Piramide baten itxurako gihar zabala da.

7.

Adierazi zuzena, sudur-giharraren inguruan

a)

Zeharkako eta hegaleko zatiz osatuta dago.

b)

Sudurraren larruazal azpiko gihar txiki eta konplexua da.

c)

Zeharkako zatia ebakortz-hobia baino gorago eta alborago sortzen da, masailezurrean.

d)

Hegaleko zatiak bere zuntz laburrak sorburutik gorantz bidaltzen ditu.

e)

Aurreko aukera guztiak zuzenak dira. 

8.

 Honakotako zeintzuk dira erradio motatakoak?

a)

Masailalbo-gihar nagusia eta ahoaren orbita-itxurako giharra.

b)

Masailalbo-gihar txikia eta begiaren orbita-itxurako giharra.

c)

Masailalbo-gihar txikia eta masailalbo-gihar nagusia.

d)

Begiaren orbita-itxurako giharra eta ahoaren orbita-itxurako giharra.

e)

Begiaren orbita-itxurako giharra eta kokots-giharra.

9.

Aukeratu zuzena, aho-ertzaren gihar jasotzailearen inguruan

a)

Kokotsaren eskualdean dagoen gihar karratu samarra da.

b)

Kokotsaren eskualdean dagoen hiruki-itxurako gihar txikia da.

c)

Kokotsean kono itxura duen gihar-zuntz talde txikia da.

d)

Sakoneko planoan dago.

e)

Goiko aukeretan A eta D zuzenak dira.

10.

Adierazi zuzena, buccinator giharraren inguruan

a)

Aho barruko jakiak goiko eta beheko hortzen artera erakartzen laguntzen du.

b)

Masaileko muki-mintzari erantsitako gihar karratu samarra da.

c)

Masailak puztuta daudenean, ahotik kanpora putz egiten laguntzen du

d)

Aho-barrunbearen alboko horma eratzen du.

e)

Goiko guztiak zuzenak dira.

11.

. Goi-ezpainaren haragian dago

a)

Masailalbo-gihar txikia.

b)

Buccinator.

c)

Goi-ezpainaren gihar jasotzailea.

d)

Behe-ezpainaren gihar beheratzailea.

e)

Masailalbo-gihar nagusia.

12.

Aho-komisura beherantz erakartzen du

a)

Behe-ezpainaren gihar beheratzailea.

b)

Aho-ertzaren gihar beheratzailea.

c)

Buccinator.

d)

Ahoaren orbita-itxurako giharra.

e)

Goiko erantzun guztiak okerrak dira. 

13.

 Honako zein giharren zuntzak EZ dira ahoaren orbita-itxurako giharraren zuntzekin nahasten?

a)

Masailalbo-gihar nagusiarenak. 

b)

Goi-ezpainaren gihar jasotzailearenak.

c)

Kokots-giharrarenak.

d)

Aho-ertzaren gihar beheratzailearenak.

e)

Aho-ertzaren gihar jasotzailearenak.

14.

Aukeratu zuzena, ahoaren orbita-itxurako giharraren inguruan

a)

Goi-ezpaineko haragian dago soilik. 

b)

Behe-ezpaineko haragian dago soilik. 

c)

Behe-ezpaina beherantz eta alborantz erakartzen du.

d)

Goiko eta beheko ezpainetako haragian dago.

e)

Goiko guztiak okerrak dira. 

15.

 Zein EZ da buccinator giharraren lotune?

a)

Masailezurra, haginen erroen eskualdean.

b)

Baraila, haginen erroen eskualdean.

c)

Baraila, aho-ertzaren gihar beheratzailearen lotunearen eskualdean.

d)

Pterigoide-barailetako errafea.

e)

Ahoaren orbita-itxurako giharraren alboko ertza.