wayground logo

Free Printable Worksheets

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

FK4 MATERIAREN PROPIETATE ELEKTRIKOAK ETA ATOMOA

Total questions: 57

Worksheet time: 29mins

Name
Class
Date
1.
Aukeratu esaldi zuzena:
a)
Zeinu bereko kargek elkar aldarazten dute, eta zeinu desberdinekoek, elkar erakartzen.
b)
Zeinu bereko kargek elkar erakartzen dute, eta zeinu desberdinekoek, elkar erakartzen.
c)
Zeinu bereko kargek elkar erakartzen dute, eta zeinu desberdinekoek, elkar aldarazten.
2.
Aukeratu esaldi zuzena:
a)
Zenbait gorputzek artilezko trapu batez igurztean hartzen duten propietateari karga elektriko esaten zaio.
b)
Zenbait gorputzek artilezko trapu batez igurztean hartzen duten propietateari erakarpen elektriko esaten zaio.
3.
Aukeratu esaldi zuzena:
a)
Elektroskopioek adierazten digu gorputz batek karga elektrikoa duen ala ez.
b)
Elektroskopioek adierazten digu gorputz batek masa elektrikoa duen ala ez.
4.
Gorputz batek karga positiboa hartu du beste gorputz batekin igurtzi ostean. Zein zeinutako karga hartu du bigarren gorputzak?
a)
Negatiboa.
b)
Positiboa.
c)
Ez du kargarik hartu.
5.
Kargadun bolaluma bat paper zati batzuetara gerturatzen badugu, bolalumak paper zatiak erakarriko ditu. Aukeratu erantzun egokia eta azaldu zergatik:
a)
Paper zatiek ez dute karga elektriko garbirik. Baina kargadun bolaluma gerturatzean, paper zatien kargak berrantolatu egingo dira, eta zeinu desberdineko kargek elkar erakarriko dute.
b)
Paper zati guztien karga elektriko garbia bolalumaren karga elektrikoaren aurkakoa da.
c)
Paper zatiak bolaluman itsatsiko dira, oso txikiak direlako.
d)
Bolalumaren karga paper zatietara pasatuko da, eta ondoren, bolalumak paper zatiak erakarriko ditu.
6.
Bi gorputz igurtzi eta elektrizatzen direnean, zeinu bereko karga hartzen dute.
a)
Gezurra
b)
Egia
7.
Zeinu bereko kargek elkar erakartzen dute, eta zeinu desberdinekoek, berriz, elkar aldarazten.
a)
Gezurra
b)
Egia
8.
Gorputz batek zein karga mota duen jakiteko, elektroskopioa erabiltzen dugu.
a)
Gezurra
b)
Egia
9.
Karga kantitate bera duten objektuek elkar aldarazten dute, eta karga desberdinekoek, elkar erakartzen.
a)
Gezurra
b)
Egia
10.
Batzuetan, lagun bat ukitzean, deskarga bat sortzen da, eta karranpa txiki bat sentitzen dugu. Ba al du zerikusirik gure arroparen zuntzarekin?
a)
Bai
b)
Ez
11.
Karga positibodun hagatxo bat elektroskopio batera hurbiltzen badugu, zer gertatuko zaie xaflei?
a)
Metalezko xaflak banandu egiten dira; alegia, elkar aldarazten dute.
b)
Metalezko xaflak elkartu egiten dira; hots, elkar erakartzen dute.
12.
Zertarako erabiltzen dira elektroskopioak?
a)
Gorputz batek karga elektrikorik duen ala ez jakiteko.
b)
Objektu batek zer masa duen jakiteko.
c)
Kargadun gorputzen arteko erakarpenak eta aldarazpenak aztertzeko.
d)
Gorputz batek zer karga mota duen jakiteko.
13.
PVC plastikozko hagatxo bat artilezko trapu batez igurzten badugu, hagatxoak paper zati txikiak erakarriko ditu.
a)
Egia
b)
Gezurra
14.
Artilezko trapu batez igurtzikako PVCzko bi haga hurbiltzean, zer gertatuko da?
a)
Elkar erakarriko dute.
b)
Elkar aldaraziko dute.
15.
Beirazko eta PVCzko haga bana hurbiltzean, zer gertatuko da?
a)
Elkar aldaraziko dute.
b)
Elkar erakarriko dute.
16.
Zer karga mota dute elektroiek?
a)
Negatiboa.
b)
Positiboa.
c)
Ez dute kargarik.
17.
Zer karga mota dute protoiek?
a)
Positiboa.
b)
Negatiboa.
c)
Ez dute kargarik.
18.
Zein zientzilari uste zuen atomoa zatiezina zela?
a)
Dalton
b)
Thomson
c)
Rutherford
d)
Chadwick
19.
Zein zientzilarik jarri zion izena elektroiari?
a)
Thomson
b)
Dalton
c)
Rutherford
d)
Chadwick
20.
Zein zientzilarik aurkitu zuen protoia?
a)
Rutherford
b)
Dalton
c)
Chadwick
d)
Thomson
21.
Nork deskubritu zuen neutroia?
a)
Chadwick
b)
Dalton
c)
Rutherford
d)
Thomson
22.
Neutroiek ___________ antzeko masa dute.
a)
protoien
b)
elektroien
23.
Atomoak karga elektrikodun partikulaz osaturik badaude, zergatik dira neutroak?
a)
Elektroien eta protoien kopuru berbera dutelako.
b)
Neutroiak dituztelako.
c)
Protoien eta neutroien kopuru berbera dutelako.
d)
Elektroien eta neutroien kopuru berbera dutelako.
24.
Atomo batek 3 protoi, 3 elektroi eta 4 neutroi ditu, eta 1 elektroi hartzen du. Zer karga hartzen du?
a)
Karga negatiboa.
b)
Karga positiboa.
c)
Karga neutroa.
25.
Atomo batek 3 protoi, 3 elektroi eta 4 neutroi ditu, eta 1 elektroi galtzen du. Zer karga hartzen du?
a)
Karga positiboa.
b)
Karga negatiboa.
c)
Karga neutroa.
26.
Gorputz neutroek ez dute karga elektrikorik.
a)
Gezurra
b)
Egia
27.
Karga positiboa duen gorputz batek neutroiak jaso ditu.
a)
Gezurra
b)
Egia
28.
Karga positiboa duen gorputz batek elektroiak jaso ditu.
a)
Gezurra
b)
Egia
29.
Elektroi bat (karga negatiboa) neutroa den atomo batetik irteten bada, atomo horrek protoi bat (karga positiboa) gehiago izango du elektroiak baino. Hau da, atomo horrek karga hau hartzen du:
a)
Positiboa.
b)
Negatiboa.
c)
Neutroa.
30.
Elektroiak eta protoiak aurkitu zituztenean, Daltonen teoriaren zer atalek galdu zuen balio zientifikoa?
a)
Atomoak zatiezinak dira.
b)
Karga elektrikoa atomoan dago.
c)
Atomo guztiak ez dira neutroak.
d)
Protoiak, neutroiak eta elektroiak zatiezinak dira.
31.
Gorputz bat elektrizatzen da, honako hauek igarotzen badira:
a)
Elektroiak
b)
Protoiak
c)
Neutroiak
d)
Ioiak
32.
Thomsonen eredua: atomoaren masaren zatirik handiena karga negatiboari dagokio, eta bertan daude itsatsita protoiak.
a)
Gezurra
b)
Egia
33.
atomoak nukleo nagusi bat du, eta bertan daude karga positiboa eta negatiboa.
a)
Gezurra
b)
Egia
34.
Bohrren eredua: atomoaren azala zenbait geruzaz osaturik dago. Geruza horietan daude elektroiak.
a)
Egia
b)
Gezurra
35.
Bohrren eredu atomikoa kuantizaturik dago. Zer esan nahi du horrek?
a)
Elektroiak nukleotik zenbait distantziatan dauden orbitetan soilik egon daitezkeela.
b)
Atomoaren azalean elektroiak biraka dabiltzala, nukleoaren edozein lekutan orbitak eginez.
c)
Atomo guztiek kanpo atal bat dutela eta elektroiak bi orbita eliptikotan dabiltzala biraka.
36.
Atomo baten protoi kopurua hau da: Z = 6. 7 neutroi baditu, zein izango da haren masa-zenbakia (A)? Zenbat protoi ditu?
a)
A = 13 eta 6 protoi.
b)
A = 6 eta 7 protoi.
c)
A = 7 eta 13 protoi.
d)
A = 7 eta 6 protoi.
37.
Atomo batek 53 protoi eta 74 neutroi ditu. Zer zenbaki atomiko du?
a)
53
b)
74
c)
127
38.
Atomo batek 53 protoi eta 74 neutroi ditu. Zer masa-zenbaki du?
a)
127
b)
53
c)
74
39.
Zer dira isotopoak? Aukeratu erantzun zuzena:
a)
Elementu bereko atomoak dira, eta zenbaki atomiko berbera baina masa-zenbaki desberdina dute.
b)
Elementu bereko atomoak dira, eta elektroi kopuru berbera baina protoi kopuru desberdina dute.
c)
Elementu bereko atomoak dira, eta zenbaki atomiko eta masa-zenbaki berberak dituzte.
40.
Zer adierazten dute ikur hauek?
a)
Elementu bereko bi isotopo.
b)
Masa atomiko bereko bi atomo.
c)
Isotopo beraren bi elementu.
d)
Ikur desberdineko bi elementu.
41.
Atomo hauek masa-zenbaki berbera dute, baina ikur kimiko desberdina. Zergatik?
a)
Masa atomiko berbera dutelako.
b)
Protoi kopuru berbera dutelako.
c)
Elementu bereko isotopoak direlako.
d)
Neutroi kopuru berbera dutelako.
42.
Zein da sufre ioiaren ikurra, bi elektroi jasotzen baditu?
a)
a)
b)
b)
c)
c)
d)
d)
43.
Zein da magnesio ioiaren ikurra, bi elektroi galtzen baditu?
a)
a)
b)
b)
c)
c)
d)
d)
44.
Ezkerreko zutabeko letretatik, zein dagozkie elementu bereko isotopoei?
a)
A,B,C eta E,F
b)
A,C,D eta E,F
c)
A,B eta C,D,F
45.
Zein letra dagozkie ioi positiboei?
a)
F
b)
A
c)
B
d)
C
e)
E
46.
Zein letra dagozkie ioi negatiboei?
a)
C
b)
A
c)
B
d)
E
e)
F
47.
Zertan dira desberdinak Na eta Na+?
a)
Na+ ioiak elektroi bat gutxiago du Na atomoak baino.
b)
Bi nukleoek protoi kopuru desberdina dute.
c)
Neutroi kopuru desberdina dute; hau da, haien masa atomikoak desberdinak dira.
48.
Osatu taula hau:
a)

a) S2- eta b) Al 3+

b)
a) S 2+ eta b) Al 3-
c)
a) S 2- eta b) Al 3-
d)
a) S 2-+eta b) Al 3+
49.
Isotopo guztiak erradioaktiboak dira.
a)
Gezurra
b)
Egia
50.
Zenbait elementuren isotopo batzuk baino ez dira erradioaktiboak.
a)
Egia
b)
Gezurra
51.
Gamma erradiazioak objektu lodiagoak zeharka ditzake alfa erradiazioak baino.
a)
Egia
b)
Gezurra
52.
Prozesu erradioaktiboen bidez, elementu baten nukleo bat beste elementu baten nukleo bihur daiteke.
a)
Egia
b)
Gezurra
53.
Fisio nuklearra gertatzen denean atomoaren nukleoan dauden partikulak hautsi egiten dira, eta energia asko askatzen da.
a)
Egia
b)
Gezurra
54.
Fisio nuklearra gertatzen denean atomoaren nukleoan dauden partikulak elkartu egiten dira, eta energia askatzen da.
a)
Gezurra
b)
Egia
55.
Fisio nuklearra gertatzen denean nukleoa zenbait zatitan desegiten da, eta prozesu horretan, energia askatzen da.
a)
Egia
b)
Gezurra
56.
Fisio nuklearra gertatzen denean nukleoa eraldatu egiten da eta beste elementu kimiko baten nukleo bihurtzen da.
a)
Egia
b)
Gezurra
57.
Zein da Karbono-14aren semidesintegrazio periodoa?
a)
5730 urte
b)
7350 urte
c)
3750 urte

Similar Resources on Wayground