Font size
WorksheetsLH5 - Zientziak - Mikroorganismoak ikertzen
Total questions: 16
Worksheet time: 32mins
Zeintzuk dira mikroorganismoak?
(aukera bat baino gehiago izan daitezke)
Onddoak
Bakterioak
Birusak
Inurriak
Non aurkitzen dira mikroorganismoak?
Edonon.
Leku zikinetan soilik.
Laborategietan.
Patio estalian soilik.
Non ditugu gizakiok mikroorganismoak?
(aukera bat baino gehiago egon daiteke)
Ahoan eta hesteetan.
Azalean.
Belarri eta sudur barruan.
Zilborrean.
Zenbat mikroorganismo kilogramo ditugu gure hesteetan, gutxi gorabehera?
2 kg.
Kilogramo bat.
Eskukada bat.
Gure hesteetan ez dago mikroorganismorik.
Markatu mikroorganismoei esker
sortzen diren edari edo jakiak:
Bizkotxoa edo ogia sortzeko, irinari legamia deituriko onddoa botatzea.
Jogurta edo gazta urdina sortzeko, esneari bakterio eta onddoak, hurrenez hurren, botatzea.
Ozpina sortzeko, mahatsari edo sagarrari, bakterioak botatzea.
Kakaoa sortzeko, txokolateari onddoak botatzea.
Zergatik usteltzen da fruitua?
Fruituaren barruko mikroorganismoak, tenperatura eta hezetasun batzuetan oso azkar hazten direlako, fruitua bera bere elikagai izanik.
Fruituaren gainazalean mikroorganismoak daudenez, fruitua jaten hasten direlako.
Erositako fruta-dendan, fruituak oso zikin erosi ditugulako. Zikintasuna, mikroorganismoen elikagai izanik.
Eguzkiari esker, mikroorganismoak hazi eta hazi egiten dira eta fruitua usteltzen da.
Luzera neurtzeko metroa erabiliko dugu,
tenperatura neurtzeko termometroa,
baina likido baten azidotasuna edo basikotasuna neurtzeko...
pH eskala.
Azido eskala eta Basiko eskala, hau da, AB eskala.
pH pisua.
Lixiba eta xaboia.
Zenbat da pH neutroa?
Ura moduan, pH 7 inguru.
Limoien moduan, pH 2 inguru.
Lixiba moduan, pH 12 inguru.
Freskagarrien moduan, pH 3 inguru.
Mahai bateko mikroorganismoak hiltzeko,
zein aukeratuko zenuke?
(aukera bat baino gehiago egon daiteke)
Limoia, oso azidoa denez, mikroorganismoek ez dute bizirauten.
Lixiba, oso basikoa denez, mikroorganismoek ez dute bizirauten.
Ura, neutroa denez, mikroorganismoek ez dute bizirauten.
Petri plaka batean,
zergatik makiltxoak likatsu zegoen aldetik igurtzi ditugu?
Substantzia hori mikroorganismoen elikagaia delako.
Mikroorganismoak substantzian itsatsirik geratzen direlako.
Plakaren alde baten edo bestearen kolorea ikusita, desberdindu ahal izateko.
Makiltxoa plakan labaintzeko eta horrela errezago igurzteko.
Zeintzuk dira ikerketa zientifikoaren pausoak?
1.- Behatu
2.- Galderak egin
3.- Esperimentuak egin
4.- Emaitzak jaso
5.- Ondorioak atera
1.- Esperimentuak egin
2.- Fitxak bete
3.- Taldean partekatu
4.- Laborategia garbitu
1.- Galderak egin
2.- Esperimentuak egin
3.- Esperimentuak errepikatu nahi duguna topatu arte
1.- Behatu
2.- Esperimentatu
3.- Berriz behatu
4.- Taldearekin eztabaidatu
5.- Jolastokira joan
1.- BEHATU. Zer egin dugu behaketan?
Mikroorganismoei buruzko azalpena entzun eta horietaz gehiago jakitea nahi izatea.
Petri plakak erabili.
Mikroorganismoek duten inportantziaz taldeetan hitz egitea.
Mikroorganismoen informazioa entzun eta taldeka nolakoak diren asmatzea.
2.- GALDERAK. Zein izan da talde handian egin dugun galdera?
Objektu eta likido desberdinetan, mikroorganismoak al daude?
Zein da objektu eta likido desberdinetako pHa?
Laborategiko bata etxera eraman ahal izango dugu?
Objektuetan dauden mikroorganismoak zein motatakoak dira? (onddoak, birusak edo bakterioak)
3.- ESPERIMENTATU. Zein esperimentu egin dugu?
Lagin desberdinak makiltxoekin lortu eta gero Petri plaketan igurtzi.
Makiltxoak leku desberdinetan igurtzi eta gero, denak batera, Petri plaka barruan sartu.
Bata eta eskularruak jantzi eta Sofia, Irune eta Iratxe zer egin duten ikusi.
Fitxak irakurri eta han esaten dena egin.
4.- EMAITZAK JASO. Zein emaitza egon dira?
Petri plaketan laginak denbora luzean utzita, mikroorganismoak hazi dira. Baina modu desberdinean hedaturik agertu dira.
Petri plaketan laginak denbora luzean utzita, birusak hazi dira. Plakak irekitzerakoan kontu handiz eginez!
Petri plakak zabaldu eta ez dugu ezer adierazgarri ikusi.
Petri plakak, gelan utzi ditugunez, airean dauden mikroorganismoak plakan kokatu dira eta hazi egin dira.
5.- ONDORIOAK. Zer egin duzue ondorioak ateratzeko?
Ikusitakoa behatu eta zer gertatu den azaltzen saiatu gara. Gero, talde handiarekin partekatu dugu.
Fitxak banaka bete ditugu eta bakoitzak bere ondorioak atera ditu.
Ikusitakoa behatu eta bakoitzaren azalpena entzun ondoren, bozkaketa egin dugu.
Irakasleari galdetu diogu.
