wayground logo

Free Printable Worksheets

NEW

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

Genetikako galdera bankua (1-6. gaiak)

Total questions: 49

Worksheet time: 25mins

Name
Class
Date
1.

Zer izan zen Mendel baino lehen?

a)

Herentziaren teoria kromosomikoa

b)

Darwinismoa

c)

Karaktereen transmisioaren legeak

d)

Geneak DNA-z osatuta daude

2.

Mitosiko zein fasetan askatzen da kohesina kromosomen besoetatik?

a)

Profasean

b)

Metafasean

c)

Anafasean

d)

Telofasean

3.

Bi gene 4 cM-tara badaude, zein izan da meiozitoen elkargurutzamendu maiztasuna?

a)

%4

b)

%8

c)

%2

d)

%40

4.

Hemofiliaren eramale den emakume bat gizon osasuntsu batekin ezkontzen bada, desdendentzia…

a)

Alaba guztiak eramaleak izango dira

b)

Seme guztiak gaixoak izango dira

c)

Semeen erdia osasuntsua izango da

d)

Alaben erdia osasuntsua izango da

5.

Kromosoma homologoen inguruan, zein da GEZURRA?

a)

Espezie gehienak diploideak dira (2n): Kromosoma mota bakoitzaren bi bertsio dauzkate

b)

Kromosoma mota bakoitzaren bi “bertsioak” tamaina eta forma bera daukate

c)

Bikote bakoitzeko kromosoma bat aitarengandik eta bestea amarengandik dator

d)

Kromosoma homologo bakoitzak gene baten bertsio bat baino gehiago eraman ditzake, eta hauei alelo deritze

6.

Burusoileria gizakian...

a)

Sexuak baldintzatutako ezaugarria da

b)

Sexuak mugatutako ezaugarria da

c)

Gizonetan errezesibo eta emakumeetan dominantea da

d)

Bakarrik gizonetan adierazten da

7.

Zenbat gameto mota ezberdin sortuko ditu AaBbCc genotipoa duen indibiduoak, elkargurutzamenduak kontutan hartu gabe?

a)

4

b)

6

c)

8

d)

9

8.

Transkribapena eta itzulpena, hurrenez hurren:

a)

Nukleoan eta zitoplasmako erribosometan gertatzen dira

b)

Zitoplasmako erribosometan eta nukleoan gertatzen dira

c)

Biak nukleoan

d)

Biak zitoplasman

9.

Mendelen lehen printzipoak dio:

a)

Aleloen segregazioa hautazkoa dela

b)

Aleloen segregazioa baliokidea dela

c)

Ez dago aleloen segregaziorik

d)

Ez dago lehen printzipiorik

10.

Inguruneak eragindako sexuaren determinazioari dagokiola:

a)

Inguruneak ez du sexua determinatzeko ahalmenik

b)

Espezie batzutan, izakia kokatuta dagoen inguruneak edo tenperaturak izakiaren sexua determinatu dezakete

c)

Erleen sexua adibidez inguruneak determinatzen du

d)

Aurreko bi erantzunak zuzenak dira

11.

Dihibrido batek ondorengo gametoak lortu ditu: 6 AB, 44 Ab, 37 aB, 10 ab.

Zeinzuk EZ dira parentalak?

a)

AB, aB

b)

Ab, ab

c)

Ab, aB

d)

AB, ab

12.

Gizakian, X kromosomari loturiko herentzian:

a)

Aleloen segregazio baliokidea gertatzen da emeetan

b)

Aleloen segregazio baliokidea gertatzen da arretan

c)

Ez da Mendelen 2 printzipioa betetzen

d)

Arrak homozigoto ala heterozigoto izan daitezke

13.

Eritasun autosomiko errezesiboei buruzko baieztapen hauetatik zein da OKERRA?

a)

Normalean gaixoaren gurasoak sanoak dira

b)

Gurasoen arteko odolkidetasuna tipikoa da

c)

Belaunaldi oso batean desagertzea tipikoa da

d)

Alelo mutatu bakarra behar da eritasuna pairatzeko

14.

Aukeratu baieztapen ZUZENA:

a)

Organismo heterozigoto batek bi alelo berdin ditu locus batean

b)

Organismo homozigoto batek bi alelo desberdin ditu locus batean

c)

Gene zehatz batentzako aleloek kromosoma homologoen locus desberdinetan kokatuta daude

d)

Gene zehatz batentzako aleloek kromosoma homologoen locus berean kokatuta daude

15.

Nola deitzen dira kromosoma ahizpak elkarri lotuta mantentzen dituzten molekulak?

a)

Wapl proteinak

b)

Kohesinak

c)

Liasak

d)

Separasak

16.

X-i lotutako eritasun errezesibo baten pedigriaren analisia eginda, badakigu...

a)

orokorrean emeek erakutsiko dutela gaixotasuna

b)

eritasuna belaunaldi guztietan agertuko dela beti

c)

eme batek gaixotasuna pairatu ezkero, bere aita eria dela

d)

ar batek eritasuna pairatzen badu, bere guraso biak kaltetuta egon behar direla

17.

Mendelek buruturiko dihibrido gurutzamenduetan...

a)

Parentalen leinuak ez dira puruak

b)

Aztertu zuen ezaugarri bakarra ilarren kolorea izan zen

c)

F1-ean fenotipo desberdinak lortu zituen

d)

F2-an 4 fenotipo desberdin lortu zituen

18.

Elkargurutzamendua egiteko leku fisikorik ez dagoenean...

a)

...lotura partziala eman da

b)

...lotura osoa eman da

c)

...RF-a %50eko izango da

d)

...ez da loturarik eman

19.

Erle emeak...

a)

Ernaldutako obuluetatik jaioak eta diploideak dira

b)

Ernaldutako obuluetatik jaioak eta haploideak dira

c)

Ernaldu gabeko obuluetatik jaioak eta diploideak dira

d)

Ernaldu gabeko obuluetatik jaioak eta haploideak dira

20.

Nork plazaratu zuen Herentziaren teoria kromosomikoa?

a)

Mendelek

b)

Morgan, Sutton eta Boverik

c)

Thomas Hunt Morganek

d)

Bateson, Saunders eta Punnetek

21.

Drosophila eulia intersexua izateko, nolakoa izan behar da X/A erlazioa?

a)

0,5etik behera

b)

0,5-1 artean

c)

0-0,5 artean

d)

1etik gora

22.

Kromosoma batean DNA sekuentzia zehatz bat detektatu eta kokatzeko erabiltzen den teknika da:

a)

G xingolaketa

b)

In situ hibridazio fluoresezentea (FISH)

c)

Idiograma

d)

Kariotipo espektrala (SKY)

23.

Gene motei dagokionez, zein da OKERRA?

a)

Gene kodetzaileak: RNA-k kodetu (DNA -->RNA)

b)

Gene kodetzaileak: proteinak kodetu (DNA -->RNA -->Proteinak)

c)

Gene ez-kodetzaileak: RNA-k kodetu (DNA -->RNA)

d)

Gene kodetzaile eta ez kodetzaileak existitzen dira

24.

Zenbat ezaugarri aztertu zituen Mendel-ek babarrun-landareetan?

a)

6

b)

4

c)

7

d)

0

25.

Kromosoma homologoak meiosi aldian...

a)

I profasean aleatorioki lerrokatuko dira

b)

I profasean bananduko dira

c)

II anafasean segregatutako aleloak berdinak izan ohi dira

d)

Tetradak osatuko dituzte

26.

Morganek "sexuari loturiko herentzia" aurkitu zuen…

a)

Drosophila eme bakarrean aurkitutako white mutazioari esker

b)

Drosophila ar bakarrean aurkitutako white mutazioari esker

c)

Drosophila eme bakarrean aurkitutako red mutazioari esker

d)

Drosophila ar bakarrean aurkitutako red mutazioari esker

27.

Ar batek  X-ri loturiko eritasun dominantea pairatzen badu, eta emea eria ez bada:

a)

alaba guztiak eriak dira eta semeak sanoak

b)

seme guztiak eriak dira eta alabak sanoak

c)

bai semeak bai alabak eriak izango dira

d)

bai semeak bai alabak sanoak izango dira

28.

Giza bizi zikloari buruz zein da egia: 

a)

Gizakiak ia bizi ziklo osoa egoera haploidean igaroten du

b)

Mitosi bidez sortzen diren zelula somatikoak diploideak (2n=23) dira

c)

Meiosian sortutako gametoak (obulua eta espermatozoidea) haploideak (n=23) dira

d)

Gameto haploideen fusioak zigoto haploidea sortzen du (n =23)

29.

Dihibridoa den Bombyx mori espezieko eme batek zenbat gameto mota sor ditzake?

a)

Bakarra

b)

Gehienez bi

c)

Bi

d)

Lau

30.

Zein da mitosian mikrotubuluen funtzioa?

a)

Profasean, kromosomak zinetokoroen bidez lotzea

b)

Anafasean, kromosomak ekuatorean kokatzea

c)

Telofasean, kromosomak zelularen poloetara eramatea

d)

Aurreko guztiak egia dira

31.

Zein da GEZURRA eritasun autosomiko dominanteen inguruan?

a)

Gizon zein emakumeetan agertzen da

b)

Eritasun arraroetan indibiduoak normalean homozigotikoak dira

c)

Eritasuna belaunaldi guztietan ager daiteke

d)

Pseudoakondroplasia adibide nabarmena da

32.

Bi genek lotura eza badute, zein balio hartuko du RF-ak?

a)

%100

b)

>%50

c)

%50

d)

%0

33.

Gene eta kromosomen jokaera paraleloan, zein da GEZURRA?

a)

Gene desberdinak eta kromosoma homologo pare berdinak era dependentean segregatzen dira 

b)

Geneak eta kromosomak binaka daude

c)

Bai alelloan zein kromosoma homologoak 1:1 proportzioan segregatzen (banatzen) dira gametoetara

d)

Gene desberdinak eta kromosoma homologo pare berdinak era independentean segregatzen dira

34.

Aukeratu bat:

a)

Mutazioa fenotipo arraro bat sortarazten duen DNA-ren aldaketa da (populazioaren <%1)

b)

Mutazioa fenotipo arraro bat sortarazten duen DNA-ren aldaketa da (populazioaren >%1)

c)

Polimorfismoa fenotipo arrunt bat sortarazten duen DNA-ren aldaketa da (populazioaren <%1)

d)

Guztiak dira gezurra

35.

Aukeratu erantzun egokia proba gurutzamenduari buruz:

a)

Fenotipo dominantea duen indibiduoak genotipo homozigoto ala heterozigotoa duen jakiteko balio du

b)

Bi generen arteko lotura maila zein den ezartzeko balio du

c)

Bi baieztapenak egiazkoak dira

d)

Bi baieztapenak gezurrezkoak dira

36.

Zer aztertzen du KARIOTIPOAk?

a)

Kromosomen tamaina, forma eta kopurua aztertzen ditu

b)

Zein kromosoma diren autosomikoak eta zeintzuk diren sexualak aztertzen ditu

c)

Kromosomak zentromeroaren kokapenaren arabera sailkatzen ditu

d)

Zelula haploideak edo diploideak diren aztertzeko balio du

37.

Aleloak trans edo errepultzio egoeran badaude…

a)

Gameto errekonbinatuetan alelo errezesibo edo dominantea bakarrik egongo dira

b)

Homologo bakoitzean alelo dominante eta errezesibo bana egongo dira

c)

Mendelen 2. legea betetzen da

d)

Bi gene urruti daudela esan nahi du.

38.

Zer dio Mendelen 2. legeak? 

a)

Aleloen segregazio baliokidea

b)

Aleloen segregazio independentea

c)

Gene desberdinen segregazio baliokidea

d)

Gene desberdinen segregazio independentea 

39.

Zertarako balio du Chi karratuaren froga estatistikoak?

a)

Kategoria bakoitzean dauden esperotako balioak kalkulatzeko

b)

Esperimentu batean behatutako balioak esperotako balioei doitzen diren ikusteko

c)

Kategoria bakoitzean dauden behatutako balioak kalkulatzeko

d)

Gene eta kromosoma homologo pare desberdinak era independentean segregatzen diren ikusteko

40.

Nola kalkulatzen dira askatasun-graduak?

a)

Genotipo kopurua - 1

b)

Fenotipo kopurua - 1

c)

Genotipo kopurua - Fenotipo kopurua

d)

Fenotipo kopurua + 1

41.

X-ri loturiko gaixotasun errezesiboetan:

a)

Gizon gaixoen amak eramaileak ala gaixoak izan daitezke

b)

Orokorrean emakumeak dira gaixoak

c)

Emakume gaixoen amak gaixoak dira derrigorrez

d)

Gizon bat gaixoa bada, bere seme guztiak ere bai

42.

Meiosian aldakortasun iturriak ondorengo bi fase hauek dira:

a)

I. Profasea eta I. Metafasea

b)

I. Metafasea eta II. Anafasea

c)

I. Profasea eta II. Profasea

d)

I. Anafasea eta II. Profasea

43.

Zer da egia sexuaren determinazio mekanismoen inguruan?

a)

XX-XY sisteman Y kromosoman dagoen SRY genea funtsezkoa da

b)

ZZ-ZW sisteman arrak heterogametikoak dira

c)

Erle emeak haploideak dira

d)

Inguruneak ez du inoiz sexuaren determinazioan eragiten

44.

Errekonbinazio maiztasuna (RF) %10 bada, zein izango da elkargurutzamenduen maiztasuna?

a)

%5

b)

%10

c)

%20

d)

%40

45.

Zer da heteroplasmia?

a)

Zelula berean DNA nuklearreko bi multzo desberdin egoteari dagokio

b)

Familia bereko anai-arreben arteko aniztasun genetikoa deskribatzeko erabiltzen da

c)

Zelula berean DNA mitokondrial basatiaren eta mutatuaren nahasketa dagoenean ematen da

d)

Locus genetiko bakar batean bi alelo ezberdin daudela adierazten du

46.

Zer da GEZURRA gametogenesiaren inguruan?

a)

Zatiketa mitotikoei esker obogonio gehiago ekoizten dira

b)

Obogonioak I profase meiotikoari ekin eta obozito primario bihurtzen dira

c)

Obozito primario bakoitzak 2 obozito sekondario sortzen ditu mitosi bidez

d)

Espermatozoidea obozito sekundarioan sartu ondoren II meiosia bukatzen da

47.

Zein da herentzia eredu probableena?

a)

X kromosomari loturiko errezesiboa

b)

X kromosomari loturiko dominantea

c)

Y kromosomari loturikoa

d)

Mitokondriala

48.

Zein EZ da ilar landareen ezaugarria?

a)

Hermafroditak dira

b)

Ernalketa lore kanpoan ematen da

c)

Deszendentzia ugari sortarazten dute

d)

Aldakortasun handia eskaintzen du

49.

Zer da egia gene ez kodetzaileen inguruan?

a)

RNA kodetzen dute

b)

Proteinak kodetzen dituzte

c)

Ez dute ezer kodetzen

d)

Ez dira transkribatzen