Font size
WorksheetsZenbat dakit erradioaktibitateari buruz?
Total questions: 30
Worksheet time: 24mins
Nork aurkitu zuen lehenengoz, 1896 an, erradioaktibitatea, uranio eta potasio sulfato bikoitazaren fluoreszentzia ikertzen zegoela?
(a)
Erradioaktibitatean ikerketarik inportanteenak egin zituzten. Polonio eta radio aurkitu zuten, 1898an
(a)
Erradioaktibitatea elementu kimiko jakin batzuen isotopo batzuen
(a) gertatzen den eraldaketa da.
Erradioaktibitatea gertatzen da
atomo guztietan
isotopo batzuetan soilik
modu artifizialean soilik
modu naturalean soilik
Elementu beraren isotopo guztiak erradioaktiboak dira?
Bai
Ez
Elementu baten erradiosotopoak dira isotopo (a)
Zer dira isotopo erradioaktiboak edo erradioisotopoak?
Elementu batek dituen isotopo naturalak
Protoi eta neutroi kopuruaren arteko proportzioa dela eta, nukleo desengokorra daukatenak, eta energia eta partikulak askatzen dute forma horretatik egonkorragoa den beste forma batera aldatzen direnean
Elementu batek dituen isotopo guztiak
Hurrengo egiaztapenetan, markatu egiazkoa dena
Erradioisotopoek edo isotopo erradioaktiboek nukleo guztiz egonkorra daukate
Erradioisotopo batzuen nukleoaren desintegrazioan X izpiak igortzen dira
Erradiazio guztiak ionizatzaileak dira
Isotopoak dira elementu berdinaren atomo desberdinak. Elementu beraren isotopoek zenbaki atomiko,Z, berdina dute eta masa-zenbakia, A, desberdina
Hurrengo egiaztapenetan, markatu egiazkoa dena.
Erradiazioa eta erradiaktibitatea sinonimoak dira
Erradiazio guztiek jatorria daukate fenomeno erradioaktiboren batean
Nukleo erradioaktibo bat denboran aldatzen da, beste nukleo bat bihurtuz eta prozesuan energia askatzen da
Naturan ez dago isotopo erradioaktiborik
Nukleo erradioaktibo baten desintegrazioan energia askatzen da, nagusiki, alfa partikulak, beta partikulak eta (a) erradiazio elektromagnetikoa forman.
Zerez osatuta dago alfa partikula?
(a)
Abiadura
handian igortzen dira, baina
oso barneratze-ahalmen txikia
dute; paper-orri gutxi batzuek
geldiaraz ditzakete. Zein dira?
alfa partikulak
beta partikulak
gamma izpiak
neutroiak
Argiaren mota
bereko erradiazioa da.
Barneratze-ahalmen handia
du: hura geldiarazteko,
berunezko edo hormigoizko
plaka lodiak erabili beharra
dago. Zer da?
alfa partikulak
beta partikulak
gamma izpiak
neutroiak
Zein dira izaki bizidunentzat igorpen erradioaktiborik kaltegarrienak?
(a)
Hurrengo materialetatik, zein da onena erradiazio ionizatzailea blindatzeko?
Papera
Hormigoia
Olioa
Aluminio
Polonioaren zenbaki atomikoa 84 da. Polonio-211aren alfa-desintegrazioan emaitza da
82211Pb
α -desintegrazioaan ez da aldatzen masa-zenbakia
82207Pb
α -desintegrazioaan nukleoak galtzen ditu 2 protoi eta 2 neutroi
85211At
α -desintegrazioaan ez da aldatzen masa-zenbakia, baina nukeoak protoi bat irabazten du
α -desintegrazioaan ez da aldatzen zenbaki atomikoa, beraz, polonioaren beste isotopo bat
Karbonoaren zenbaki atomikoa 6 da. Karbono-14 erradioisotopo natural bat, beta desintegrazioa sufritzen duena. Zein da emaitza?
612C
β− -desintegrazioan ez da aldatzen zenbaki atomikoa, beraz, karbonoaren isotopo bat lortzen da.
714N
β− -desintegrazioan nukleoak galtzen ditu neutroi bat, baina irabazten du protoi bat.
715N
β− -desintegrazioan nukeoak protoi bat irabazten du eta neutroi kopurua ez da aldatzen
Ezin dugu seguru jakin.
(a) nuklearra gertatzen da oso atomo handien isotopo
erradioaktiboen nukleoak (adibidez, uranio edo plutonioarenak)
hautsi eta atomo txikiagoen nukleoak eratzen dituztenean.
(a) nuklearra gertatzen da oso atomo txikien nukleoak
(adibidez, hidrogenoarenak) elkartu eta atomo handiagoen
nukleoak eratzen dituztenean
Aukeratu egiazkoa dena
Oraingo teknologiarekin, fusio nuklearra ezin da erabili laborategi
batean edo zentral elektriko batean energia-iturri gisa.
Fisio nuklearrean askatzen den energia, energia garbia da emaitza ez baita erradioaktiboa.
Fisio-prozesuan energia asko askatzen da. Nukleoak fisionatzeko,
oso tenperatura altuan egon behar dute: Eguzkiko eta beste izar
batzuetako tenperaturan.
Aukeratu egiazkoa dena
Fusio-prozesua atomo handi bat partikulekin bonbardatzen denean hasten
da; adibidez, neutroiekin
Fusio-prozesuan nukleo
batzuk bonbardatzen eta hausten direnean beste neutroi batzuk ere aska
daitezke. Kate-erreakzio deitzen zaio horri.
Fisio-prozesuan energia
kantitate handia askatzen da, energia nuklear deritzona; energia hori
zentral nuklearretan aprobetxatzen da, energia elektrikoa lortzeko.
Zein erreakzio nuklear mota gertatzen da zentral nuklearretan?
Fisioa
Fusioa
Energia elektrikoa ekoizteko zentral nuklearretan gertatzen den prozesua da
(a)
Fusio nuklearraren desabantaila da
Tenperatura itzelezko handiak behar direla gertatzeko
Hondakin erradioaktiboak
Oso zaila da lehengaiak lortzea
Zergatik zentral nuklearretan lortzen den energiari deitzen zaio energia berdea?
Ez duelako hondakin erradioaktiborik sortzen
Ez delako arriskutsua
Ez duelako negutegi-efektuko gasak igortzen
Lehengaiak lortzeko prozesua oso garbia delako
Fisio nuklearraren abantailak dira
Erreaktore nuklear gehienek ur lurruna baino ez dute isurtzen atmosferara. Ez da klima aldaketa eragiten duen karbono dioxidoa edo metanoa isurtzen.
Energia berriztagarria da
Hondakinak ez dira arriskutsuak.
Aukeratu gezurrezkoa dena
Hondakin erradioaktiboak, elementu kimiko erradioaktiboak dituzten eta funtzio praktikorik betetzen ez duten hondakinak dira.
Hondakin erradioaktiboak fisio nuklearra bezalako prozesu nuklearren azpiproduktu bat dira.
Hondakin erradioaktiboak sorten dira medikuntzarako aplikazioen bidez, erradioterapia edo medizina nuklearra bezalakoak
Hondakin erradioaktiboak ez dira pertsonen osasunerako edo ingurumenerako kaltegarriak
Aukeratu gezurrezkoa dena
Hondakin erradioaktiboak sailkatzen dira hondakinaren arriskuaren arabera, hau da, hondakina kontrolatzeko eta erabiltzeko hartu behar diren segurtasun neurrien konplexutasuna.
Hondakin erradioaktiboen toxikotasuna txikituz doa denbora igaro ahala, isotopoak desintegratzen eta elementu kimiko egonkor bihurtzen diren heinean.
Hondakin erradioaktiboak arriskutsuak izan daitezke gizakiarentzat eta ingurumenarentzat, igortzen dituzten erradiazio ionizatzaileengatik, eta modu seguruan kontrolatu behar dira.
Jarduera handiko hondakinen isotopo erradioaktiboek erdira murrizten dute beren erradioaktibitatea 30 urtetik beherako epean
Idatzi zentral nuklearren bi abantaila eta bi desabantaila
Zein bi arrazoi edukiko zenituzke jarduera handiko hondakin erradioaktiboak gordetzeko biltegi bat zure herritik gertu ez jartzeko?
