wayground logo

Free Printable Worksheets

NEW

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

EZINA EKINEZ EGINA 2023

Total questions: 10

Worksheet time: 5mins

Name
Class
Date
1.

Zein da euskararen jatorria?

a)

Euskararen jatorria ezezaguna da. Dakigun bakarra: indoeuroparra dela.

b)

Euskararen jatorria ezaguna da: latinetik dator, gaztelera eta frantsesa bezalaxe.

c)

Hainbat teoria egon diren arren, ezin izan dira zientifikoki frogatu.

d)

Hizkuntza ez indoeuroparra da, erromanikoa.

2.

Erromatar garaian... gure hizkuntzari buruz zer esan dezakegu?

a)

Indartu egin zen, hedatu eta zabaldu

b)

Latinetik hainbat mailegu hartu zituen

c)

Ez dakigu ezer ere garai ilun horri buruz.

d)

Iberiera, zeltiberiera, tartesiera... bezalaxe, euskara ere galdu egin zen.

3.

Erdi Aroan euskara...

a)

Errioxako hainbat haranetan ere hitz egiten zen: "izioqui dugu, guc ajtu ez dugu"

b)

Herritar guztiek erabiltzen zuten, euskara hizkuntza nagusia izatera iritsiz euskal lurralde osoan.

4.

Zein da euskarazko lehen liburua?

a)

Pedro Agerre "Axular" nafarraren "Gero" (1618)

b)

SORIONEKU, baskoieraz idatziriko lehen hitzak.

c)

Joan Perez Lazarraga arabarraren "Ni banax Arabakoa!"

d)

Beñat Etxepare baxenafarraren "Linguae Vasconum Primitiae" (1545)

5.

Noiz hartu ziren euskara debekatzeko legeak Hego eta Ipar Euskal Herrian?

a)

Francoren diktadura garaian (1939 - 1975)

b)

Frantziako Iraultza garaian (1789)

c)

Errege Borboien garaian (XVIII. mendean)

d)

Erantzun guztiak dira zuzenak

6.

Noiz sortu zen Euskaltzaindia, euskararen akademia?

a)

1919an Donostian

b)

1919an Bilbon.

c)

1919an Iruñean

d)

1919an Gasteizen

e)

1919an Baionan

7.

Francoren diktadura garaian, Hego Euskal Herrian...

a)

Euskal izenak (Miren, Zuriñe, Gorka...) debekatu ziren.

b)

Euskaraz irakastea debekatu zen

c)

Hilerrietan euskara debekatu zen

d)

Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira

8.

1960ko hamarkadan...

a)

Euskararen eta euskal kulturaren indartze bat gertatzen da

b)

Literaturan eta musikan modernizazioa gertatzen da

c)

Euskara Batuaren aldeko erabaki garrantzitsuak hartzen dira

d)

Aurreko erabaki guztiak zuzenak dira.

9.

Euskararen ofizialtasuna (edo legearen babesa)

a)

Gure hizkuntza ofiziala da Euskal Herri osoan.

b)

EAEn euskara koofiziala da. Ipar Euskal Herrian ez da ofiziala. Nafarroan hiru eremu desberdintzen dituzte.

c)

Nafarroa osoan eta EAEn koofiziala da, baina Ipar Euskal HErrian oraindik ez.

d)

Nafarroan hiru eremu desberdintzen dituzte: eremu euskalduna (Sakana...), eremu mistoa (Iruñea...) eta eremu ez euskalduna (Tutera...)

10.

Euskararen aldeko dinamika garrantzitsuak, gaur egun...

a)

Euskaraldia eta Korrika dira.

b)

Herri Urrats, Araba Euskaraz, Nafarroa OInez...

c)

Pantailak EUskaraz ekimena, Gazte EUskaltzaleen sarea...

d)

Aurreko ekimen guztiak dira beharrezkoak