NEW
Font size
WorksheetsArnas aparatua
Total questions: 10
Worksheet time: 3mins
Nola esaten zaio erritmo eta maiztasun irregularreko arnasketari?
Asmatikoa
Estertoreoa
Biot
Cheyne Stokes
Nola deitzen zaio oxigenoa albeoloetatik biriketako odol-kapilarretara eta karbono dioxidoa kontrako noranzkoan pasatzeko prozesuari?
Perfusioa
Difusioa
Inspirazioa
Aireztapena
Oxigenoa eman behar zaion paziente bat zaintzeko planaren jardueren artean dago:
Pazientearen kontzientzia-egoeraren arabera eman behar da
Ahoa hezetu eta pazientearen sudur-barrunbeen egoera zaindu
Odoleko ioien kontzentrazio-mailen arabera eman behar da
Bihotz-biriketako geldialdietarako orga prest izan behar da
Zer da emari-neurgailua edo “kaudalimetroa”?
Oxigeno kontzentrazioaren neurgailua
Oxigenoa litro/minutuan graduatuta ateratzea ahalbidetzen duen gailua
Oxigenoa hezetzeko ur esterilarekin betetzen den gailua
Oxigeno-emariaren presio-neurgailua
Zer esan nahi du pneumologia-zerbitzuan dagoen gaixo bati oxigenoa ematea 25/2 kontzentrazioan?
25 litro ematen zaizkiola 2 minutuan
2 litro ematen zaizkiola 25 minutuan
Minutuko % 2ko 25 litro ematen zaizkiola
Minutuko 2 litro ematen zaizkiola % 25ean
Zianosiaren kolorazio biolazeoaren intentsitatea, batez ere, honako hauetan gertatzen da:
Beheko gorputz-adarretan
Ezpainetan eta azazkaletan
Aurpegian
Ahoko mukosan
Medikuak paziente bati agindutako tratamendu-aginduetan oxigenoa adierazten da % 50ean, eta horretarako honako hauek erabiliko ditugu:
Sudur-betaurrekoak
Ventimask
Oxigeno-ganbera
Erantzun guztiak okerrak dira
Arnas maiztasunaren neurketari dagokionez egin beharrekoa:
Pazienteari egin beharreko prozeduraren berri eman
Toraxak gora eta behera egiten duen bitartean, askatu pazientearen besoa, neurketa hobetzeko.
Pazienteak bularraldean egiten dituen igoerak edo inspirazioak 30 segundoz zenbatu.
Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
Oxigenoterapia aplikatuko da:
Hipoxemia egoeretan
Odol arterialean oxigenoaren presio partziala (PO2) 90-100 mmHg-koa denean.
Odol arterialeko karbono dioxidoaren (PCO2) presio partziala 35-45 mmHg-koa denean.
Aurreko guztiak zuzenak dira
Adierazi zein den erantzun zuzena:
Sudurreko betaurrekoa oxigenoa emateko erabiltzen da. Funtsean, plastiko leuneko maskara bat da, pazientearen ahoa eta sudurra estaltzen dituena.
Hezegailuak adierazten du zenbat oxigeno bota den litrotan minutuko
Manorreduktoreak oxigenoaren irteera-presioa erregulatzen du
Aurreko guztiak okerrak dira
