WorksheetsM3_3 12_JARDUERA
Total questions: 11
Worksheet time: 2hrs 45mins
y = ax2 + bx + c bigarren mailako funtzioa Geogebran irudikatu duzunean horrelako irudi bat lortu duzu:
Zirkunferentzia
Parabola
Zuzena
Hiperbola
Simulazioan a, b eta c parametroei dagozkien irristailuak banan bana mugituko dituzu. Zer nolako grafikoak sortzen dira?
Denak parabolak dira.
Denak parabolak dira, a = 0 denean izan ezik, zuzenak direla.
Denak hiperbolak dira, a = 0 denean izan ezik, zuzenak direla.
Denak zuzenak dira.
Parabolen erpina funtzio horien maximo edo minimo erlatiboa da.
EGIA
GEZURRA
y = ax2 funtziotik abiatuz (hau da, b = 0 eta c = 0), a parametroaren irristailua mugitu eta honako galdera erantzun:
Zer eragin du a parametroak funtzio horien erpinean eta forman?
a parametroak ez du erpinean eragiten, ezta forman ere.
a parametroak ez du erpinean eragiten, forman, berriz, bai.
a parametroak erpinean eragiten du, baina forman ez.
a parametroak bietan eragiten du.
Funtzio koadratikoaren a parametroak forman horrela eragiten du:
- a > 0 bada, parabola (a) da.
- a < 0 bada, parabola ganbila da.
Irudikatu gutxi gorabehera parabola ahur bat.

Aukeratu beheko irudien artean parabola ganbila dena.
Aukeratu beheko adierazpen aljebraikoen artean parabola ahurrak direnak.
y = 2x2 + 5x - 2
y = - x2 - 2x
y = - 3x2 + 7
y = 4x2 - 3x + 2
a eta c parametroak aldatu gabe, b parametroari dagokion irristailua mugituko duzu.
Zer eragin dakar b parametroaren aldaketak parabolaren forman eta erpinean?
b parametroak ez du ezertan eragiten.
b parametroak forman eragiten du, baina erpinean ez.
b parametroak forman ez du eragiten, baina erpinean bai.
b parametroak forman eta erpinean eragiten du.
a eta b parametroak aldatu gabe, c parametroari dagokion irristailua mugituko duzu.
Zer eragin dakar c parametroaren aldaketak parabolaren forman eta erpinean?
c parametroak forman eragiten du, baina erpinean ez.
c parametroak ez du ezertan eragiten.
c parametroak forman eta erpinean eragiten du.
c parametroak forman ez du eragiten, baina erpinean bai.
Aukeratu beheko irudietatik funtzio koadratiko honi dagokiona:
y = x2 - 2x + 4
