NEW
Font size
WorksheetsEspainiako Historia
Total questions: 19
Worksheet time: 10mins
Napoleon Espainiara heldu zenean, nor zen momentu horretan Espainiako erregea?
Fernando VII.
Elisabet II.
Karlos IV.
Zer egin zuen Espainiako erregeak Napoleonek Espainia konkistatu zuenean?
Bere laguna egin eta elkarrekin Espainia gobernatu zuten.
Bere familiarekin Espainiatik alde egin zuen.
Amerikako kolonietara bidaiatu zuen eta bertako errege bihurtu zen.
Non izan zen Espainian lehenengo herri altxamendua
Madrilen
Cadizen
Bartzelonan
Zer hasi zen Espainian herri altxamendua zabaldu egin zenean?
Gerra karlistak
Gerra Zibila
Independentzia Gerra
Zeintzuk izan ziren gerraren ondorioak?
Krisi ekonomikoa eta humanitarioa eta Amerikako hainbat kolonia emantzipatzea.
Frantsesek Espainiako Amerikako koloniak inbaditu zituzten.
Frantsesak eta Espainiarrak herrialde berekoak bihurtu ziren.
Zer egin zuen Fernando VII.ak Independentzia Gerra bukatzean Espainiara itzultzean?
Napoleon Bonaparterekin elkarrizketa bat izan zuen.
Konstituzioa onartu zuen.
Konstituzioa indargabetu egin zuen.
Nor zen Fernando VII.aren alaba?
Elisabet IV.a
Elisabet II.a
Maria Kristina Borboikoa
Nor zen Fernando VII.aren anaia?
Karlos IV.a
Karlos
Felipe VII.
Nork garaitu zuen Lehen Karlistaldia?
Liberalek
Absolutistek
Akordio baketsu batera heldu ziren
Zer da monarkia parlamentarioa?
Gobernu forma bat: monarkia dago oraindik baina erabaki garrantzitsuak parlamentuan hartzen dira.
Errege-erreginen familiaren izena
Gobernu forma bat: monarkia guztiz desagertzen da, eta erabaki guztiak parlamentuan hartzen dira.
Zer izen du 1868. Urtean Espainian egon zen matxinadak?
La Pepa
Loriatsua
Karlistaldia
Amadeo I.a Italiara itzuli egin zen. Momentu horretan nor izan zen errege?
Alfontso XII.a
Ez zen egon erregerik, Lehen Errepublika izendatzea erabaki zen.
Karlos
Edozein erabaki hartzeko zer gertatzen zen?
Erregeak hartzen zuen.
Gorteak parlamentuan elkartzen ziren erabakia hartzeko.
Ez zen ezer gertatzen.
Industrializazio garaian, zer enpresa izan ziren nagusi?
Andaluziako oliba enpresak eta Murtziako siderurgia
Kataluniako ehungintza eta Euskadiko siderurgia
Abeltzaintza enpresak.
Nekazaritzan hegoaldean zer ziren nagusi?
Latifundioak: olibondoak
Minifundioak
Biak
Garraioen arloan zer sortu zen Industrializazio garaian?
Autobus sare nazionala
Trenbide sare nazionala
Espainiako lehenengo metroa
Nortzuk osatzen zuten erdi-mailako gizartea?
Goi-burgesia, osasuneko langileak eta goi-noblezia.
Lege eta osasunean lan egiten zuten pertsonak eta Estatuko funtzionarioak.
Eskulangileak, mirabeak eta osasuneko langileak.
Klase herritarraren lan-baldintza txarrak zirela eta zer hasi zen?
Gerra Zibila
Grebak antolatu zituzten eta langileek egunkariak sortu zituzten.
Gobernura joan eta Espainiako presidentea atxilotzea lortu zuten.
Zer herrietara mugitu ziren nekazariak exodoa gertatu zenean?
Bartzelona, Madril eta Euskadi.
Bartzelona, Valentzia eta Balear Uharteak.
Bartzelona, Madril eta Araba.
