wayground logo

Free Printable Worksheets

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

EGUZKI SISTEMA (Ebaluatzeko LH4A)

Total questions: 21

Worksheet time: 11mins

Name
Class
Date
1.
Idatzi izen-abizenak eta zenbakia
4 lines
2.
1-Nola deitzen da gure izar sistema kokatzen den galaxia?
a)
Eguzki sistema
b)
Esne bidea
c)
Unibertsoa
3.
2-Zein da gure izar sistemako izar bakarra?
a)
Ilargia
b)
Lur planeta
c)
Eguzkia
4.
3-Zer da unibertsoa?
a)
Zeruko gorputzak dauden espazioa da.
b)
Planeten inguruan orbitatzen duten gorputzak dira.
c)
Gorputz harritsuak dira eta izar baten edo planeta baten inguruan biraka ari dira.
5.
4-Esaldia amaitu. Eguzki sistemako nano-planeta gehienak...
a)
asteroideen gerrikoan kokatzen dira.
b)
Jupiter eta Saturnoren inguruan kokatzen dira.
c)
Kuiperren gerrikoan edo urrunago kokatzen dira.
6.
5-Nola sailkatzen ditugu Eguzki sistemako planetak? Eguzkitik hurbilen dagoenetik urrunen dagoenera.
a)
Neptuno, Urano, Saturno, Jupiter, Marte, Lurra, Artizarra eta Merkurio.
b)
Merkurio, Lurra, Artizarra, Jupiter, Zeres, Urano, Artizarra eta Neptuno.
c)
Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno.
7.
6-Zeintzuk dira gasezko planeta izoztuak?
a)
Jupiter eta Neptuno
b)
Lurra eta Urano
c)
Urano eta Neptuno
d)
Jupiter eta Saturno
8.
7-Non kokatzen da asteroideen gerrikoa?
a)
Kuiperren gerrikoan.
b)
Eguzkiaren ondoan.
c)
Marteren eta Jupiterren orbiten artean.
9.
8-Esaldia amaitu. Kometak...
a)
hauts eta izotzezko zeruko gorputzak dira.
b)
gorputz harritsuak dira.
10.
9-Esaldia amaitu. Asteroideak...
a)
hauts eta izotzezko zeruko gorputzak dira.
b)
gorputz harritsuak dira eta izar baten edo planeta baten inguruan biraka ari dira, edo espazioan zehar dabiltza. Planeta edo sateliteen kontra talka egiten dutenei meteorito deitzen diegu.
11.
10-Aukeratu zu bizi zaren planeta.
a)
Eguzki sistema
b)
Lurra
c)
Saturno
12.
11-Zeintzuk dira Eguzki sistemako planeta txikiena eta handiena?
a)
Lurra eta Jupiter
b)
Merkurio eta Jupiter
c)
Pluton eta Merkurio
13.
12-Planeta guztiek Eguzkiaren inguruan orbitatzen dute, eta beraien ardatzaren inguruan ere bai. Nola deitzen dira planetek egiten dituzten mugimendu hauek?
a)
Gaua eta eguna.
b)
Errotazio eta orbita mugimenduak.
c)
Errotazio eta translazio mugimenduak.
14.
13-Zenbat denbora behar du gure planetak bere ardatzaren inguruan bira egiteko? Eta nola deitzen diogu mugimendu honi? Mugimendu honi esker, gaua eta eguna sortzen dira.
a)
365 egun behar ditu eta translazio mugimendua deitzen diogu.
b)
365 egun behar ditu eta errotazio mugimendua deitzen diogu.
c)
24 ordu behar ditu eta translazio mugimendua deitzen diogu.
d)
24 ordu behar ditu eta errotazio mugimendua deitzen diogu.
15.
14-Zenbat denbora behar du gure planetak bere Eguzkiaren inguruan bira egiteko? Eta nola deitzen diogu mugimendu honi? Mugimendu honi esker, urtaroak sortzen dira.
a)
365 egun behar ditu eta errotazio mugimendua deitzen diogu.
b)
24 ordu behar ditu eta errotazio mugimendua deitzen diogu.
c)
365 egun behar ditu eta translazio mugimendua deitzen diogu.
d)
24 ordu behar ditu eta translazio mugimendua deitzen diogu.
16.
15-Zer da ilargia?
a)
Lur planetaren inguruan orbitatzen duen satelite artifiziala da.
b)
Lur planetaren inguruan orbitatzen duen satelite naturala da.
c)
Lur planetaren inguruan orbitatzen duen nano planeta da.
17.
16-Nola deitzen diogu unibertsoaren sorreran gertatu zen leherketa handiari?
a)
Big Ben
b)
Big Bang
c)
Bi Bang
18.
17-Nano planetak, planeta txikiak dira. Gure sisteman gero eta gehiago ezagutzen ditugu zientzialariei esker. Zeintzuk dira gaur egun ezagutzen ditugun nano planeta garrantzitsuenen izenak? Aukeratu
a)
Haumea
b)
Pluton
c)
Makemake
d)
Zeres
e)
Eris
19.
18-Zer da orbita?
a)
Planetek sortzen duten marra bat da.
b)
Objektu batek beste baten inguruan egiten duen ibilbidea da.
c)
Planetak babesten dituen geruza da.
20.
19-Ze tresna erabiltzen dugu gizakiok urrutiko espazioa aztertzeko?
a)
Teleskopioa
b)
Iparrorratza
c)
Izarrak
21.
20-Esaldia amaitu. Eguzkitik hurbilen dauden lau planetak...
a)
planeta beroegiak dira gizakiak bizitzeko.
b)
planeta harritsuak dira.
c)
planeta erraldoiak dira beste planetekin konparatzen baditugu.