wayground logo

Free Printable Worksheets

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

Ura 1. proba

Total questions: 18

Worksheet time: 36mins

Name
Class
Date
1.

Zer da ura?

a)

Oinarrizko likido bat da.

b)

Gure planetan dagoen likido eskasiena da.

c)

Koloredun eta usaindun likidoa.

d)

Zaporea duen likidoa da.

2.
Zerez osatuta dago ur molekula bat?
a)
Nitrogenoz eta oxigenoz (HO)
b)
Bi atomo oxigenoz eta atomo bat hidrogenoz
c)
Bi atomo hidrogenoz eta atomo bat oxigenoz
3.
Zein egoeratan aurki dezakegu ura?
a)
Bi egoeratan: likidoa eta solidoa
b)
Hiru egoeratan: solidoa, likidoa eta gasa
c)
Hiru egoeratan: gazia, geza eta baporea
4.
Zer gertatzen da 0ºC-ko tenperaturan urarekin?
a)
Hortik behera ura izozten da, izozte puntua da.
b)
Hotz egiten du eta babestu behar dugu.
c)
Hortik gora ura irakiten hasten da, irakite puntua da.
5.
Zein da uraren irakite puntua?
a)
0ºC-ko tenperatura da.
b)
100ºC-ko tenperatura da.
c)
Goiko biak zuzenak dira.
6.
Uraren ziklo naturala. Itsasoetako ura lurruntzen denean, ur-lurruna sortzen da, eta atmosferara igotzen da.
a)
Egia
b)
Gezurra
7.
Uraren ziklo naturala. Itsasoetan ur-lurruna hodeia bihurtzen da.
a)
Egia
b)
Gezurra
8.
Uraren zikloan ura lurretik (ozeanoetatik, lakuetatik...) atmosferara pasatzen da, eta gero atmosferatik berriz lurrera euriaren bidez.
a)
Egia
b)
Gezurra
9.
Ura ez da baliabide berriztagarria, behin gure ondoan pasau ondoren ezin dugulako aprobetxatu.
a)
Egia
b)
Gezurra
10.
Ura ez da baliabide berriztagarria, behin gure ondoan pasatu ondoren ezin dugulako aprobetxatu.
a)
Egia
b)
Gezurra
11.
Uraren zikloa hirian. Nondik biltzen dugu ziklo honetako ura?
a)
Urtegietatik.
b)
Araztegietatik edo ur deposituetatik.
c)
Iturburu, gainazaleko erreka eta lur azpiko baliabideetatik
12.
Uraren zikloa hirian. Markatu egia den adierazpena:
a)
Ura urtegietan biltzen da, eta hortik zuzenean kontsumo puntuetara doa.
b)
Urtegietako ura tratatu egin behar da edateko ura bihurtzeko.
c)
Tratatu ondoren, ura naturala da.
13.
Uraren zikloa hirian. Tratatu ondoren, ura...
a)
... urtegietan biltzen da, eta hortik zuzenean kontsumo puntuetara doa.
b)
... ur zikin bihurtzen da.
c)
... deposituetara eraman eta bertan biltzen da, kontsumorako prest.
14.
Uraren zikloa hirian. Giza kontsumorako ura erabili ondoren...
a)
... ur zikin bihurtzen da, eta estolderiaren bitartez kolektore nagusietara iristen da.
b)
... ibaietara isur daiteke, ezertarako ez dugulako behar.
c)
... urtegietara eramaten da berriro zikloa hasteko.
15.
GIZAKIA ETA URA Herrialde pobreetan, gurean bezala, ura kanilatik edateko ez dute arazorik.
a)
Egia
b)
Gezurra
16.
UR ESKASIA Markatu egiak diren adierazpenak.
a)
Lurraren azaleraren % 70 urez estalita badago ere, % 2,5 inguru baino ez da ur geza.
b)
Planetako ur gaziak glaziarretan, izotz-geruzetan eta lurpeko akuiferoetan daude.
c)
Ura lortzeko zailtasunek eta uraren kudeaketa txarrak ez dute ondorio esanguratsurik pertsonentzat eta ingurumenarentzat.
d)
Ur gezaren eskasiaz gain, baliabidearen banaketa ere mundu osoan zehar desorekatua da.
17.
UR ESKASIA Markatu ur eskasiaren ondorioak.
a)
Hezkuntza eta kontzientziazioa
b)
Ur-baliabideen kudeaketa egokia
c)
Elikagai eskasia
d)
Gatazkak eta migrazioa
18.
UR ESKASIA Arazoa konpontzeko proposamen bat ur-baliabideen kudeaketa egokia da. Zer da hori?
a)
Ur-baliabideen kudeaketa egokia bermatzeko politikak ezartzea.
b)
Ur-iturrien babesa.
c)
Uraren berrerabilpena eta birziklapena.
d)
Aurreko neurri guztiak.