wayground logo

Free Printable Worksheets

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

02. Genetikako kontzeptuak

Total questions: 11

Worksheet time: 6mins

Name
Class
Date
1.
Zenbat karaktere aztertzen dira Mendelen 1.legean?
a)
Karaktere bat bakarrik aztertzen da: Haziaren forma
b)
Bi karaktere aztertzen dira: Haziaren kolorea eta Haziaren forma
c)
Karaktere bat bakarrik aztertzen da: Lorearen kolorea
d)
Karaktere bat bakarrik aztertzen da: Haziaren kolorea
2.
Zergatik erabiltzen da letra mota bat, hau da, "A" edo "a" izkia?
a)
Bi letra erabiltzen dira "A" edo "a" eta "B" eta "b" bi ezaugarri aztertzen ari direlako: Ilarraren kolorea eta ilarraren forma
b)
Letra bat erabiltzen da ezaugarri edo karaktere bat aztertzen ari delako: Ilarraren kolorea
c)
Letra bat "A" edo "a" erabiltzen da ezaugarri edo karaktere bat aztertzen delako, baina letra larriak edo xeheak ezaugarri hori gainartzaile (dominante) edo azpirakorra (recesivo) den adierazteko.
3.

Zergatik adierazten da ilar horia "AA" eta ilar berdea "aa"? (Oharra: erantzun bat baino gehiago zuzena)

a)
Izkia birritan erabiltzen da, ilar bakoitzeko izki bakoitza kromosoma homologo bakoitzaren ondorioz sortzen delako. Parentalak biak letra xehez adierazten badira "aa" purua dela adierazten du, hau da, homozigotikoa eta ezaugarri azpirakorra da.
b)
Izkia birritan erabiltzen da, ilar bakoitzeko izki bakoitza kromosoma homologo bakoitzaren ondorioz sortzen delako. Parentalak biak letra larriz adierazten badira "AA" purua dela adierazten du, hau da, homozigotikoa eta ezaugarri gainartzailea da.
c)
Izkia birritan erabiltzen da, ilar bakoitzeko izki bakoitza kromosoma homologo bakoitzaren ondorioz sortzen delako. Lehenengo belaunaldian "Aa" adierazten da, hibridoa dela adierazteko, hau da, homozigotikoa eta ezaugarri azpirakorra da.
d)
Izkia birritan erabiltzen da, ilar bakoitzeko izki bakoitza kromosoma homologo bakoitzaren ondorioz sortzen delako. Lehenengo belaunaldian "Aa" adierazten da, hibridoa dela adierazteko, hau da, heterozigotikoa eta azaleratzen den ezaugarria gainartzailearena da.
e)
Izkia birritan erabiltzen da, ilar bakoitzeko izki bakoitza kromosoma homologo bakoitzaren ondorioz sortzen delako. Parentalak biak letra xehez adierazten badira "aa" purua dela adierazten du, hau da, heterozigotikoa eta ezaugarri azpirakorra da.
4.
Ilar bakoitzak zein aukera du ondorengoei transmititzeko? Zeintzun dira bere gametoak? (Oharra: erantzun bat baino gehiago)
a)
Ilar hori parentalak, bere ondorengoei bi aukera transmititu dakizkio: A edo a aleloa
b)
Ilar berde parentalak, bere ondorengoei bi aukera transmititu dakizkio: a edo a aleloa
c)
Ilar hori parentalak, bere ondorengoei bi aukera transmititu dakizkio: a edo a aleloa
d)
Ilar berde parentalak, bere ondorengoei bi aukera transmititu dakizkio: A edo a aleloa
e)
Ilar hori parentalak, bere ondorengoei bi aukera transmititu dakizkio: A edo A aleloa
5.
Nolakoak dira F1 belaunaldian gurutzatzen diren bi ilarrak?
a)
Bat hibridoa eta bestea puru homozigotikoa, izkiak "Aa" eta "aa" bidez adierazten direlako.
b)
Biak hibridoak edo heterozigotikoak dira, izkiak "Aa" bidez adierazten direlako.
c)
Biak puruak edo homozigotikoak dira, izkiak "AA" eta "aa" bidez adierazten direlako.
6.
Zeintzuk dira sor daitezkeen aleloak?
a)
"Aa" Ilarrak bi aukera edo alelo desberdin ditu "A" eta "a" . Ondorioz, horietariko bat transmitituko dio ondorengoari.
b)
"Aa" Ilarrak bi aukera edo alelo desberdin ditu "a" eta "a" . Ondorioz, horietariko bat transmitituko dio ondorengoari.
7.
Nola egiten da aleloen arteko gurutzaketa?
a)
Gezien bidez egin daiteke, alelo posible bakoitzak gurutzatuz.
b)
Punnett-en taula egin daiteke, horrela, alelo posibleak taularen alboetan jartzen dira eta "hundir la flota" izango balitz bezala elkargurutzatuz sortzen dira ondorengoak.
c)
Aurreko biak zuzenak dira.
d)
Biak gezurra.
8.

Nolakoa da lehenengo belaunaldiko ilarren genotipoa? eta fenotipoa? (Oharra: erantzun bat baino gehiago zuzena)

a)
Hiru ilar horien genotipoa berdina da, hirurak hori kolorekoak direlako.
b)
Ilar horiek genotipo desberdina dute, batzuk hibridoak direlako "Aa" eta beste batek "AA" duelako.
c)
Ilar horiek genotipo desberdina dute, baina fenotipo berdina dute, hiru ilarrak hori kolorekoak direlako
d)
Ilar berdeak ikusteko beharrezkoa da, genotipo berdina izatea, hau da, "aa" bestela ez dut kolore berdea ikusiko.
9.

Mendelen 3.legean bi izki erabiltzen dira A eta B, zergatik? (Oharra: erantzun bat baino gehiago zuzena)

a)
A izkiak koloreari egiten diolako erreferentzia eta B izkiak formari.
b)
A izkiak kolore horiari egiten dio erreferentzia eta B izkiak kolore berdeari
c)
A izkiak kolore berdea adierazten du eta a izkiak kolore horia
d)
B izkiak forma leuna adierazten du eta b izkiak forma zimurra adierazten du
e)
A izkiak kolore horia adierazten du eta a izkiak kolore berdea
10.
3.legean lehenengo belaunaldian sortzen diren ilarrak guztiak dira "AaBb". Nola sortuko dira 2.belaunaldirako gametoak?
a)
Bi ilar homozigotiko hartuta.
b)
Bi ilar heterozigotiko hartuta
c)
Kolorearen karaktererako ilar homozigotikoak eta formarekiko heterozigotikoak erabilita,
d)
Formaren karaktererako ilar homozigotikoak eta kolorearekiko heterozigotikoak erabilita,
11.

Nolakoa da bigarren belaunaldiko ilarren genotipoa? eta fenotipoa? (Oharra: erantzun bat baino gehiago zuzena)

a)
Genotipoaren ikuspuntutik guztiak izango dira berdinak.
b)
Fenotipoaren ikuspuntutik guztiak izango dira berdinak.
c)
Fenotipoaren ikuspuntutik 3:1 proportzioa emango da.
d)
Fenotipoaren ikuspuntutik 9:3:3:1 proportzioa emango da.
e)
Genotipoaren ikuspuntutik homozigotikoak eta heterozigotikoak diren ilarrak izango ditugu.