WorksheetsGoogle Forms
Total questions: 9
Worksheet time: 5mins
Name
Class
Date
1.
Sentitzen duen emozio mota: Sentimenduak eta tentsioak barneratzeko joera du, beldurra, antsietatea, errua, depresioa, nekea, urduritasuna, frustrazioa... Ez ditu bere sentimenduak ahoz adierazten.
a)
Pasiboa
b)
Asertiboa
c)
Erasokorra
2.
Sentitzen duen emozio mota: Tentsioa kanporantz iraultzen du. Haserrea, amorrua, gorrotoa, etsaitasuna sentitzen ditu.
a)
Pasiboa
b)
Asertiboa
c)
Erasokorra
3.
Sentitzen duen emozio mota: Bere sentimenduez eta solaskideenaz jabetzen da eta batzuk zein besteak onartuz jokatzen du.
a)
Pasiboa
b)
Asertiboa
c)
Erasokorra
4.
Erakusten duen hitzik gabeko portaera: Begi-kontaktu zuzena, naturala; ahots-bolumen normala; jario handiz hitz egiten du; keinu irmoa egiten du; jarrera tentea erakusten du; esku solteak.
a)
Pasiboa
b)
Asertiboa
c)
Erasokorra
5.
Erakusten duen hitzik gabeko portaera: Begirada finkoa; ahots-bolumen altua; arin eta bizkor hitz egiten du, batzuetan presaka; mehatxu-keinuak; jarrera larderiatsua; ukabil itxiak, tentsioak.
a)
Pasiboa
b)
Asertiboa
c)
Erasokorra
6.
Erakusten duen hitzik gabeko portaera: Bere begiek behera begiratzen dute; ahopeka hitz egiten du; keinu babesgabeak egiten ditu, egoerari garrantzia kenduz; jarrera hondoratua erakusten du; eskuak bihurritzen ditu.
a)
Pasiboa
b)
Asertiboa
c)
Erasokorra
7.
Erabiltzen duen hitzezko hizkuntza: "Hobeto egingo zenuke...", "Kontuz ez bazabiltza...", "Txantxetan ibili behar duzu...", "Egin beharko zenuke...".
a)
Pasiboa
b)
Asertiboa
c)
Erasokorra
8.
Erabiltzen duen hitzezko hizkuntza: “Agian”, “Uste dut”, “Asko axola litzaizuke...?”, “Bueno…”, “Ez da garrantzitsua”, “Ez traba”.
a)
Pasiboa
b)
Asertiboa
c)
Erasokorra
9.
Erabiltzen duen hitzezko hizkuntza: “Uste dut”, “Nahi dut”, “Egin dezagun”, “Nola konpondu dezakegu hau?”, “Zer uste duzu?”.
a)
Pasiboa
b)
Asertiboa
c)
Erasokorra
100 %
