Worksheets06. Indarra
Total questions: 10
Worksheet time: 5mins
Name
Class
Date
1.
Irudiko sisteman Indar Erresultantea 2 N-etakoa bada, zenbatekoa da indar urdina?
a)
1 N
b)
5 N
c)
Aurreko bi erantzunak zuzenak dira
2.
Aukeratu esaldi zuzena:
a)
Gorputz baten PISUA grabitatearekin aldatzen da eta NEWTON-etan neurtzen da
b)
Gorputz baten MASA grabitatearekin aldatzen da eta KILOGRAMOTAN neurtzen da
c)
Aurreko bi esaldiak zuzenak dira
3.
"Metroan goazenean, nonbaiten heldu behar gara, metroak balaztatzen duenean aurrerantza ez jausteko". Newton-en zein lege dago aurreko baieztapenaren oinarrian?
a)
Inertziaren legea
b)
Dinamikaren legea
c)
Akzio-erreakzioaren legea
4.
"Merkatuko orga beteta dagoenean indar gehiago egin behar da mugitu ahal izateko hutsik dagoenean baino". Newton-en zein lege dago aurreko baieztapenaren oinarrian?
a)
Inertziaren legea
b)
Dinamikaren legea
c)
Akzio-erreakzioaren legea
5.
Irudiko gorputza eskumatara mugitzen dela kontuan hartuz:
a)
Y ardatzean azelerazioaren balioa zero da
b)
Fr-ren balioa F-rena baino handiagoa da
c)
Aurreko bi esaldiak zuzenak dira
6.
Marruskadura koefizienteari (μ) dagokionez:
a)
Edozein balio positibo (+) har dezake eta ez dauka unitaterik
b)
0 eta 1 arteko balioak har ditzake eta NEWTON-etan neurtzen da
c)
0 eta 1 arteko balioak har ditzake eta ez dauka unitaterik
7.
Grabitazio unibertsalaren legeak gorputz ezberdinen artean erakarpen indar bat dagoela esaten du. Horretaz gain:
a)
Erakarpen indarra handiagoa da gorputzen arteko distantzia txikitzen bada
b)
Erakarpen indarra handiagoa da gorputzen masa txikitzen bada
c)
Aurreko bi esaldiak zuzenak dira
8.
Zeinu bereko kargak elkartzen saiatzen bagara:
a)
Elkar erakartzen dute
b)
Elkar aldaratzen dute
c)
Aurreko bi esaldiak zuzenak dira
9.
Indar elektriko baten balioa 42 N-etakoa da. Zenbatekoa izango da indar elektriko berria kargetako bat bikoitzen bada eta bestea herenera txikitzen bada?
a)
7 N
b)
28 N
c)
63 N
10.
Indar elektriko baten balioa 360 N-etakoa da. Zenbatekoa izango da indar elektriko berria distantzia hirukoizten bada?
a)
40 N
b)
120 N
c)
1080 N
100 %
