NEW
Font size
S
M
L
XL
WorksheetsGaldetegia - Naturako Indarrak
Total questions: 10
Worksheet time: 23mins
Name
Class
Date
1.
Planetek Eguzkiaren inguruan egiten dute bira, honelako orbitak eginez:
a)
Zirkularrak.
b)
Hiperbolikoak.
c)
Eliptikoak.
d)
Parabolikoak.
2.
Masa berdina duten bi gorputzen arteko distantzia 1 m da, eta haien arteko erakarpen-indarra 20 N da. Elkarrengandik 2 metroko distantziara jartzen badira, erakarpen-indarra honelakoa izango da orain:
a)
5 N.
b)
10 N.
c)
40 N.
d)
80 N.
3.
Masa berdina duten bi gorputzen arteko distantzia 1 m da, eta haien arteko erakarpen-indarra 20 N da. Gorputz baten masa bikoitzen bada, erakarpen-indarra honelakoa izango da orain:
a)
5 N.
b)
10 N.
c)
40 N.
d)
80 N.
4.
Lurretik Ilargirako misio espazial batean, 5 kg-ko masa duen gorputz bat eraman dute. Adierazi honako adierazpen hauetatik zein den zuzena:
a)
Gorputzak masa bera du Lurrean eta Ilargian, gorputz bera delako.
b)
Gorputzak masa handiagoa du Ilargian Lurrean baino, Ilargia txikiagoa delako eta gorputza hurbilago dagoelako Ilargiaren erdigunetik Lurraren erdigunetik baino.
c)
Gorputzak masa handiagoa du Lurrean, Lurrak Ilargiak baino masa handiagoa duelako.
d)
Gorputzak berdin pisatzen du Lurrean eta Ilargian, baina masa handiagoa du Lurrean.
5.
Ilargiaren faseei dagokienez, honako hau esan dezakegu:
a)
Ilargiak dituen bibrazio desberdinak dira.
b)
Ilargiak Saturnorekiko duen orientazioaren emaitza da.
c)
Ilargiaren eta Lurraren (baita Eguzkiaren) arteko distantziaren araberakoak dira.
d)
14,3 egunetik behin aldatzen dira.
6.
Mareak hauen ondorio dira:
a)
Eguzkiak Ilargian eragiten duen erakarpena.
b)
Ilargiak Eguzkian eragiten duen erakarpena.
c)
Ilargiak eta Eguzkiak Lurrean eragiten duten erakarpena.
d)
Lurraren translazio-higiduraren ondorio.
7.
Metalezko esfera neutro bat negatiboki kargatutako hagaxka batekin ukitzen badugu, elektrizatzea:
a)
Indukzioz gertatzen da.
b)
Ukituz gertatzen da.
c)
Igurtziz gertatzen da.
8.
Tximistorratzari buruzko baieztapen hauetatik, zein da okerra? :
a)
Benjamin Franklinek asmatu zuen 1752an.
b)
Tximistak modu kontrolatuan deskargatzea lortzen du.
c)
Muturrak tximista aldaratzen du.
9.
Coulomben legearen arabera:
a)
Elektrikoki kargatuta dauden bi gorputzek elkar erakartzea edo aldaratzea eragiten duen indarraren intentsitatea zuzenki proportzionala da gorputzek duten kargen biderkadurarekiko eta alderantziz proportzionala da gorputzen arteko distantziarekiko.
b)
Elektrikoki kargatuta dauden bi gorputzek elkar erakartzea edo aldaratzea eragiten duen indarraren intentsitatea zuzenki proportzionala da gorputzek duten kargen biderkadurarekiko eta alderantziz proportzionala da gorputzen arteko distantziaren koadroarekiko.
c)
Elektrikoki kargatuta dauden bi gorputzek elkar erakartzea edo aldaratzea eragiten duen indarraren intentsitatea alderantziz proportzionala da gorputzek duten kargen biderkadurarekiko eta zuzenki proportzionala da gorputzen arteko distantziaren koadroarekiko.
10.
Iparrorratzaren ipar poloak beti seinalatzen du:
a)
Ipar polo magnetikoa.
b)
Hego polo geografikoa.
c)
Ipar polo geografikoa.
Reset
