WorksheetsRomulo eta Remoren kondaira
Total questions: 6
Worksheet time: 22mins
ROMULO ETA REMOREN KONDAIRA
Behin batean, bazen bi seme zituen errege bat. Semeetako batek Numitor izena zuen eta besteak Amulio. Erregea hiltzeko zorian zegoenean, erreinua Numitorren esku utzi zuen, ordutik aurrera berak gobernatzeko. Beste seme Amuliori, ordea, erregeak zituen altxor guztiak eman zizkion, urre eta zilar mordoa.
Amulio oso gaiztoa zen eta ez zuen harreman ona bere anaiarekin. Ez zegoen ados bere anaia erreinuaren gobernatzaile izatearekin eta aitarengandik jasotako zilar eta urre guztia erabili zuen Numitorren zerbitzariak erosi eta bere anaia kartzelan sartzeko. Horrela, bera errege bihurtu zen.
Numitorrek Lauso izeneko seme bat eta Rea izeneko beste alaba bat zuen. Amulio, beldur zen seme-alaba hauek bere aitaren tronua eskatuko zutela eta orduan, Amuliok, Lauso hil zuen. Rea, bestalde, etxean giltzaperatu zuen, inorrekin umeak eduki ahal ez izateko. Hala ere, oso gizon boteretsu batek, Rea printzesa berarekin eraman zuen eta hortik denbora batera, bi seme biki izan zituen. Bati, Remo izena jarri zion eta besteari Romulo.
Bi seme hauen berri izatean, Amulio erregea ikaragarri haserretu zen eta bere zerbitzari bati bi haurrak Tiber ibaira botatzeko agindua eman zion. Baina zerbitzari hura ez zen bere erregea bezain gaiztoa eta haurrak mendi bateko erreka ertzean utzi zituen, saski batean.
Mendian zegoen saski hori otso batek aurkitu zuen eta bertan zeuden haurrak jan ordez, bere gordelekura eraman eta bere esnez elikatu zituen. Berehala, umeak indartu egin ziren.
Egun batean, artzai batek Remo eta Romulo ezkutatzen ziren zuloa aurkitu zuen. Otsoak, beldurtuta, alde egin zuen eta artzaia, zeharo harrituta, bi umeak han ikustean, berarekin eraman zituen. Remo eta Romulo laster mutiko sendo bihurtu ziren.
Artzai hark ez zuen denbora askorik umeekin egoteko eta Romulo eta Remo inguru guztian ezagunak egin ziren egiten zituzten bihurrikeriengatik. Beti inguruko artzainekin errietan ibiltzen ziren eta egun batean harrika ere hasi ziren bizilagunekin. Liskar huekin amaitzeko, Amulio erregearen zaindariak bakea jartzera etorri ziren herrira eta Remo eraman zuten erregearen aurrera. Erregeak ez zekien Remo bere ilobetako bat zela.
Romulok oso izakera bortitza zuen eta erregearen zaindariek bere anaia zeramatela ikustean, haserre bizian jarri zen. Hare gehiago, artzainak erregearen ilobak zirela esan zionenan. Mendian utziarazi zituela ere kontatu zion. Romulok, ziztu bizian, bere lagun guztiak bildu eta erregea hil zuen. Erregea hil ondoren, bere aitona Numitor kartzelatik atera eta koroa eskaini zion berriro, errege izateko.
Romulo eta Remo berehala aspertu ziren hirian bizitzeaz. Nahiago zuten zelaietan zehar korrikan ibiltzea, otsoak eta beste piztiak ehizatzea eta mota guztietako joko arraiskutsuetan ibiltzea. Horregatik, egun batean bere moduko gazte batzuekin mendira joateko baimena eskatu zioten bere aitonari eta hiri bat eraikitzeari ekin zioten.
Handik egun batzuetara, Romulo hiria eraikitzeko zulo bat egiten ari zenean, Remo iritsi zen. Liskar gogorra izan zuten. Biek izena jarri nahi zioten hiriari. Azkenean hau adostu zuten: putre gehien ikusten zituenak, izena jarriko zion hiriari. Hortik gutxira, Remok sei putre ikusi zituela esan zuen. Romulok, ordea, hamabi. Bi anaiak liskarrean hasi ziren berriro, borrokan. Romulo oso burugogorra eta bortitza zen eta bere anaia burlaka, isekaka, ikusita aitzurra bota zion. Zoritxarrez, aitzurrak buruan eman eta bertan hil zen.
Zein harreman zuten Amulio eta Numitorrek erreinuko erregearekin?
Ez zuten harremanik
Erregearen semeak ziren
Erregearen anaiak ziren
Noren esku geratu zen erreinua erregea hiltzean?
Numitor
Amulio
Romulo
Zer egin zuen Amuliok Romulo eta Remorekin?
Bere erreinuan onartu zituen
Hil egin zituen
Saski batean sartu eta errekara botatzeko agindua eman zuen.
Nork aurkitu zuen saskia?
Otsoak
Hartzain batek
Herritar batek
Azaldu labur zer gertatu zen Amuliok Remo atxilotu zuenean.
Nork erabaki zuen herriaren izena ?
Biek elkarrekin
