WorksheetsGabriel Arestiren poesia soziala
Total questions: 10
Worksheet time: 10mins
Gabriel Aresti ... jaio zen.
(a)
Zer mendetan jaio zen Gabriel Aresti?
XXI. mendean
XX. mendean
XXII. mendean
XIX. mendean
Zein da Gabriel Arestiren testuinguru historikoa?
Demokrazian bizi izan zen.
Gerra zibilaren aurretxotik jaio, eta bizitza osoa Francoren diktadurapean eman zuen.
Frankok estatu-kolpea eman eta gero jaio zen.
Gerra zibila bukatu eta gero jaio zen.
Zein da Gabriel Arestiren etaparik garrantzitsuena?
Etapa erromantikoa, zeinetan Euskal Herri idealizatuari kantatzen dion.
Etapa sinbolista (oso poesia zaila, sinboloz betea eta gutxi batzuei zuzendua).
Etapa soziala, zeinetan gizartea poesiaren eta artearen bidez aldatu nahi duen.
Hitz bat ateratzen da behin eta berriz Arestik idatztiako liburuen tituluetan. Zein?
(a)
Nola definituko zenuke Gabriel Aresti? Aukeratu erantzun zuzena.
Modernoa eta urbanoa.
Erromantikoa eta sinbolista.
Sinbolista eta elitista (gutxi batzuentzat idazten du).
Erromantikoa eta klasikoa.
Gabriel Arestik berak nola definitzen zuen bere poesia? Zer zen poesia harentzat?
Harri bat.
Zerra bat
Mailu bat.
Paper zuri bat.
Norentza idazten du Arestik?
Elite batentzat; gutxi batzuek ulertuko dute hark idatzitakoa.
Gizartearentzat, guztiontzat; helburua da bere poesia edonork ulertzea.
Langileentzat eta proletarioentzat idazten du bakar-bakarrik.
Bilbotarrentzat idazten du bakar-bakarrik.
Zer adinekin ikasi zuen Arestik euskara? Nola?
Txikitatik, jaiotzetik zekien euskara.
Idazten hasi zenean ikasi zuen euskara, 60ko hamarkadan. Unibertsitatean ikasi zuen.
Hamabi urterekin ikasi zuen, bere kabuz.
Ez zuen inoiz ere ikasi. Itzultzaile neuronala erabiltzen zuen.
NIRE AITAREN ETXEA
Gabriel Aresti , 1963
Nire aitaren etxea
defendituko dut.
Otsoen kontra,
sikatearen kontra,
lukurreriaren kontra,
justiziaren kontra,
defenditu
eginen dut
nire aitaren etxea.
Poema honetan, zer da nire "aitaren etxea"? Zer adierazi nahi du poetak hitz horiekin?
Gurasoek Bilbon zuten pisu polit bat.
Euskara, euskal kultura, eta kultura horren kontzientzia.
Bilboko paisaje ederrak.
Euskal Herriko ohitura zaharrak.
