WorksheetsKontratu Mota Galderak
Total questions: 20
Worksheet time: 10mins
Amaiak Ekonomia Zientzietako gradua amaitu berri du eta banku batean kontratatu dute. Zein kontratu mota litzateke egokiena?
Ekoizpen beharretarako aldi baterako kontratua
Ikas-Ekinezko prestakuntza-kontratua
Praktika profesionala lortzeko prestakuntza-kontratua
Txanda edo errelebo kontratua
Aritz Gabonetako kanpainarako kontratatu dute jostailu denda batean. Zein kontratu mota litzateke egokiena?
Ikas-Ekinezko prestakuntza-kontratua
Kontratu mugagabea
Praktika profesionala lortzeko prestakuntza-kontratua
Ekoizpen beharretarako aldi baterako kontratua
Mirenek moto istripua izan du eta bera ordezkatzeko Daniel kontratatu dute. Zein kontratu mota litzateke egokiena?
Txanda edo errelebo kontratua
Bitarteko edo Ordezkatzeko kontratua
Aldi baterako kontratua ekoizpen-gorabeherengatik
Kontratu mugagabea
Lucía 15 urteko esperientzia duen exekutibo garrantzitsu bat da, eta ekoizpen atal osoaren zuzendari izateko kontratatu dute. Zein kontratu mota litzateke egokiena?
Kontratu mugagabea
Txanda edo errelebo kontratua
Bitarteko edo Ordezkatzeko kontratua
Ikas-Ekinezko prestakuntza-kontratua
Lizentziatu gabekoentzat lan-kontratuaren proba-aldia:
Ezingo da inoiz sei hilabete baino luzeagoa izan 50 langile baino gutxiagoko enpresetan lizentziatuak ez direnentzat.
Gehienez 3 hilabetera irits daiteke 25 langile baino gutxiagoko enpresen kasuan.
Inolaz ere ezin da 3 hilabete baino gehiago izan
Gehienez 4 hilabeteko iraupena izan dezake
Probaldiaren ezaugarririk aipagarriena hau da:
Bere iraupenean, lan-harremana etetea gerta daiteke alderdietako batek hala eskatuta, aldez aurretik jakinarazi edo kalte-ordainik gabe.
Erabateko askatasuna dago negoziazio kolektiboan adosteko bere araubide juridikoa.
Bere iraupenean, lan-harremana etetea gerta daiteke alderdietako edozeinek eskatuta eta aldez aurretik jakinarazita.
Langileen Estatutuan ez du gehienezko iraupenik.
Lan-kontratua idatziz egin behar da beti:
Ez da zuzena, Langileen Estatutuak forma askatasuna onartzen du kontratu guztietarako
Zuzena da, beti ere horretarako ezarritako eredu ofizialean formalizatu behar delako.
Okerra da, kasu batzuetan ahoz ere egin daitekeelako
Zuzena da, Langileen Estatutuak hiru kopiatan sinatutako idatzia eskatzen du.
Esan zein kontratu mota egingo litzatekeen Soldadura eta Galdaragintzako zikloa bukatu berria duen pertsona bati:
Txanda edo errelebo kontratua
Ikas-Ekinezko prestakuntza-kontratua
Kontratu mugagabea
Praktika profesionala eskuratzeko prestakuntza-kontratua
Lan-kontratua formalizatzen denean, langileak:
Lan-kontratuaren kopia eskatzeko eskubidea du.
Enpresan dagoela langileen ordezkariei jakinarazi behar die.
Lan-kontratua SEPEra eramateko betebeharra du.
Batzuetan lan-kontratuaren kopia bat jasotzeko eskubidea du.
Adierazi honako kontratu hauetako zeintzuk egin daitezkeen ahoz:
Prestakuntzarako kontratua
4 astetik gorako iraupena duen ekoizpen beharretarako kontratua
Lanaldi partzialeko kontratua
Lanaldi osoko lan-kontratu mugagabea
Lan-erreserba duen langilea ordezkatzeko kontratua eten egingo da:
Hitzartutako iraupena iraungi delako
Soil-soilik ordezkatutako langilea bere lanpostura bueltatzean
Ordeztutakatutako langilea bueltatu delako edo lanpostuaren erreserba eragin duen kausa desagertu delako
Inoiz ez
Kontratu batek urtebetetik gorako iraupena badu, kontratuaren amaiera iragartzea (jakinarazi amaitzen ari dela).
Gutxienez 15 egun lehenago jakinarazi behar da.
Kontratua gutxienez hilabeteko aurreabisuarekin jakinarazi beharko da
Hitzarmen Kolektiboak ezartzen badu bakarrik izango da beharrezkoa
Ez da beharrezkoa
Annek ekoizpen beharretarako aldi baterako kontratua du. Bertan ezarritako epea igaro denez, bere kontratua bertan behera geratu da eta zalantzak ditu zenbat eguneko kalte-ordaina dagokion:
12 egun lan egindako urte bakoitzeko
20 egun lan egindako urte bakoitzeko
33 egun lan egindako urte bakoitzeko
Ez dauka kalte-ordainik
Andoni Socorrismo SL enpresak kontratatuko du, udako denboraldi guztietarako sorosle gisa. Zein lan-kontratu da egokiena?
Kontratu mugagabea
Aldizkako kontratu finkoa
Ekoizpen beharretarako aldi baterako kontratua
Txanda edo errelebo kontratua
Irailean "eskolara itzultzeko" denboraldirako liburu denda batek langile bat kontratatuko du arratsaldez bakarrik lan egiteko. Esan ondorengo zein kontratu egingo zaion:
Lanaldi osoko kontratu finkoa
Lanaldi osoko ekoizpenaren beharretarako aldi baterako kontratua
Lanaldi partzialeko kontratu mugagabea
Lanaldi partzialeko ekoizpenaren beharretarako aldi baterako kontratua
Aldi baterako kontratua behin betiko bihurtzen da:
Idatzizko forma ez betetzeagatik, legeak hala eskatzen duenean
Gizarte Segurantzan alta eman ezagatik
Epea iritsi bada, alderdiek ez dute salatu eta lanean jarraitzen bada.
Guztiak zuzenak dira
Lanaldi partzialeko kontratua:
Idatziz egin behar da
Denbora-banaketa lan-kontratuan ezarri behar da
Lansariak lan egindako denboraren proportzionala izango da
Guztiak zuzenak dira
Ikas-Ekinezko prestakuntzarako kontratuaren iraupena hau da:
Gutxienez 3 hilabete eta gehienez urtebete
Gutxienez 3 hilabete eta gehienez 2 urte
Gutxienez 6 hilabete eta gehienez urtebete
Gutxienez 6 hilabete eta gehienez 2 urte
Iratik jakin nahi du zein izango litzatekeen kalte-ordaina Ikas-Ekinezko kontratua amaitzen bada:
12 egun
20 egun
33 egun
Ez luke izango inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik
Esan zein kontratu mota egingo litzatekeen Soldadura eta Galdaragintzako zikloa ikasten ari den pertsona bati:
Txanda edo errelebo kontratua
Ikas-Ekinezko prestakuntza-kontratua
Kontratu mugagabea
Praktika profesionala eskuratzeko prestakuntza-kontratua
