WorksheetsJOLASA
Total questions: 15
Worksheet time: 8mins
A-k B-ri esaten dio: “Sinatu edo zure kotxea apurtuko dizut”. Zer gertatzen da?
Kontratua perfektua eta eraginkorra da
Kontratua baliogabea da adostasunik ez dagoelako
Kontratua baliozkoa da, baina interpretatu beharko da
Kontratua doakoa bihurtzen da
Bi aldeek ahoz adosten dute alokairua, baina gero gatazka dago prezioari buruz. Zein da arazo nagusia?
Ahozko kontratuak deusezak dira
Ez dago kausarik
Froga zailtasuna dato
Kontratuak notarioa behar du beti
Zein kasutan dago kontratu “formal” baten beharra?
Auto bat saltzeko
Hipoteka bat egiteko
Txikle bat erosteko
mandatu bat emateko
Sinadura gaur baina prezioa 2027an ordainduko da. Zer kontzeptuk azaltzen du “ondorio juridikoak noiz sortzen diren”?
baliozkotasuna
perfekzioa
eraginkortasuna
interpretazioa
Erosketa batean, saltzaileak dirua nahi du eta erosleak ondasuna. Zer da hori juridikoki?
Objektua
Kausa
Forma elementua
Adostasun akatsa
A eta B kontratua sinatzen dute, baina hirugarren bati kalte egiteko diseinatuta dago. Zein arazo izan daiteke?
Hutsaltzea
Kontratu adostua
Interpretazioa
Kontratu unilateral hutsa
Klausula batek bi esanahi posible ditu, eta COCACOLAk idatzi du. Zein irizpide aplikatuko litzateke?
Literaltasuna beti
Interpretatio contra proferentem
ohiturak soilik
Ohiturak ezin dira interpretatu
Bi aldeek idatziz sinatzen dute, baina gero frogatzen da engainuz lortu zela. Zein figura juridiko dator ondoen?
Erabateko deuseztasuna
Deuseztagarritasuna
Kontratu formalaren falta
kontratu mugagabea
Zein baieztapen da egokiena?
Kontratu guztiek idatziz izan behar dira
Kontratu gehienak adostasunarekin perfekzionatzen dira
Sinadurarik gabe ez dago kontraturik inoiz
Kontratuak epaileak sortzen dituzte
Pertsona batek dohaintza egiten du. Nola sailkatzen da?
Kostu bidezkoa eta bilaterala
Doakoa eta unilaterala
Kostu bidezkoa eta formala
Adostasunik gabekoa
Kontratu batek elementu funtsezko bat falta badu (adibidez, objektua legezkanpokoa da), zer ondorio nagusi dago?
Kontratua balioduna da baina interpretatu behar da
Erabateko deuseztasuna
kontratua perfektua da
Kontratua automatikoki luzatzen da
Pertsona batek “VIP sarrera” saltzen dizu kontzerturako, baina sarrera faltsua da. Zer akats nagusi dago?
Objektua ez da zilegia
Kausa falta da
Perfekzioa ez da existitzen
Online ezin da kontratu bat adostu
“zure izena tatuatuko dut 100€-ren truke” eta gero atzera egiten dut. Zein da objektuari buruzko arazo posiblea?
Objektua zehatza da
Objektua posible izan daiteke baina pertsonaren askatasunarekin lotuta dago
Objektua ez da zilegia
Kausa automatikoki deuseza da
Lagun batek dio: “Utzi nire txakurra zure etxean 2 astez, 0€”. Zer kontratu mota da hurbilen?
Kostu bidezkoa, bilaterala
Doakoa, unilaterala
Ez da zilegia, animalia delako
ez dago kontraturik
Kontratuan jartzen du: “Gailua berria da” eta “erabilia da” biak batera. Zer egingo genuke interpretazioan?
Klausula bat aukeratu ausaz
Kontratu osoa testuinguruan interpretatu
literaltasuna
ez da baliozkoa
