
BALDINTZAK
Presentation
•
World Languages
•
Professional Development
•
Hard
Fernando Sopelana
Used 2+ times
FREE Resource
13 Slides • 13 Questions
1
BALDINTZAK
2
ADITZ JOKATUAZ: Ba, Baldin eta... ba-...
Baldinek ez du indarra emateaz aparteko zereginik.
Etortzen bada, ikusiko du.
Etortzen baldin bada, ikusiko du.
86-87ko 2. azterketako
4.esaldia:
Etortzekoa zinela jakitekotan, ene senarrak bertan itxarongo zizun.
Etortzekoa zinela jakin izan balu, senarrak bertan itxarongo zizun.
3
ADITZ JOKATUAZ: Ba, Baldin eta... ba-...
Baldin eta... ba-... dugu honen aldaera, baina indarra edo enfasia ez dio baldintzari berari soilik ematen, nahitaezko kondizioa baita ekintza gerta dadin.
Berarekin ezkonduko naiz baldin eta aberatsa bada.
Saria emango diogu baldin eta etortzen bada.
4
ADITZ JOKATU GABEAZ:
a)-z gero
Aditz partizipioari loturik, ez da sekula ezezko esaldietan agertzen.
1991-5-25eko azterketako 17. esaldia:
“Ricardo Arregi” izeneko kazetaritza-lehiaketan parte hartu nahi baduzu, Andoaingo Udaletxera deitu besterik ez duzu.
“Ricardo Arregi” izeneko kazetaritza-lehiaketan parte hartu nahi izanez gero, ez daukazu Andoaingo Udaletxera deitu besterik
b) ezik, ezean
“-z gero”ren parekoak, baina ezezko esaldietan.
Gaur hasi ezean, ezingo duzu lana amaitu.
5
ADITZ JOKATU GABEAZ:
c) –t(z)era
“-z gero”ren parekoa. Aditz nominalizatuarekin .
Hori jakinez gero, ez nukeen egingo.
Hori jakitera, ez nukeen egingo.
6
ADITZ JOKATU GABEAZ:
d)-t(z)ekotan
Baldintza adierazteko nominalizazioa, baiezkoa nahiz ezezkoa.
Mendira ez joatekotan, ohean geldituko naiz.
Mendira joatekotan, eraman motxila.
Askotan gertatuko zaizkigu ondoko egiturak azken honen baliokide.
Mendira joan behar baduzu, eraman motxila.
Mendira joan nahi baduzu, eraman motxila
Mendira joango bazara, eraman motxila.
7
ADITZ JOKATU GABEAZ:
d)-t(z)ekotan
Kontuz “-t(z)ekotan” eta “-z gero”rekin, sarritan nahasten baitira. Zenbaitek ezberdintzen ez dakien arren, forma hauek ez dira baliokideak inondik inora. Ikus dezagun adibideotan:
Azterketa hori gainditzekotan, ikasi egin behar duzu.
(Gainditu ahal izateko, lehen ikasi egin behar duzu).
Azterketa hori gaindituz gero, bizikleta oparituko dizute gurasoek.
(Gainditzen baduzu, ondoren, bizikleta oparituko dizute).
8
ADITZ JOKATU GABEAZ:
Gainontzeko egituren kasuan (-z gero, ezean/ezik. –tzera, (baldin) ba-...) denbora-sekuentzia ondokoa da: lehenengo baldintza bete behar da, eta, gero, ondorioak.
BALDINTZA ⟹ ONDORIOA
⟹ (denbora)
Azterketa gainditu (-z gero) ⟹ bizikleta oparitu
9
ADITZ JOKATU GABEAZ:
d)-t(z)ekotan -kasuan, baina, denbora-sekuentzia alderantzizkoa da: baldintzazko esaldiaren ekintza gertatzeko, lehenengo gertatu behar da ondoriozko esaldiarena.
ONDORIOA ⟸ BALDINTZA
⟸ denbora
Ikasi ⟸ -t(z)ekotan − azterketa gainditu
10
ADITZ JOKATU GABEAZ:
d)-t(z)ekotan
Zenbakietan, dena den, -t(z)ekotanekin bi ekintzak bateratsu gertatuko dira, hurrengo adibidean ikus dezakegun bezala:
Filme bat ikustekotan, “Pulp Fiction” ikusiko nuke.
11
ADITZ JOKATU GABEAZ:
d)-t(z)ekotan
Beste adibide hauetan ere, agerian dago haien arteko ezberdintasuna:
Zinemara joanez gero (joaten bazara), ekarri iezadazu programazioa.
(Lehenbizi hara joan, eta ondoren, programazioa hartu).
Zinemara joatekotan, eskatu dirua amari.
(Zinemara joan nahi badu, lehenbizi amari dira eskatu eta gero joan).
12
BESTALAKO BALIABIDEAK: bestela, bertzenaz, osterantzean, ezpabere.
Ezezko baldintzaren ordezkoak:
Hobe isiltzen bazarete; bertzenaz gorriak ikusiko dituzue.
Hobe isiltzen bazarete. Isiltzen ez bazarete, gorriak ikusiko dituzue
13
BALDINTZAK
Berridatz itzazu honako esaldi hauek parentesi artean adierazitakoa erabiliz.
14
Fill in the Blanks
Lanak garaiz egin ezik zaila da ondo egitea. (ba-)
Type answer...
15
Fill in the Blanks
Jolasean ibiltzen bazara erori egingo zara. (-z gero)
Type answer...
16
Fill in the Blanks
Nahi baduzu esango dizugu, baina gero zuk inori esaten ez badiozu. (-kotan)
Type answer...
17
Fill in the Blanks
Hori egia balitz, ez nizueke barkatuko. (-z gero)
Type answer...
18
Fill in the Blanks
Ikuspuntu horretatik begiratuz, neuk ere ez deritzot ondo dagoenik. (ba-)
Type answer...
19
Fill in the Blanks
Zakurrari hurbilduz gero, haginkada seguru izango duzu. (ba-)
Type answer...
20
Fill in the Blanks
Edurnek oporrak hartuz gero, biok oporretara joango ginateke. (ba-)
Type answer...
21
Fill in the Blanks
Izotza eginez gero, hodi guztiak ixten dira. (ba-)
Type answer...
22
Fill in the Blanks
Lagundu behar ez baduzu, alde egin hemendik. (-tzekotan)
Type answer...
23
Fill in the Blanks
Pozik jarriko nintzateke zuk azterketa gaindituz gero. (ba-)
Type answer...
24
Fill in the Blanks
Behar bezalako lagunak izanez gero, hobeto konponduko ginateke. (ba-)
Type answer...
25
Fill in the Blanks
Euskara ikasteari behar adina ordu eskaintzen ez badiozu, ez duzu behar bezain ondo hitz egitea lortuko. (ezean)
Type answer...
26
Fill in the Blanks
Ezertan ez laguntzekotan, hobe duzu hemendik alde egin. (ba-)
Type answer...
BALDINTZAK
Show answer
Auto Play
Slide 1 / 26
SLIDE
Similar Resources on Wayground
20 questions
Les verbes vouloir, pouvoir, et devoir
Presentation
•
University
17 questions
L'imparfait, parfait !
Presentation
•
KG
22 questions
URAREKIN ESPERIMENTUAK
Presentation
•
KG
16 questions
Kiberpszichológia
Presentation
•
University
13 questions
Zer moduz noa?
Presentation
•
Professional Development
20 questions
Euskera!!!
Presentation
•
12th Grade
18 questions
F_05_Skolasztika
Presentation
•
12th Grade
20 questions
Összefoglalás ágazatira – művészet- és divattöri
Presentation
•
10th - 12th Grade
Popular Resources on Wayground
10 questions
Safety Day 2026 – Student Review
Quiz
•
9th Grade
21 questions
Continents and Oceans
Quiz
•
6th Grade
20 questions
Parts of Speech
Quiz
•
5th Grade
16 questions
Subject & Predicate
Quiz
•
5th Grade
25 questions
Multiplication Facts
Quiz
•
5th Grade
12 questions
Map Skills
Quiz
•
3rd Grade
22 questions
Continents and Oceans
Quiz
•
5th Grade
15 questions
Rounding Decimals
Quiz
•
5th Grade