
URAREKIN ESPERIMENTUAK
Presentation
•
Science
•
KG
•
Practice Problem
•
Hard
Ane Ontoria
FREE Resource
22 Slides • 0 Questions
1
Urarekin jolasean zientzia ikasten
1
URAREKIN JOLASEAN
ZIENTZIA IKASTEN
Haur-hezkuntzarako sekuentzia
didaktikoa
Luis Zaballos Ruiz
2
Urarekin jolasean zientzia ikasten
2
Aurkibidea
J1.- Nolakoak dira gure inguruko substantziak (objektuak)? ……………………………. 3
J2.- Nola sailka ditzakegu objektuak eta substantziak? ……………………………………. 4
J3.- Zer gertatzen da urarekin jolasten dudanean? ………………………………………… 5
J4.- Nola eraman daiteke ura leku batetik bestera? …………………………………………. 6
J5.- Zenbat ur sartzen da botilan? ………………………………………………………………… 7
J6.- Zer gertatzen da tanta bat koloratzaile uretan botatzean? …………………………..8
J7.- Likidoa al da beti ura?
J7.1.- Likidotzea …………………………………………………………………………………………… 9
J7.2.- Uraren egoera-aldaketak ……………………………………………………………………… 10
J7.3.- Kondentsatzea ……………………………………………………………………………………. 11
J8.- Den dena nahasten da urarekin (disolbatzen da uretan)? ……………………………. 12
J9.- Nola jakin dezakegu zer dagoen disolbatuta uretan? …………………………………. 13
J10.- Nola jakin dezakegu zer kantitate disolbatzen den? …………………………………. 14
J11.- Nola jakin dezakegu non dagoen solido gehien? ………………………………………. 15
J12.- Zer egin dezakegu gehiago disolbatzeko? …………………………………………………. 16
J13.- Txanponak garbitzea. …………………………………………………………………………….. 17
J14.- Likido guztiak nahasten dira? …………………………………………………………………… 18
J15.- Flotagarritasuna. …………………………………………………………………………………….. 19
J16.- Zenbat txanpon sartu daitezke plastikozko kutxa batean hondoratu gabe? ……. 20
J17.- Aldatu al daiteke flotagarritasuna?
J17.1.- Hondoratu ala flotatu? ……………………………………………………………………………. 21
J17.2.- Plastiko guztiek flotatzen dute? …………………………………………………………………22
3
Urarekin jolasean zientzia ikasten
3
J1.- Nolakoak dira gure inguruko substantziak (objektuak)?
Hasteko
- Esan iezaiezu ikasleei eguneroko objektu edo substantzia batean pentsatzeko eta nolakoa
den adierazteko.
- Egin itzazu zenbait galdera emandako materialen gainean
Materiala
Likidoak: Ura, esnea, ozpina, olioa, alkohola, ur koloreduna
Solidoak: plastikoa, egurra, metala, kortxoa, papera, harea, lurra, irina, azukrea, gatza,
buztina, elikagai-koloratzailea, arroza, dilistak, kakaoa,
Prozedura esperimentala
- Eman iezaiozu materiala ikasle-talde bakoitzari
- Utzi iezaiezu ikasleei materiala manipulatzen eta aztertzen.
Emaitzak
- Jaso itzazu ikasleen emaitzak taula batean.
- Eska iezaiezu ikasleei emandako zenbait substantzia (objektu) marrazteko.
- Esan iezaiezu ikasleei objekturen edo substantziaren baten ezaugarriak deskribatzeko
(ahoz kontatzeko, esaterako)
Nolakoa da?
Zer (objektua)?
Propietatea (1)
Propietatea (2)
Propietatea (3)
Analisia
- Azter ezazu zer propietate errepikatzen den gehien.
- Zertan bereizten dira ...... eta ..... ?
- Zein substantzia (objektu) dira ....... (gardenak, opakoak, koloregabeak....)?
- Nola jakin dezakegu zein den handiagoa, zeinek pisatzen duen gehiago....?
- Eskuekin hartu daiteke? Erraz mugitu daiteke? Nola?
4
Urarekin jolasean zientzia ikasten
4
J2.- Nola sailka ditzakegu objektuak eta substantziak?
Hasteko
- Aurreko jarduera birpasatzea
Materiala
Aurreko jarduerarena
Prozedura esperimentala
- Esan iezaiezu ikasleei objektuak (materialak) sailkatzeko. Esan iezaiezu irizpide bakar bat
hartu behar dutela
- Itxaron ezazu harik eta ikasle-talderen batek solido-likido sailkapena egin arte.
- Esan iezaiezu talde guztiei objektuak sailkatzeko irizpide hori kontuan hartuta.
- Ikasle-talde guztiek (gehienek) sailkatzea bukatzen dutenean, bereiz itzazu ikasleekin
solidoak eta likidoak (objektuak eta substantziak). Esan iezaiezu ikasleei material horiek
izendatzeko.
Emaitzak
- Jaso itzazu ikasleen emaitzak
1. taldea
2. taldea
- Mahai gainean, bi zirkulu handi egin ditzakete ikasleek, eta objektuak edo substantziak
zirkulu bakoitzaren barruan kokatu taldearen arabera. Atera ezazu argazki bat edo esan
iezaiezu ikasleei marrazki bat egiteko.
Analisia
- Esan iezaiezu ikasleei azaltzeko zergatik egin duten banaketa hori.
- Eska iezaiezu ikasleei zenbait likido ezagun izendatzeko (adibidez, etxean: sukaldean,
bainugelan….)
- Eman ezazu material (objektu) baten izena eta esan iezaiezu ikasleei identifikatzeko.
- Ukitu ezazu material (objektu) bat eta esan iezaiezu ikasleei haren ezaugarriak emateko
5
Urarekin jolasean zientzia ikasten
5
J3.- Zer gertatzen da urarekin jolasten dudanean?
Hasteko
- Zer arazo izaten dituzue urarekin jolasten duzuenean?
- Zer egin dezakezu zure burua babesteko urarekin jolasten ari zarenean?
- Jantokian gaudela, zer gertatzen da laranja-zukua jaisten bada? Eta laranja bat jaisten
bada?
- Zer erabil dezakezu lur-zorua sikatzeko?
- Zer gertatzen da likido batekin (urarekin, kasurako) ontzi batetik beste batera pasatzen
dugunean?
Materiala
Askotariko ontziak eta tresnak likidoak hartzeko: kubeta handiak; botilak; inbutuak;
belakiak; baietak; kikarak; basoak; tapoiak; galbaheak, bitsaderak, ureztailuak; koilarak…..
Prozedura esperimentala
- Eman iezaiezu ikasleei materiala
- Esan iezaiezu material guztia ondo aztertzeko, eta solidoak eta likidoak bereizteko
- Utzi iezaiezu ikasleei materialarekin (urarekin) jolasten.
- Esan iezaiezu ikasleei ura leku batetik bestera eramateko
- Eska iezaiezu ikasleei ura isurtzeko botilatik ontzi handira; jarraian, esaiezu kontrakoa
egiteko, hau da, ontzi handitik botilara. Baita ere, txorrotara joan daitezke ura hartzen
(kontuz ibili behar dira ura kanpora ez irteteko).
Emaitzak
- Egindako lana deskribatzea.
Analisia
- Parkean, mendian edo hondartzan gaudenean, zer egiten dugu edateko ura lortzeko?
Nola eramaten dugu leku batetik beste batera ?
- Zer eramaten da errazago: ura edo harea? Zer pasatzen da errazago ontzi batetik beste
batera?
- Zer behar dugu ura ontzi handi batetik ontzi txikiago batera pasatzeko?
- Edozein ontzitan sartu al daiteke edozein objektu edo substantzia (likidoa edo solidoa)?
- Zer gertatuko da baldin eta…? HIPOTESIA
- Nola jakin dezakegu…. ? Zer egin dezakegu….? ESPERIMENTUA
- Zer gertatu da? EMAITZA
- Zergatik gertatu da? AZALPENA (ANALISIA)
6
Urarekin jolasean zientzia ikasten
6
J4.- Nola eraman daiteke ura leku batetik bestera?
Hasteko
- Esan iezaiezu ikasleei pentsatzeko nola eraman daitekeen ahalik eta ur gehien (ahalik eta
gutxien bota behar da kanpora) ontzi handi batetik bestera.
- Esan ikasleei lehiaketa txiki bat egingo dutela, ea nork eramaten duen ur gehien denbora
laburrenean.
Materiala
Aurreko jarduerarena (ura eta likidoak hartzeko ontziak eta tresnak)
Prozedura esperimentala
- Taldekide guztien artean pentsatu behar dute zelan egin.
- Erabaki eta gero, talde guztiak batera hasiko dira lanean.
Emaitzak
- Jaso itzazu taula batean ikasleen emaitzak. Marrazkien bidez adieraz dezakete.
Taldea
Ur kantitatea
Denbora
Analisia
- Nork irabazi du?
- Nork egin du ongien?
- Zein da sistemarik onena?
- Nola egiten da hobeto: bakarka edo taldeka?
- Ura izan beharrean, harea edo ogia eraman beharko balitz, nola egingo zenuke?
7
Urarekin jolasean zientzia ikasten
7
J5.- Zenbat ur sartzen da botilan?
Hasteko galderak
- Erakutsi ikasleei zenbait ontzi eta galde iezaiezu zeinetan sartzen den ur gehien.
- Galde iezaiezu ea nola jakin dezakegun zeinetan sartzen den ur gehien. Zer egin
dezakegu?
Materiala
- Ura, hainbat ontzi (tamaina ezberdinetakoak)
Prozedura
- Har ezazu kikara edo ontzi bat, bete ezazu
urez, eta bota ezazu hutsik dagoen ontzira.
- Esan iezaiezu ikasleei aurrekoa egiteko eta
zenbat kikara edo zenbat ontzi bota duten
zenbatzeko.
Emaitzak
- Egin ditzatela marrazki bat emaitzak jasotzeko (zenbakiak idazten ez badakite,
marratxoak, kikarak edo ontziak egin ditzakete).
Ontzi txikia (1) Zenbat
Ontzi txikia (2) Zenbat
Ontzi handia (1)
Ontzi handia (2)
Analisia
- Galde iezaiezu ea zer egin dezakegun jakiteko euria asko edo gutxi egiten duen.
- Galde iezaiezu zer gertatzen den euri-urarekin patioan jaisten denean: zementuaren
gainean, lorategian, lur-zoruan….
- Zenbat ontzi ur behar dira botila handia betetzeko?
- Gauza bera egin daiteke solido batekin?
8
Urarekin jolasean zientzia ikasten
8
J6.- Zer gertatzen da tanta bat koloratzaile uretan
botatzean?
Hasteko
- Erakutsi ikasleei ontzia bete ur eta galde iezaiezu zer gertatuko den koloredun tanta
uretan botatzean.
- Idatz itzazu ikasleen ideiak: ahoz esan dezakete zer pentsatzen duten edota marrazki
baten bidez adieraz ditzakete beren ideiak.
Materiala
- Bi ontzi, tanta-kontagailua, ura eta koloratzailea
Prozedura
- Har ezazu ontzi bat, bete ezazu urez, eta bota ezazu ontzira. Esan iezaiezu koloredun
tanta uraren gainean botatzeko.
- Esan iezaiezu ez irabiatzeko edo astintzeko eta behatzeko zer gertatzen den.
Emaitzak
- Egin ditzatela marrazki bat emaitzak jasotzeko (hasieran, denbora jakin bat pasa eta
gero....) Argazki edo marrazki-segida egin dezakete ikasleek.
Substantziak nahastu gabe Nahastea
Koloratzailea Ura
Hasieran
Handik
denbora
batera
Denbora
aurrera
doa…
Denbora…
Analisia
- Zer gertatu da?
- Zer gertatuko litzateke solido bat botako bagenu?
Aurrera jarraitu aurretik: Hausnartzea
1.- Eutsi iezaiozu berriz aurreko jardueran egindako sailkapenari.
2.- Esan iezaiezu ikasleei solidoen eta likidoen taldeak bereizteko.
3.- Saia zaitezte bi taldeen ezberdintasunak adierazten:
a) likidoak jariatzen dira
b) likidoek ontziaren itxura hartzen dute
9
Urarekin jolasean zientzia ikasten
9
J7.- Likidoa al da beti ura?
Hasteko galderak
- Likidoa al da beti ura?
- Non ikusten dugu ura?
- Berdina al da leku guztietako ura: txorrotakoa, ibaikoa, itsasokoa, laku batekoa…?
- Noiz egiten du euria? Eta elurra? Eta txingorra?
- Zer gertatzen zaio urari berotzen dugunean? Eta izozkailuan sartzen dugunean?
Baliabideak (materiala)
- Ur likidoa (hotza, giro tenperaturan eta beroa), izotz-kuboak, zenbait ontzi
J7.1.- Likidotzea
Prozedura esperimentala
- Sar ezazu izotz-puska bana ontzi bakoitzean
- Marraz itzazu ontziak esperientziaren hasieran
- Egin itzazu marrazkiak berriz 5 minutu igaro eta gero
Emaitzak
Ontzia
Denbora
aurrera
doa…
Denbora
aurrera
doa…
Denbora aurrera
doa…
Ur hotza
Ura
giro-
tenperaturan
Ur beroa
Analisia
- zer gertatu da izotzarekin?
- zein ontzitan gertatu da arinen? Zergatik?
10
Urarekin jolasean zientzia ikasten
10
J7.2.- Ur likidoaren egoera-aldaketak
Prozedura esperimentala
- Hiru ontzi hartu eta txorrotako urez bete hiruretan kantitate (bolumen) berdina egoteko:
- Egin ezazu marra bat errotulagailuarekin uraren maila adierazteko.
- Sar ezazu ontzi bat izozkailuan, beste ontzi bat plaka berogailu batean jarri eta
hirugarrena gelan utzi.
- Esan ikasleei arretaz begiratzeko zer gertatzen den ontzi bakoitzean.
Emaitzak
Ontzia
Denbora
aurrera
doa…
Denbora
aurrera
doa
Denbora aurrera
doa
Gelan
Izozkailuan
Plaka berogailuan
Analisia
- Zer gertatu da urarekin?
- Non dago ontzi bakoitzean egindako marra?
- Zer gertatuko da baldin eta… ?
- Errepika itzazu esperimentuak ontziak estalita badaude.
11
Urarekin jolasean zientzia ikasten
11
J7.3.- Kondentsatzea
Prozedura esperimentala
- Ikasle bakoitzak gelako leihatila (leiho) bat aukeratu behar du
- Leihatila marraztu.
- Egin ezazu putz kristalaren kontra.
- Begira ezazu zer gertatu den eta marraz ezazu leihoa berriz.
Emaitzak
Leihatila (putz egin aurretik)
Leihatila (putz egin eta gero)
Analisia
- Zer gertatzen da eskua leihatilatik pasatzen badugu?
Aurrera jarraitu aurretik: hausnartzea
- Uraren kontserbazioa (ura aldatu egiten da, baina ez da desagertzen)
12
Urarekin jolasean zientzia ikasten
12
J8.- Den dena nahasten da urarekin (disolbatzen da
uretan)?
Hasteko:
- Zer gertatzen da sustantziak nahasten direnean?
- Zer egin dezakegu ............... jakiteko?
Materiala
Ura, azukrea, gatza, irina, hauts-koloratzailea, harea, lurra, pastilla irakikorra.
Prozedura esperimentala
- Presta ditzatela ikasleek sei ontzi ur (kantitate berdina ontzi guztietan)
- Esan iezaiezu ikasleei solidoak uretan botatzeko (koilarakada bana)
- Esaiezu arretaz behatzeko zer gertatzen den eta taulan adierazteko
- Esaiezu ikasleei gauza bera egiteko esperimentu guztietan (irabiatu, ez irabiatu, astindu,
ez astindu….)
Emaitzak
- Jaso itzazu ikasleen emaitzak taula batean (marrazkiak egin ditzakete zer gertatu den
adierazteko)
Azukrea
Gatza
Irina
Harea
Lurra
Ura
Analisia
- Zer produktu nahasten dira? Zer produktu ez dira nahasten?
- Zer itxura dauka ondoriozko nahasteak: uherra, garbia, koloreduna, koloregabea,
gardena, opakoa…?
- zenbat bota duzu?
- Nola nahastu duzu?
- Gauza bera gertatu da solido eta likido guztietan?
13
Urarekin jolasean zientzia ikasten
13
J9.- Nola jakin dezakegu zer dagoen disolbatuta uretan?
Hasteko:
- Erakutsi iezaiezu ikasleei zenbait ontzi eta galde iezaiezu zer dagoen haietako bakoitzean.
- Nola jakin dezakegu zeinetan dagoen txorrotako ura?
- Zertan dira ezberdinak txorrotako ura eta botilakoa? Eta txorrotakoa eta gasdun ura?
- Zer kolorekoa da itsasoko ura? Eta ibaikoa?
Materiala
Aurreko jardueraren nahasteak
Prozedura esperimentala
- Azter ezazu arretaz ontzi bakoitzeko nahastea eta aldera ezazu txorrotako urarekin.
– Idatz itzazu zure behaketak datu-taulan.
Emaitzak
- Jaso itzazu emaitzak taulan:
Nahastea
Izan daiteke
Ezin daiteke izan
Zergatik?
Analisia
- Likido (nahaste) bat gardena eta koloregabea ikusten badugu, ura dela esan dezakegu?
- zein solido disolbatzen da ongien uretan? Zenbat disolbatzen da?
- zer egin daiteke disolbagarritasuna handitzeko?
- Zer gertatu da solidoarekin (azukrea, gatza…)?
- Berreskuratu egin daiteke solidoa? Banatu egiten daitezke osagaiak?
14
Urarekin jolasean zientzia ikasten
14
J10.- Nola jakin dezakegu zer kantitate disolbatzen den?
Hasteko
- Zenbat azukre bota daiteke uretan? (Nahi beste azukre bota daiteke?)
- Erakutsi ikasleei zenbait ontzi eta galde iezaiezu zenbat azukre bota daitekeen ontzi
bakoitzean.
Materiala
Ontzi bat ur, azukrea, koilara
Prozedura
- Har ezazu koilarakada bete azukre, bota ezazu
ontzira eta irabia ezazu ondo. Den dena disolbatzen
bada, jarrai ezazu azukre-koilarakadak botatzen.
- Zenbatu ezazu zenbat koilarakada bota dituzun.
Emaitzak
- Egin ditzatela marrazki bat emaitzak jasotzeko (zenbakiak idazten ez badakite,
marratxoak, kikarak edo ontziak egin ditzakete).
Koilara
txikia
(Zenbat
koilarakada)
Koilara
handia
(Zenbat
koilarakada)
Ontzi txikia (1)
Ontzi handia (2)
Analisia
- Zein ontzitan bota dugu azukre gehien?
- Zer gertatuko da ontziko ura probatzen (dastatzen) badugu?
15
Urarekin jolasean zientzia ikasten
15
J11.- Nola jakin dezakegu non dagoen solido gehien?
Hasteko
- Zer gertatzen zaio urari azukrea gehitzen badiogu?
- Zenbat azukre bota daiteke uretan? (Nahi beste azukre bota daiteke?)
- Berehala nabaritzen al da zapore gozoa?
Materiala
Lau ontzi: bat urez, eta beste hirurak azukre-disoluzioarekin (gero eta kontzentrazio
handiagokoak)
Prozedura esperimentala
- Esan iezaiezu ikasleei ontzietako likidoak probatzeko.
- Esan iezaiezu esateko ontziak azukrerik duen
- Esan iezaiezu zein ontzitan dagoen azukre gehien?
Emaitzak
Ontzia
1
2
3
4
Azukrerik bai?
Zenbat?
Zeinetan
dago
gehien?
Analisia
- Zer dute berdina eta zer ezberdina ontziek?
- Zer egin daiteke zaporea indartzeko?
- Eta zaporea kentzeko?
- Zein da urik gozoena?
16
Urarekin jolasean zientzia ikasten
16
J12.- Zer egin dezakegu gehiago disolbatzeko?
Hasteko
- nola prestatzen da esnea kakaoarekin?
- nola egon behar da esnea kakaoa ondo nahasteko?
- erraz nahasten da? Zer egin daiteke errazago nahasteko?
- nahi beste kakao bota diezaiokegu esneari eta den-dena disolbatuko da?
- ez bada den-den disolbatzen non geldituko da kakaoa?
Materiala
- Esnea (hotza eta beroa) eta kakaoa
Prozedura esperimentala
- Presta itzazu bi kikara (ontzi) bete esne (bata esne
hotzarekin eta bestea esne beroarekin)
- Hasi zaitez kakaoa botatzen (koilarakada bana ontzi
bakoitzean).
- Jarrai ezazu gauza bera egiten kakaoa disolbatzen ez
dela ikusi arte (ontziaren hondoan ikusi arte).
Emaitzak
Esne hotza
Esne beroa
Nahastea
Analisia
- nola prestatzen da hobeto esnea kakaoarekin?
- zertan ezberdintzen dira bi ontziko nahasteak?
17
Urarekin jolasean zientzia ikasten
17
J13.- Txanponak garbitzea
Hasteko
- Galde iezaiezu ikasleei ea zertarako (nola) erabiltzen duten ura etxean, eskolan, kalean?
- Nola erabiltzen da ura garbitzeko?
- Ura soilik garbitzaile ona dela uste al duzu?
- Erakutsi txanponak ikasleei eta galde iezaiezu nola dauden.
- Galde iezaiezu ea badakiten zer egin txanponak garbitzeko.
Materiala
- Txanpon metalikoak (garbiak eta zikinak), ura, ozpina eta gatza.
Prozedura esperimentala
- Esan ikasleei txanponak aztertzeko eta pentsatzeko zer egin daitekeen (nola erabili
emandako substantziak) txanponak garbitzeko.
- Esan iezaiezu txanponak erretiluan jartzeko eta garbitzailearekin nahasteko.
Emaitzak
Txanpona
Garbitzailea
Aurretik
Ondoren
Ura
Ozpina
Gatza
Ura eta gatza
Ozpina
eta
gatza
Analisia
- Zein da garbitzailerik onena?
- Zer aldaketa gertatu dira (txanpona eta likidoa aztertu)?
- Non dago txanponaren zikinkeria?
18
Urarekin jolasean zientzia ikasten
18
J14.- Likido guztiak nahasten al dira?
Hasteko
- Likido guztiak nahasten al dira?
- Solido bat likido batean disolbatzen ez bada, zer gertatzen da, nora doa solidoa?
- Bi likido ez badira nahasten, zein gelditzen da goian eta zein behean?
Materiala
Ura (koloratzailearekin), olioa eta alkohola (koloratzailearekin)
Prozedura esperimentala
- Esan ikasleei likidoak aztertzeko (galde iezaiezu nolakoak diren)
- Esaiezu likidoak binaka nahasten hasteko eta koilararekin irabiatzeko. Esan iezaiezu
deskribatzeko zer gertatu den.
- Esaiezu hirunaka nahasteko
Emaitzak
Nahastea
Ura eta alkohola Ura eta olioa
Alkohola
eta
olioa
Hirurak
Emaitza
Analisia
- nola isuri behar dira hiru likidoak nahastu gabe gelditzeko?
- zein gelditzen da goian? Eta behean?
19
Urarekin jolasean zientzia ikasten
19
J15.- Flotagarritasuna
Hasteko
- Esan iezaiezu ikasleei objektuak sailkatzeko, uretan flotatuko duten edo hondoratuko
diren kontuan hartuta
- Idatz itzazu ikasleen ideiak beheko taulan:
Hondoratu
Flotatu
Zergatik?
Egurra
Papera
Kartoia
Plastikoa
Metala
Materiala
Objektuak: iltzea, artaziak, botila hutsik, botila betea, arkatza, eskuila, trapua, hortzetako
eskuila, ilerako eskuila, orrazia, belakia, gomazko jostailua
Materialak: egurra, aluminioa, papera, plastikoa, kartoia, poliestirenoa, hareaz beteriko
zakua, klariona, burdina, hormigoi-pieza….
Prozedura
- Esan ikasleei objektuak uretan uzteko eta aztertzeko zer objektuk flotatzen duten uretan
eta zer objektu hondoratzen diren.
Emaitzak
- Har ezazu goiko taula emaitzak
aztertzeko
(baieztatu
ikasleen
hipotesiak).
Analisia
- zer objektu motak flotatzen du?
- zer garrantzia dauka objektuaren
itxurak?
20
Urarekin jolasean zientzia ikasten
20
J16.- Zenbat txanpon sartu daitezke plastikozko kutxa
batean hondoratu gabe?
Hasteko
- Zer gertatuko da plastikozko erretilua (kutxa) betetzen badugu?
- Adibidez, txanponak botatzen hasten bagara, zenbat txanpon jarri daitezke hondoratu
arte?
- Egurrak flotatzen du, baina egurra jarrita (plastikozko kutxa hutsean) hondoratu egingo
da?
Materiala
Aurreko jarduerarena gehi zenbait txanpon (metalikoak eta plastikozkoak). Klipak ere
erabili daitezke.
Prozedura
- Esan iezaiezu ikasleei kutxa uretan jartzeko
- Esan iezaiezu txanponak jartzeko eta zenbateko zenbat txanpon behar diren kutxa
hondoratu arte
Emaitzak
Kutxa
Txanpon txikiak (zenbat)
Txanpon handiak (zenbat)
Txikia
Handia
Analisia
- txanponak izan beharrean, tamaina berdineko plastikozko fitxak edo botoiak badira, zer
gertatuko da? (klipekin egin daiteke)
21
Urarekin jolasean zientzia ikasten
21
J17.- Aldatu al daiteke flotagarritasuna?
J17.1.- Hondoratu ala flotatu?
Hasteko
- Non egiten da hobeto igeri: igerilekuan edo hondartzan? Zergatik?
- Non flotatzen dute hobeto itsasontziek: ibaian edo itsasoan?
Materiala
- ur geza, ur gazia, arrautza freskoa eta arrautza egosia
Prozedura esperimentala
- Esan ikasleei arrautzak likidoetan sartzeko
Emaitzak
Arrautza freskoa
Arrautza egosia
Ur geza
Ur gezia
Analisia
- Non flotatzen dute hobeto objektuek?
- Non egin daiteke igeri errazago: igerilekuan edo hondartzan?
22
Urarekin jolasean zientzia ikasten
22
J17.2.- Plastiko guztiek flotatzen dute?
Hasteko
- uretan flotatzen al dute plastikoek?
- zer arazo sortu daitezke plastikoak uretan badaude?
Materiala
- lau plastiko mota, alkohola, ura eta gatza
Prozedura esperimentala
- Esan iezaiezu ikasleei plastikoak likido bakoitzean murgiltzeko
Emaitzak
Likidoa (nahastea)
Plastikoa
Alkohola
Ura
Ur gazia
1
2
3
4
Analisia
- zer plastiko erabiliko zenuke jostailu bat egiteko hondartzarako?
- zer plastiko erabiliko zenuke salbamendu-jaka egiteko?
Urarekin jolasean zientzia ikasten
1
URAREKIN JOLASEAN
ZIENTZIA IKASTEN
Haur-hezkuntzarako sekuentzia
didaktikoa
Luis Zaballos Ruiz
Show answer
Auto Play
Slide 1 / 22
SLIDE
Similar Resources on Wayground
20 questions
Perfekt
Lesson
•
9th Grade
16 questions
Eguzki Sistema
Lesson
•
7th Grade
13 questions
ANIALIEN SAILKAPENA
Lesson
•
2nd Grade
13 questions
ANIMALIAK - HH
Lesson
•
KG - 1st Grade
13 questions
ANIMALIAK
Lesson
•
4th Grade
14 questions
Alterări ale patriotismului
Lesson
•
6th Grade
18 questions
TEMPO DELLA STORIA VS TEMPO DEL RACCONTO
Lesson
•
Professional Development
15 questions
Bab 2 Kaulinan Barudak
Lesson
•
12th Grade
Popular Resources on Wayground
15 questions
Fractions on a Number Line
Quiz
•
3rd Grade
10 questions
Probability Practice
Quiz
•
4th Grade
15 questions
Probability on Number LIne
Quiz
•
4th Grade
20 questions
Equivalent Fractions
Quiz
•
3rd Grade
25 questions
Multiplication Facts
Quiz
•
5th Grade
22 questions
fractions
Quiz
•
3rd Grade
6 questions
Appropriate Chromebook Usage
Lesson
•
7th Grade
10 questions
Greek Bases tele and phon
Quiz
•
6th - 8th Grade
Discover more resources for Science
12 questions
Presidents' Day
Quiz
•
KG - 5th Grade
20 questions
Place Value
Quiz
•
KG - 3rd Grade
12 questions
CKLA Unit 6 Comprehension Assessment K
Quiz
•
KG
23 questions
CKLA Unit 6 Assessment K
Quiz
•
KG
16 questions
Blends and Digraphs
Quiz
•
KG - 1st Grade
10 questions
Direct and Indirect Characterization
Quiz
•
KG
22 questions
Waves
Quiz
•
KG - University
7 questions
Copy of G5_U5_L14_22-23
Lesson
•
KG - Professional Dev...