
DENBORAZKOAK
Presentation
•
World Languages
•
Professional Development
•
Hard
Fernando Sopelana
Used 1+ times
FREE Resource
36 Slides • 19 Questions
1
DENBORAZKOAK
2
DENBORAZKOAK
Esaldi nagusia denbora perpausa baino lehen gertatzen da.
3
-(e)nerako / -(e)neko
Noizko galderari erantzuten diote bi morfema horiek. Hala ere, ez dirudi biek funtzio bera dutenik.
-(e)nerako: esaldi nagusia menpekoaren aurretik burutzen da.
Etorri zenerako dena egina zegoen.
Suhiltzaileak etorri zirenerako ez zegoen zereginik.
-(e)neko. Badirudi batzuetan aurrekoaren adiera hartzen duela, baina normalean bezain laster esanahia izango du.
4
-(t)zerakoan
Nahiz eta batzuek -t(z)erakoan eta -(t)zean nahastu komeni da bi formak bereiztea. -t(z)rerakoan perpausak ekintza hasi baino momentutxo bat lehenago gertatutakoari egiten dio aipu. -t(z)ean, ordea, une horretan gertatzen ari denari egiten dio aipu.
Gelan sartzerakoan atea zabaltzen dut (Oraindik ez naiz sartu)
5
baino lehen, aurretik, aitzin
Hirurak sinonimoak dira. Partizipioa hartzen dute.
Etxean sartu baino lehen, beheko tabernan hiru basoerdi edaten ditu.
Mendira joan aurretki, arropak prestatu behar ditugu.
Etxera heldu aitzin, haien artetik iragan behar duzu.
6
Orduko
Hitz honek denborazko bi perpaus ematen ditu aditzera. Lehen esanahia "-nerako" izango litzateke; hau da, ekintza nagusia menpekoaren aurretik gertatzen da.
Ez da oraindik urte asko, hamalau urte bete orduko lantoki baterako bidea hartzen genuela.
Bigarrena, aldiz, bezain laster litzateke. Geroxeago aztertuko dugu.
7
-t(z)ear, -t(z)eko zorian
Bi atzizki hauek ekintza berehala gertatuko dela adierazten dute.
Txapelketa amaitzear dago, oso denbora gutxi falta baita.
Egarriaz hiltzeko zorian heldu nintzen etxera.
"Zorian" bakarri gutxitan agertuko zaigu: hilzorian.
8
-t(z)erako
Helburuzko perpausean antza duen denbora atzizki honek esaldi nagusia lehenengo burutzen dela adierazten du.
Haiek azaltzerako gu oso urruti egongo gara.
9
DENBORAZKOAK
Esaldi nagusia denborazko perpausarekin batera gertatuko da; une berean
10
-(e)nean
Aditz laguntzaileari zein trinkoari gehitzen zaio. Atzizki honek bi ekintzak batera gertatzen direla adierazten du.
Euskaltegira heldu zirenean irakaslearekin elkartu ziren.
Oin-hotsak entzun genituenean geure beldurra areagotu egin zen.
11
-(e)la, -(e)larik
Bi atzizki hauek moduzko perpausak ere osa ditzakete, eta, zenbaitetan, desberdintzea ez zaigu erraza gertatuko. Denborazkoak direnean, une berean gertatzen dira bi ekintzak.
Gasteizen geundela hasi zen Jazzaldia.
Filmea ikusten ari zelarik, malkoak atera zitzaizkion.
12
-(e)n bitartean, -(e)n artean, -(e)ino
Lehenengo formak aditz jokatu zein partizipioa har dezake. -(e)n artean eta -(e)ino , aldiz, aditz jokatuari gehituko diogu.
Bilera dagoen artean ez zaratarik egin.
Bilera dagoen bitartean ez zaratarik egin.
Munduaren pultsua armen kalibrea deino, ez duzue zertan beldurtu.
13
-(en) bakoitzean, guztietan, -(e)netan, -(en) aldioro, -(e)nero.
Batzuek aditz jokatua nahiz partizipioa har dezakete. Beste batzuek, aldiz (enetan eta enero) jokatu behar dute nahitaez.
Musika entzuten duen bakoitzean dantzan hasten da.
Aurre egiten diogunetan isilik geratzen zaigu.
14
-t(z)ean, -(k)eran, -t(z)ekoan.
-t(z)ean bi ekintzak momentu berean gertatzen direla adierazten du. -keran mendebaldeko euskalkian erabiltzen da.
Artzainak txistu egitean txakurra adi jarri zen.
Bidetik etorkeran lagun asko ikusi ditut.
15
ahala
Moduzkoetan agertzen den forma honek zenbaitetan denbora kutsua hartzen du. Ekintza bat gertatzen den heinean jazoko da bestea.
Ikasi ahala ahaztu egiten zitzaion.
Gereziak jaso ahala jan egiten ditu.
16
-t(z)earekin batera, -t(z)eaz batera, partizipioa + e(z) batera.
Lehenengo biak infinitiboari lotzen zaizkio, eta azkena partizipioari edo izenari. Atzizki hauek bi ekintzak batera gertatzen direla adierazten dute.
Lehen aktorea agertzearekin batera hasi ziren istiluak.
Jon sartzeaz batera hasi ginen hizketan.
Txakura ikusiz batera ekin zion korrikari.
17
DENBORAZKOAK
Esaldi nagusia denbora perpausa amaitu bezain laster gertatuko da.
Berehala jazotzen direnak.
18
-(e)neko
Aurretik aipatu bezala forma hau -nerakoarekin nahasten da.
-(e)neko formak esaldi nagusia txertatua pasatu eta berehala datorrela azaltzen du.
Umeak aita ikusi zueneko berarengana hurbildu zen korrika.
Etxean sartu zeneko deiadarka hasi zen.
19
-e(n) bezain laster, e(n)bezain agudo, e(n) bezain azkar, e(n) bezain arin, e(n) bezain fite.
Aditz partizipioa edo aditz laguntzailearen ondoren agertzen zaizkigun forma hauek esaldi txertatua amaitu eta segidan nagusia datorrela adierazten dute. Baliokideak dira.
Jan bezain laster alde egin duzu mahaitik.
Zigarroa bukatu bezain fite, beste bat pizten du.
20
orduko
Amaitu orduko etxera joan zineten.
Botila edan orduko, beste bat erosi zuten.
21
eta berehala, eta bat-batean, eta behingoan, eta laster.
"Orduko"aren antza dute.
Zuek alde egin eta berehala joango naiz.
Haiek etorri eta behingoan hasi ginen afaltzen.
22
berria
Hitz honek perpaus bakar bat osatzen du. Partizipioa eta laguntzailearen artean kokatuko dugu.
Heldu berria da (Duela gutxi heldu da)
Ikusi berria dut ikasgai hori.
23
DENBORAZKOAK
Esaldi nagusia denbora perpausa amaitu bezain laster gertatuko da.
Berehala jazotzen EZ direnak.
24
-(e)nean
Aurretik ikusi dugun bezala denbora atzizki honek normalean bi ekintzak aldi berean gertatzen direla adierazten du, baina aditzek forma bukatuak dituztenean perpaus nagusiaren ondoren gertatuko da.
Poliziak ikusi zituenean, lapurrak alde egin zuen.
Babarrunak erre zirenean, bota egin genituen.
25
ondoan, ondoren, ostean, eta gero
Partizipioa izango dute aurrean.
Norgehiagoka bukatu ostean hasi ziren iskanbilak.
Gosaldu ondoren abiatu nintzen gosaltzera.
Orrialde hau amaitu eta gero etxeratuko naiz.
26
-z gero
Honek denborazkoaz gain, askotan baldintza esanahia hartuko du. Partizipioari erantsiko diogu.
Zuzendaria joanez gero hizketan hasi ziren.
27
-takoan
Esaldi nagusia partizipioa hartzen duen denbora perpaus honen ondoren gertatuko da.
Pilula horiek hartutakoan ez zara gosez sentituko.
28
eta, ta, -rik
Partizipioari lotuko dizkiogu forma hauek. Denbora-moduzkoak ditugu eta askotan ez zaigu erraza gertatuko bien artean desberdintzea.
Droga hartu eta egin zuen hanka.
Semeari belarrondokoa emanda, joan zen txikiteatzera.
Gela nol utzi dugun ikusirik, ez du gurekin hitz egingo.
29
barru, -(r)en buruan
Bi elementu hauek epea adierazteko balio dute. Barruk ez du markarik eskatzen ez aurrean, ez atzean. -(r)en buruan-ek noren kasua behar du aurrean.
Hamar egun barru Madrilera joango gara.
Hamar egunen buruan Madrilera joango gara.
30
DENBORAZKOAK
Prozesuaren abiapuntua: ekintza nagusia noiz hasten den azalduko digu.
31
-(e)netik, -(e)nez geroztik
Trinkoari nahiz aditz laguntzaileari lotzen zaizkio.
Andonik maite ninduela argi eta garbi esan zidanetik ez diot behin ere idatzi nahi izan.
Ur-murrizketak hasi zirenez geroztik ez dugu eduki lasaitasunik.
32
az geroztik, -z geroztik
Hauek NOIZTIK galderari erantzuten diote. -z geroztik partizipioari lotzen zaio; -az geroztik, berriz, izenei.
Istiluak hasiz geroztik ez zara kaleratu.
Joan zen urteaz geroztik ez gaituzu bisitatu.
33
DENBORAZKOAK
Prozesuaren amaiera: ekintza nagusia noiz bukatzen den esango digu.
34
-en arte, artean
-en arte aditz jokatua edo partizipioaren ostean jar dezakegu. Esaldi nagusiaren ekintzari amaiera emango dio.
Zu esertzen zaren arte ez dizut ezer kontatuko.
Izen bat aurrean duenean hiru aukera ditugu:
astelehen arte
astelehenera arte
astelehena arte
Artean, partizipioaren atzean jarri behar dugu.
Gurasoak etorri artean ezin duzue ezer jan.
35
Harik eta.... arte
Partizipioari zein aditz jokatuari lotuta agertuko zaigu. Arrekoaren esanahia beretsua du.
Harik eta berak ikusi arte ez du sinetsiko.
Harik eta berak ikusten duen arte ez du sinetsiko.
36
BERRIDAZKETAK
Molda itzazu hurrengo perpausak parentesi artean proposatzen zaizkizun elementuak erabiliz:
37
Fill in the Blanks
Type answer...
38
Fill in the Blanks
Type answer...
39
Fill in the Blanks
Type answer...
40
Fill in the Blanks
Type answer...
41
Fill in the Blanks
Type answer...
42
Fill in the Blanks
Type answer...
43
Fill in the Blanks
Type answer...
44
Fill in the Blanks
Type answer...
45
Fill in the Blanks
Type answer...
46
Fill in the Blanks
Type answer...
47
Fill in the Blanks
Type answer...
48
Fill in the Blanks
Type answer...
49
Fill in the Blanks
Type answer...
50
Fill in the Blanks
Type answer...
51
Fill in the Blanks
Type answer...
52
Fill in the Blanks
Type answer...
53
Fill in the Blanks
Type answer...
54
Fill in the Blanks
Type answer...
55
Fill in the Blanks
Type answer...
DENBORAZKOAK
Show answer
Auto Play
Slide 1 / 55
SLIDE
Similar Resources on Wayground
45 questions
PSAS BAHASA SUNDA
Presentation
•
11th Grade
44 questions
Le Futur
Presentation
•
10th - 12th Grade
36 questions
IP_09-11 Bankkártya - pénzforgalom a bankszámlán
Presentation
•
9th - 12th Grade
28 questions
HELBURUZKOAK
Presentation
•
Professional Development
29 questions
Olvasási technikák
Presentation
•
University
45 questions
French 1 Unit 2 Test Review
Presentation
•
9th Grade
61 questions
Binoculáris látás
Presentation
•
Professional Development
Popular Resources on Wayground
20 questions
"What is the question asking??" Grades 3-5
Quiz
•
1st - 5th Grade
20 questions
“What is the question asking??” Grades 6-8
Quiz
•
6th - 8th Grade
10 questions
Fire Safety Quiz
Quiz
•
12th Grade
20 questions
Equivalent Fractions
Quiz
•
3rd Grade
34 questions
STAAR Review 6th - 8th grade Reading Part 1
Quiz
•
6th - 8th Grade
20 questions
“What is the question asking??” English I-II
Quiz
•
9th - 12th Grade
20 questions
Main Idea and Details
Quiz
•
5th Grade
47 questions
8th Grade Reading STAAR Ultimate Review!
Quiz
•
8th Grade