

Bioetika errepasoa
Presentation
•
Health Sciences
•
KG
•
Practice Problem
•
Easy
Xabier Barquero Garate
Used 1+ times
FREE Resource
2 Slides • 83 Questions
1
BIOETIKA 06
ERREPASOA
By Xabier Barquero Garate
2
Multiple Choice
Zer da Bioetika?
Osasun-arloko arau eta protokoloen multzoa.
Osasun praktikan eta ikerkuntzan sortzen diren arazo moralak aztertzen dituen etikaren adarra.
Gaixoen eskubideak bermatzen dituen lege-esparrua.
Erizaintzaren Kode Deontologikoa.
3
Multiple Choice
Zein da Bioetikaren funtsezko garrantzia, protokoloak jarraitzeaz harago?
Osasun-zerbitzuen kostuak murriztea.
Erabakiak hartzeko arrazonamendu moraleko markoa eskaintzea.
Erizainen soldatak negoziatzea.
Gaixotasunak diagnostikatzeko tresna bat izatea.
4
Multiple Choice
3. Zerk gauzatzen ditu Bioetikaren printzipioak Erizaintzaren jarduna gidatzeko erreferentzia gisa?
Osasun Batzorde Etikoak.
Ospitaleko Protokoloak.
Kode Deontologikoak.
Konpromiso-Agiriak.
5
Multiple Choice
4. Zein da Kalterik eza printzipioaren esanahia?
Gaixoaren autonomia errespetatzea.
Ahal den neurrian onura ekarri eta kaltea saihestea.
Kode Deontologikoak.Baliabideak modu justuan banatzea.
Erizainaren fede erlijiosoa babestea.
6
Multiple Choice
5. Zein printzipio bioetikok eskatzen du osasun-baliabide mugatuen banaketa ekitea eta diskriminaziorik gabekoa izatea?
Autonomia
Ongintza.
Kalterik eza.
Justizia.
7
Multiple Choice
Ongintza printzipioa betetzeko, zer egin behar du osasun-profesionalak?
Gaixoaren borondatearen gainetik erabakiak hartu.
Gaixoaren onura bilatu eta, ahal denean, gaixoari onurak ekarri.
Legeak soilik betetzea.
Tratatzeko gaitasuna hobetzea.
8
Multiple Choice
7. Autonomia printzipioa osasun-arreta testuinguruan aplikatzeak zer dakar?
Gaixoak medikuaren aginduak zalantzan jarri gabe betetzea.
Gaixoak bere osasun-tratamenduari buruzko erabakiak hartzeko duen gaitasuna errespetatzea.
Osasun-taldeak gurasoen borondatea lehenestea, adingabearen aurrean.
Baliabideak banatzeko irizpideak Justiziaz ezartzea.
9
Multiple Choice
8. Gurasoek euren umeari odol transfusio bat egin nahi ez diotela dioten momentuan zein bi printzipioren gatazka dago?
Ongintza eta Justizia.
Autonomia eta Kalterik eza.
Justizia eta Autonomia.
Ongintza eta Justizia.
10
Multiple Choice
9. Bioetikaren hasiera markatu zuen gertakaria, 1962an Washington estatuan, zerekin zegoen lotuta?
Hemodialisi-tratamendua jasoko zuten pazienteak aukeratzeko batzordearen sorrerarekin.
Lehen HBE (Haurdunaldiaren Borondatezko Etetea) legearekin.
Lehen transplantea egitearekin.
Diziplina anitzeko Etika Batzordeak sortzearekin.
11
Multiple Choice
9. Bioetikaren hasiera markatu zuen gertakaria, 1962an Washington estatuan, zerekin zegoen lotuta?
Hemodialisi-tratamendua jasoko zuten pazienteak aukeratzeko batzordearen sorrerarekin.
Lehen HBE (Haurdunaldiaren Borondatezko Etetea) legearekin.
Lehen transplantea egitearekin.
Diziplina anitzeko Etika Batzordeak sortzearekin.
12
Multiple Choice
Printzipio bioetikoak "arau multzo bat soilik" ez izateak zer esan nahi du Bioetikaren Garrantziaren arabera?
Ez direla unibertsalak.
Medikuek bakarrik bete behar dituztela.
Erabakiak hartzeko marko moral bat direla, ez soilik protokoloak.
Ez direla betebehar legalak.
13
Multiple Choice
Osasun-arreta batean, gaixoaren borondatezko ukoari errespetua, zein printzipio bioetikotan du oinarria?
Kalterik eza.
Ongintza.
Autonomia.
Justizia.
14
Multiple Choice
Erizaintzan, Kode Deontologikoaren arabera, zein da printzipio bioetikoen eginkizuna?
Gaixoak epaitzea.
Ospitaleko baliabideak kudeatzea.
Ikerketa zientifikoa soilik erregulatzea.
Erizaintzaren jarduna gidatzen duen erreferentzia etiko eta profesionala izatea.
15
Multiple Choice
1.Zein da Baimen Informatuaren garrantzia?
Komunikazio eta konfiantza prozesua izatea eta autonomiaren errespetua.
Tramite legala soilik izatea.
Ospitalearen erantzukizuna mugatzea.
Erizainari erabakiak hartzeko boterea ematea.
16
Multiple Choice
Zeren urraketak dakarzkie ondorio etiko eta legal larriak?
Medikuaren jarraibideei ez jarraitzeak.
Ospitaleko arauak ez betetzeak.
Konfidentzialtasunaren eta sekretu profesionalaren betebeharrak.
Txanda-aldaketa ez jakinarazteak.
17
Multiple Choice
zer da kontzientzia-eragozpena?
Prozedura medikoak egiteari uko egitea aitzakia pertsonalekin.
Osasun-arloko profesionalen eskubidea, uste erlijioso edo moralengatik.
Lan-baldintzak hobetzeko protestaldi bat.
Pazienteak tratamenduari uko egiteko duen eskubidea.
18
Multiple Choice
Osasun-arloko profesional batek bere lanetik alde egiten badu HBE (Haurdunaldiaren Borondatezko Etetea) kasu batean, modu formalean kontzientzia-eragozpena jakinarazi gabe, zein muga etiko urratzen ari da?
Autonomia printzipioa.
Justizia printzipioa.
Ongintza printzipioa.
Pazientearen arreta bermatzeko betebehar profesionala eta mugak.
19
Multiple Choice
Kontzientzia-eragozpena baliozkoa izateko, zein da bete behar den legezko baldintza nagusia?
Pazientea konbentzitzea.
Medikuen oniritzia edukitzea.
Prozedura formal bat betetzea eta aldez aurretik eta idatziz jakinaraztea.
Erizainaren lankide guztiak ados egotea.
20
Multiple Choice
Pazienteak tratamendu bat errefusatzen badu, zein da erizainaren betebehar etiko eta legala?
Pazientea tratamendua egitera behartzea.
Uko egitearen ondorioen berri ematea, erregistroan dokumentatzea eta Autonomia errespetatzea.
Familiaren erabakiaren arabera jokatzea.
Justizia printzipioa aplikatzea.
21
Multiple Choice
Baimen Informatuaren prozesuaren aurrean, zer gertatzen da pazientea inkompetentea denean?
Printzipio etikoak ez dira aplikatzen.
Ordezkari legalaren edo familiaren baimena bilatu behar da, baina beti pazientearen interes gorenari erreparatuz.
Medikuak bakarrik erabakitzen du.
Erizainaren irizpideak lehenesten dira.
22
Multiple Choice
Zerk bermatzen du osasun profesional-paziente harremanaren konfiantza?
Hierarkia zorrotzak
Komunikazio eraginkorra, datu sentikorrak partekatzeko konpromisoa eta elkarrekiko errespetua.
Pazientearen pasibotasuna.
Erantzun guztiak zuzenak dira
23
Multiple Choice
Konfidentzialtasunaren betebeharraren aurrean, zer da funtsezkoa Erizaintzako Erregistroetan?
Edozein daturen sarbidea baimentzea.
Beharrezkoa den informazioa bakarrik partekatzea, eta sarbide mugatua bermatzea.
Datuak erabat ezkutatzea.
Pazientearen duintasuna alde batera uztea.
24
Multiple Choice
Zer gertatzen da pazientearen Autonomia eskubidearekin, Baimen Informatuaren prozesua bete ez bada?
Pazientearen eskubidea urratu egiten da.
Ongintza printzipioa indartzen da.
Kalterik eza betetzen da.
Erregistroa baliogabea da.
25
Multiple Choice
Zein da erizainaren erantzukizun profesionala bereziki arriskutsua den egoera batean, adibidez, lankide baten praxi desegokia ikusten duenean?
Lankidea denez, ezer ez esatea
Ezer ez egitea.
Konfidentzialtasuna mantentzea, baina erakundeko bide etiko/formalaren bidez jakinaraztea pazientearen segurtasuna bermatzeko.
Kexa publikoa jartzea.
26
Multiple Choice
Kontzientzia-eragozpenak nola du eragina Justizia printzipioan?
Justizia indartzen du.
Justizia printzipioaren tentsioa sortzen du, pazientearen arretaren sarbidea mugatu dezakeelako.
Ez du eraginik.
Pazientearen autonomia indartzen du
27
Multiple Choice
Laguntza bidezko ugalketa prozesuetan, aukera juridikoak egon arren, zein da etorkizuneko gatazka moraletako iturri nagusia?
Gorputzaren instrumentalizazioa eta enbrioien patu etikoa.
Tratamenduaren kostua.
Gurasoen adina.
Medikuaren esperientzia.
28
Multiple Choice
Indarkeria obstetrikoaren gaitzespen etikoa, zein printzipio bioetikotan du oinarria?
Justizia.
Ongintza.
Autonomiaren urraketan, duintasunaren galeran eta Kalterik eza printzipioan..
Konfidentzialtasuna.
29
Multiple Choice
Haurdunaldiaren Borondatezko Etekiaren (HBE) kasuetan, kontzientzia-eragozpena egon arren, zer da erizainaren erantzukizun profesional nagusia?
Prozesua oztopatzea.
Arreta profesionalaren kalitatea eta konfidentzialtasuna bermatzea.
Bere iritzi morala pazientearen gainetik jartzea.
Erabakia ezkutatzea.
30
Multiple Choice
Adingabearen osasun-arretan, "adingabearen interes gorena" lehentasuna izan arren, nola uztartu daiteke hau gurasoen autonomiarekin?
Gurasoen erabakia beti onartuz.
Adingabea bere adin-heldutasunaren arabera entzun eta haren borondatea kontuan hartuz, beti bere ongizatea lehenetsiz.
Gurasoei kasurik ez eginez.
Autonomia printzipioa alde batera utziz.
31
Multiple Choice
Zein da erizainaren jarrera etiko egokia bizitzari eta ugalketari buruzko sinesmen eta balioen aniztasunaren aurrean?
Balio propioak inposatzea.
Sinesmenak alde batera uztea.
Soilik irizpide legalak aplikatzea.
Jarrera gogoetatsua eta errespetuzkoa garatzea, deliberazio etikoa aplikatuz.
32
Multiple Choice
Antikontzepzioa eta HBE kasuetan, zergatik da funtsezkoa sarbibide berdina bermatzea?
Justizia printzipioa betetzeko.
Ongintza printzipioa betetzeko.
Kontzientzia-eragozpena saihesteko.
Osasun-kostuak murrizteko.
33
Multiple Choice
Antikontzepzioari buruzko informazioa ematean, zein da erizainaren ardura etikoa, sinesmen pertsonalak alde batera utzita?
Soilik pilulak gomendatzea.
Aukera guztiak zintzotasunez, zehaztasunez eta mugarik gabe eskaintzea.
Bere iritzi pertsonala inposatzea.
Erregistroan ez idaztea.
34
Multiple Choice
Gatazka moraleko egoeretan, Erizainaren Erantzukizun Profesionalak zer eskatzen du?
Erabakiaren erantzukizuna beste norbaiti transferitzea.
Erantzukizuna onartzea, inplikazioa kudeatzea eta konfidentzialtasuna mantentzea.
Isiltasuna mantentzea.
Soilik legeak betetzea.
35
Multiple Choice
Amatasunaren arretan, zergatik da garrantzitsua Kalterik eza printzipioa?
Soilik amaren osasuna babesteko.
Amatasunean eta erditzean bai amaren zein haurraren kalte fisiko eta psikologikoa saihesteko ahalegina egiteko.
Baimen Informatua saihesteko.
Indarkeria obstetrikoa ezkutatzeko.
36
Multiple Choice
13 urteko gaztea, erabakitzeko orduan (Adierazi OKERRA)
jasoko duen informazioa bere ulermen-mailara egokituko da.
entzun egin behar da bere iritzia
gurasoek edo ordezkari legalek emango dute baimena
informazio osoa emango zaio teknizismo oro erabiliz
37
Multiple Choice
Zer da Isiltasunaren Konspirazioa (osasun-arlokoa) eta zergatik da etikoki kaltegarria?
Medikuaren eta erizainaren arteko sekretua.
Pazienteari bere diagnostikoa eta pronostikoa ezkutuan mantentzea, Autonomia eta Informazio egiazkoa urratuz.
Konfidentzialtasuna.
Diziplina anitzeko talde-lana.
38
Multiple Choice
Zergatik da beharrezkoa deliberazio etikoa Kirurgiako eta Onkologiako dilemen aurrean?
Erabakia azkartzeko.
Erabaki zailak talde-lanaren eta arrazonamendu etikoaren bidez hartzeko.
Soilik medikuaren erantzukizuna murrizteko.
Informazio egiazkoa ezkutatzeko.
39
Multiple Choice
Erizain batek Paziente terminal baten heriotzaren ondoren negar egiten duenean, Dolu Profesionalaren aurrean, zein ez da erakundearen erantzun etiko zuzena?
Baliabide emozionalak eta psikologikoak (laguntza) eskaintzea
inplikazioaren eta profesionaltasunaren arteko tentsioa kudeatzeko neurriak hartzea.
Erizainarekin hitz egitea berriro ezin dela gertatu esateko.
Babesa eskaintzea
40
Multiple Choice
Anonimatua eta Konfidentzialtasuna zaintzeak nola laguntzen du pazientearen Duintasuna mantentzen?
Datu pertsonal eta sentikorren babesa bermatuz, batez ere ingurune kliniko konplexuetan.
Histori klinikoan erregistroak burutuz
Informazio egiazkoa ukatuaz.
Informazioa babestuz harreman terapeutikoa bukatazen denean ere
41
Multiple Choice
Heriotzak haurtzaroan duen berezitasuna kontuan hartuta, zein da erizainaren eginkizuna?
Heriotzari buruz ez hitz egitea.
Gurasoei soilik informazioa ematea.
Komunikazio egokitua eskaintzea eta adingabearen interes gorena eta gurasoen erabakiak uztartzea.
Tratamendu oldarkorrak aplikatzea.
42
Multiple Choice
Pazienteak bere diagnostikoa jakiteko eskubidea onartzen bada, nola kudeatu behar da etikoki isilkeriaren konspirazioa?
A) B) C) D)
Familiaren eskaera betez.
Informazioa ezkutuan mantenduz.
Erregistroan ez idatziz.
Gardentasuna eta egia babestuz, beti ere informazio egokitua eta errespetuzkoa emanez.
43
Multiple Choice
Doluaren akonpainamenduan erizainaren rolak zer eskatzen du?
Profesionaltasunaren eta inplikazioaren arteko tentsioa kudeatzea, prozesuaren berezitasunak errespetatuz.
Emozioak saihestea.
Erizainaren arazo pertsonalak partekatzea.
Erregistroak azkar betetzea.
44
Multiple Choice
Zergatik da hain garrantzitsua pazientearen Autonomia bizitzaren amaierako erabakietan? (adierazi okerra)
Bere borondatea kontuan hartu ahal izateko.
Duintasuna bermatzen duen ardatz etikoa delako.
Familiaren erabakiak baztertzeko
Konfiantzazko harremana indartzeko
45
Multiple Choice
1. Zein da Egoskorkeri Terapeutikoaren eta Futilitate Terapeutikoaren arteko harreman etikoa?
Berdinak dira.
Futilitateak tratamenduaren onura kliniko eza adierazten du, eta egoskoeriak tratamendu futila aplikatzea da, etikoki onartezina dena.
Egoskortasuna legezkoa da, futilitatea ez.
Soilik Ongintza printzipioa urratzen du.
46
Multiple Choice
Nola bermatzen du Aurretiazko Borondateen (AB) dokumentuak pazientearen Autonomia?
Tratamendu guztiak onartzea eskatuz.
Familiaren erabakiak lehenetsiz.
Osasun profesionalen iritzia aplikatuz.
Gaixoa eskuduna ez denean, bere nahiaren dokumentu argia izatea ahalbidetuz. .
47
Multiple Choice
Zergatik sortu zen Eutanasiaren Ebaluazio Batzordea (BEB) LO 3/2021 Lege Organikoan?
Prozesua azkartzeko.
Prozesuari uko egiteko.
Eutanasia eskaerak baldintza zorrotzak betetzen direla bermatzeko eta prozeduraren berme etiko eta legalak zaintzeko.
Medikuaren erabakia soilik berresteko.
48
Multiple Choice
Euskadin, zein da 2024ko Dekretuak erizainari ematen dion eginkizun berria Aurretiazko Borondateen prozesuan?
AB dokumentua ezeztatzea.
Tratamenduak ez aplikatzea.
Dekretu horrek erregistroaren inguruko araudia aldatzen du, erizainei ez die eragiten.
Fede-emaile gisa jarduteko gaitzea, AB erregistroan sartzeko aukera emanez.
49
Multiple Choice
Biobankuetarako baimena ematean, zergatik da garrantzitsua "baimen espezifikoaren" eta "baimen zabalaren" arteko desberdintasuna ulertzea?
Pazientearen Autonomia eta kontrola bermatzeko laginen erabilera etorkizunean.
Baimen espezifikoa delako soilik legezkoa.
Baimen espezifikoak ahozkoa izan behar duelako eta zabalak idatzizkoa.
Baimen zabalean ikerketa espezifiko baterako baimena ematen delako.
50
Multiple Choice
Nola aplika daiteke Justizia printzipioa Organoen Dohaintzan eta Transplanteetan?
Altruismoa alde batera utziz.
Dohaintza onartu nahi ez dutenak baztertuz.
Organoen banaketa irizpide kliniko eta ekitatiboetan oinarrituz
dohaintza handiak onartuz.
51
Multiple Choice
Eutanasiaren prozesuan (LO 3/2021), zein da erizainaren rola?
Erabakiaren erantzulea izatea.
Eskaera epaitzea.
Prozedura estrukturatuan parte hartzea, zainketa egokiak, konfidentzialtasuna eta errespetua bermatuz.
Osasun profesionalen iritziak gailentzea
52
Multiple Choice
Eutanasiaren prozesuan (LO 3/2021), zein da erizainaren rola?
Erabakiaren erantzulea izatea.
Eskaera epaitzea.
Prozedura estrukturatuan parte hartzea, zainketa egokiak, konfidentzialtasuna eta errespetua bermatuz.
Osasun profesionalen iritziak gailentzea
53
Multiple Choice
Nola kudeatu behar du erizain batek paziente baten Transfusioei uko egitea arrazoi erlijiosoengatik?
Erabakia baztertuz.
Pazientearen autonomia errespetatuz, ondorioen berri emanez eta bere baimena ahoz jasoz.
Pazientearen autonomia errespetatuz, ondorioen berri emanez eta bere baimena idatziz jasoz.
Kalterik eza printzipioa soilik aplikatuz.
54
Multiple Choice
Aurretiazko Borondateak (AB) izan arren, zergatik da beharrezkoa osasun-taldeak etengabe deliberatzea?
AB dokumentua aldatzeko.
Pazientearen Autonomia ez betetzeko.
Profesinalen erabaki absolutua aplikatu behar den baloratzeko.
AB dokumentuaren interpretazioa egoera klinikoan egokitzeko.
55
Multiple Choice
Biobankuetako laginen baimena atzera bota al daiteke? Eta zer gertatzen da jadanik aztertutako datuekin?
Ezin da atzera bota.
Bai, atzera bota daiteke eta datu guztiak suntsitu behar dira. Horretarako 15 eguneko epea betez.
Epaitegiaren baimena behar da atzera botatzeko.
Bai, atzera bota daiteke, baina jadanik aztertutako datuak ezin dira suntsitu orokorrean.
56
Multiple Choice
Futilitate terapeutikoaren aurrean, zein da erizaintzaren betebehar etikoa?
Tratamendua kosta ahala kosta aplikatzea.
Tratamendua etetea edo berrikustea proposatzea (Kalterik eza eta Ongintza).
Paziente eta familiari tratamenduaren alde onen inguruan hitz egitea.
Etika batzordeari ez jakinaraztea
57
Multiple Choice
15 urteko adingabe batek tratamendua ukatzen badu, zer da zuzena?
Beti gurasoek dute azken hitza
16 urtetik beherakoek ezin dute erabaki
Profesionalak erabakitzen du
12 urtetik gorakoen iritzia kontuan hartu behar da
58
Multiple Choice
Esku-hartze bat noiz egin daiteke baimenik gabe?
Arrisku larria eta berehalakoa bada eta pazienteak ezin badu baimendu
Pazienteak ez badu informazioa gustuko
Familiak hala eskatzen badu
Medikuak nahi duelako
59
Multiple Choice
Sekretu profesionalaren salbuespenetako bat:
Pazienteak 18 urte izatea
Osasun-arrisku publikoa
Profesionalak nahi duenean
Familiak eskatzen duenean
60
Multiple Choice
Kontzientzia objezioa nola formalizatzen da?
Ahoz, txandaburuari esanda
Zerbitzuan gehiengo absolutua izan behar du bozkaketa sekretu bitartez.
Zerbitzuan gehiengo sinplea izan behar du bozkaketa publiko bitartez.
Idatziz, aurrez eta banaka
61
Multiple Choice
Zein da indarkeria obstetrikoaren adibidea?
Informazio egokia ematea
Odol-presioa hartzea baimenik gabe
Episiotomia sistematikoa baimenik gabe
Pazientearen erabakia errespetatzea
62
Multiple Choice
Futilitate terapeutikoa definitzen duena:
Tratamendua garestia izatea, ekitatearen gatazka sortuz
Tratamenduak emaitza errealistarik ez izatea
Familiak ez onartzea
Pazienteak sendatzeko aukerarik ez izatea
63
Multiple Choice
Sedazio aringarria noiz da legez eta etikoki zuzena?
Sintoma errefraktarioetan, helburua sufrimendua arintzea denean
Pazientea lo egon dadin
Heriotza azkartzeko
Familiak hala nahi duelako
64
Multiple Choice
Aurretiazko borondateak (AB) vs familia: nork du lehentasuna?
Familiak
Osasun profesionalak
AB baliozkoa bada
Azken txandako profesionalak
65
Multiple Choice
Eutanasia eskatzeko baldintza ezinbestekoa:
Familiak
Gaitasun mentala eta kontzientzia izatea
Aurretiazko borondateetan jasota izatea
Ospitale publikoan egotea
66
Multiple Choice
Profesionalak lagundutako suizidioa zer da?
Profesionalak substantzia administratzen du
Osasun ingurunean egin behar da
Pazientearen ohiko etxebizitzan egin behar da
Pazienteak substantzia autosuministratzen du
67
Multiple Choice
RGPD eta LO 3/2018 aplikatzean profesionalaren betebeharra:
Datuak soilik behar medikoetarako erabiltzea, segurtasun-neurriekin
Datuak nahi duenean erabiltzea
Datuak betiko gordetzea
Beti familiari informazioa ematea
68
Multiple Choice
Maastricht III asistolia:
Kalean gertatutako PCR ez kontrolatua
ZIUko euste-terapiaren eten ondorengo asistolia
Trafiko-istripu ondorengo asistolia
Itotze baten ondorengoa
69
Asistoliako dohaintzaren laburpena (TEN / Maastricht)
IIa mota: ospitalez kanpoko kontrolik gabea
IIb mota: ospitale barruko kontrolatu gabea
III. mota: kontrolatua, bizi-euskarria kendu ondoren
IV. mota: bihotz-gelditzea aurretik entzefaloko heriotza dagoenean
70
Multiple Choice
Jehová lekuko batek transfusioa ukatzen badu eta pazientea gaitua bada:
Derrigor transfunditu behar da
Ezin da bere iritzia kontutan hartu
Bere ukapena errespetatu behar da
Familiak du azken hitza
71
Multiple Choice
Zergatik ez da anonimotasun genetiko osoa bermatzen?
Proben akatsengatik
ADN informazioa genetikoa eta identifikagarria delako
Biobankuek ez dutelako segurtasunik
Legeak ez duelako arautzen
72
Multiple Choice
Interes gorenaren printzipioa:
Gurasoen iritzia nagusi da beti
Profesionalak erabakitzen du beti
Adingabearen iritzia entzun behar da
Adingabearen ongizatea da erabaki guztien ardatza
73
Multiple Choice
Isiltasunaren konspirazioaren arrisku nagusia:
Familian tentsioa sortzea
Pazientearen autonomia eta duintasuna urratzea
Profesionalen lana erraztea
Tratamenduak ez planifikatzea
74
Multiple Choice
Organoak emateko Espainiako ereduan, presuntziozko baimenak hau esan nahi du:
Pertsona guztiek dokumentu bat sinatu behar dute emaile izateko.
Pertsona bat dohaintza-emailea dela jotzen da, bizi den bitartean horren aurka dagoela berariaz jasota ez badago.
Familiak erabakitzen du beti, pazientearen lehentasunen gainetik.
Emailearen txartela daramatenek bakarrik eman dezakete odola.
75
Multiple Choice
Organoak emateko Espainiako ereduan, presuntziozko baimenak hau esan nahi du:
Pertsona guztiek dokumentu bat sinatu behar dute emaile izateko.
Pertsona bat dohaintza-emailea dela jotzen da, bizi den bitartean horren aurka dagoela berariaz jasota ez badago.
Familiak erabakitzen du beti, pazientearen lehentasunen gainetik.
Emailearen txartela daramatenek bakarrik eman dezakete odola.
76
Multiple Choice
Espainiako Transplanteen Legearen arabera, zein da familiaren benetako papera ustezko baimenean?
Legezko ahalmena du erauzketa baimentzeko edo debekatzeko.
Bere iritziak ez du garrantzi juridikorik eta alde batera uzten da
Ez du botere juridikorik, baina arrazoi etikoengatik eta praxi oneko arrazoiengatik kontsultatzen da.
Familiak idatzizko baimena sinatzen du beti.
77
Multiple Choice
noiz da nahitaezkoa baimen informatua idatziz ematea?
Prozedura mediko guztietan.
Ebakuntza kirurgikoetan, prozedura inbaditzaileetan eta arrisku handietan bakarrik.
Tratamendu farmakologikoetarako bakarrik.
Tratamendu aringarrietarako.
78
Multiple Choice
Espainiako araudiaren arabera, orokorrean, 15 urtetik beherako batek:
Edozein baimen informatu sina dezake bere kabuz.
Ez zaio prozesuaren berri eman behar.
Lege-gaitasun osoa du, heldutasunez adierazten badu.
Entzun egin behar zaio, baina erabakia bere legezko ordezkariek hartzen dute.
79
Multiple Choice
Sekretu profesionala legez apurtu daiteke, baldin eta:
Profesionalak beste unitate bateko lankideekin informazioa partekatu nahi du.
Pazientea hil egiten da.
Jakinarazpena egiteko legezko betebeharra dago (delituak, osasun publikoa, nahitaez deklaratu beharreko gaixotasunak).
Familiak idatziz eskatzen badu.
80
Multiple Choice
Honako kasu hauetan da zuzena “sekretu partekatua”:
Ospitaleko edozein profesionalekin partekatzen da informazioa.
Zentroko zuzendaritzak eskatzen du.
Pazienteari buruzko informazioa erabiltzen da, anonimizatu gabeko prestakuntzarako.
Informazioa asistentzia-taldearen barruan bakarrik partekatzen da, eta, beharrezkoa bada, arretarako.
81
Multiple Choice
ondoko baieztapenetatik, zein da zuzena kontzientzia-eragozpenari buruz erizaintzan?
Unitate oso batek gauzatu dezakeen eskubide kolektiboa da
Edozein egoeratan alega daiteke, baita bizi-larrialdietan ere.
Banaka, aldez aurretik eta idatziz aitortu behar da.
Profesionala oinarrizko zainketak ematetik salbuesten du.
82
Multiple Choice
Interbentzio momentu batean ustekabeko aurkikuntza bat egin dute. Zer egin dezakete? Adierazi okerra
esku-hartze “osagarria” beharrezkoa denean kalte larria saihesteko egin daiteke
premiazkoa ez bada, baimen informatua lortu arte itxaron behar da
Familiartekoen ahozko baimena lortu dezakete.
Denak zuzenak dira
83
Multiple Choice
Haurdunaldia eteteko 1/2023 Lege Organikoaren inguruan (adierazi okerra)
16 eta 17 urte bitarteko adingabeek gurasoen baimenik gabe har dezakete erabakia.
Kontzientzia-eragozleen erregistro ofiziala sortzea.
Banaka, aldez aurretik eta idatziz aitortu behar da.
Erabaki librea 12. astera arte.
84
Multiple Choice
Soberako enbrioiak, emakumearen edo bikotekidearen idatzizko baimenarekin, honetarako erabil daitezke (adierazi okerra):
Erabilera propioa etorkizunean (transferentzia berriak).
Beste pertsona batzuei ematea, ugaltzeko.
Ikerketa biomedikorako ematea.
Denak zuzenak dira
85
Multiple Choice
Zer da efektu bikoitzaren printzipioa zainketa aringarrietan?
bi sintoma errefraktario arintzen dituen tratamendua, efektu sinergikoa dutena.
helburua sintomak arintzea bada, heriotza azkartu dezakete.
bi gaixotasunen aurka lan egitea definitzen duen ezaugarria
Denak zuzenak dira
BIOETIKA 06
ERREPASOA
By Xabier Barquero Garate
Show answer
Auto Play
Slide 1 / 85
SLIDE
Similar Resources on Wayground
85 questions
leis de Newton
Presentation
•
10th Grade
86 questions
INSETTI-anatomia
Presentation
•
9th - 12th Grade
81 questions
Floyd no Tiene Iphone
Presentation
•
8th Grade
75 questions
DESAFIO PARANÁ - ALUNO MONITOR
Presentation
•
6th - 8th Grade
83 questions
English 3 UNIT 3 Staying in Hotels
Presentation
•
University
77 questions
Gotejamento de soluções
Presentation
•
KG - University
76 questions
El extraño caso de Dr. Jekyll y Mr. Hyde
Presentation
•
7th Grade
76 questions
Chemianalysis and Experimental Technique
Presentation
•
11th Grade
Popular Resources on Wayground
16 questions
Grade 3 Simulation Assessment 2
Quiz
•
3rd Grade
19 questions
HCS Grade 5 Simulation Assessment_1 2526sy
Quiz
•
5th Grade
10 questions
Cinco de Mayo Trivia Questions
Interactive video
•
3rd - 5th Grade
17 questions
HCS Grade 4 Simulation Assessment_2 2526sy
Quiz
•
4th Grade
24 questions
HCS Grade 5 Simulation Assessment_2 2526sy
Quiz
•
5th Grade
13 questions
Cinco de mayo
Interactive video
•
6th - 8th Grade
20 questions
Math Review
Quiz
•
3rd Grade
30 questions
GVMS House Trivia 2026
Quiz
•
6th - 8th Grade
Discover more resources for Health Sciences
6 questions
FOREST Generosity
Presentation
•
KG
21 questions
Star Wars
Quiz
•
KG - 12th Grade
16 questions
3D Shapes
Quiz
•
KG - 1st Grade
10 questions
Word Knowledge and Skills #3
Quiz
•
KG - 8th Grade
24 questions
5th Grade Math EOG Review
Quiz
•
KG - University
73 questions
NWEA MATH Practice 161-170
Quiz
•
KG - 3rd Grade
13 questions
Time
Quiz
•
KG - 2nd Grade
12 questions
Alliteration Practice
Quiz
•
KG - 5th Grade