wayground logo

Free Printable Worksheets

NEW

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

Bizenta Mogel bibliotekaren galdetegia

Total questions: 25

Worksheet time: 12mins

Name
Class
Date
1.

Geralt de Rivia…

a)

Andrzej Sapkowski idazleak sortutako pertsonaia da.

b)

Telesail batean agertzen da.

c)

Bideojokoetan agertzen da.

d)

Beste erantzun guztietan esandakoa egia da.

2.

Gezurra den esaldia aukeratu behar duzu. Gabriel Aresti idazleari buruz esan dezakegu…

a)

Basaurin jaio zela.

b)

1960ko hamarkadan poesia sozial eta kritikoa egin zuela.

c)

La Tertulia de la Concordia deituriko bilgunean Blas de Otero eta Gabriel Zelaia poetak solaskide izan zituela.

d)

Literatura unibertsaleko hainbat lan euskarara itzuli zituela.

3.

Idazle japoniar hauen artean Nobel saria jaso ez duena aukeratu behar duzu:

a)

Kenzaburo Oe.

b)

Kazuo Ishiguro.

c)

Yasunari Kawabata.

d)

Haruki Murakami.

4.

Tintin pertsonaiaren sortzailea:

a)

Albert Uderzo da.

b)

Maurice de Bévère “Morris” da.

c)

Hergé da.

d)

Robert Velter da.

5.

Watchmen komikiaren marrazkilaria:

a)

Alan Moore.

b)

Dave Gibbons.

c)

John Romita Jr.

d)

Jim Lee.

6.

Pedro Alberdi idazleari buruz esan dezakegu…

a)

Eibartarra dela.

b)

2007. urtean Unamuno saria irabazi egin zuela "Carlos esaten zioten gizona" eleberriarekin.

c)

Narrazioa, saiakera eta haur/gazte literatura idazten duela.

d)

Beste erantzun guztietan esandakoa egia dela.

7.

Blas de Oterori buruz esan dezakegu…

a)

Bilbotarra zela.

b)

Parisen Parler clair argitaratu zuela, En castellano ("Gaztelaniaz") liburuaren itzulpena, Espainian zentsuratuta izan ostean.

c)

Gerra aurrean Lauaxeta ezagutu zuela eta gerra ondoren Gabriel Aresti izan zuela adiskide handia.

d)

Beste erantzun guztietan esandakoa egia dela.

8.

Gezurra den esaldia aukeratu behar duzu. Lingue Vasconum Primitiae…

a)

Ezaguna dugun lehen euskal liburu inprimatua da.

b)

Joanes Leizarragak idatzi zuen.

c)

Hamabost poemaz osatutako bilduma bat da, 52 orrialde guztira.

d)

Heldu zaigun ale bakarra Pariseko Liburutegi Nazionalean gordeta dago.

9.

Spiderman komiki pertsonaiaren egileak:

a)

Stan Lee eta Steve Ditko.

b)

Stan Lee eta John Romita.

c)

Stan Lee eta Peter David.

d)

Stan Lee eta Peter Parker.

10.

Kirmen Uriberi buruz esan dezakegu...

a)

Harri eta herri idatzi zuela

b)

Han izanik hona naiz idatzi zuela.

c)

Obabakoak idatzi zuela.

d)

Bitartean heldu eskutik idatzi zuela.

11.

Ibon Martin egileari buruz…

a)

Donostiarra dela esan dezakegu.

b)

Komunikazioan eta Kazetaritzan lizentziatura duela esan dezakegu.

c)

Isiltasunaren itsasargia idatzi zuela esan dezakegu.

d)

Beste erantzun guztietan esandakoa egia dela esan dezakegu.

12.

Gezurra den esaldia aukeratu behar duzu. Mariasun Landak…

a)

Batik bat helduentzako ipuinak idazten ditu.

b)

Euskarazko Haur eta Gazte Literatura sariak lortu ditu.

c)

Aitonaren txalupan idatzi du.

d)

2004 urtean, Donostiako Udalak emandako Hiritar Merezimenduzko Domina eta Errenteria Hiriko Domina lortu zituen.

13.

Itxaro Bordari buruz esan dezakegu…

a)

Maiatz literatur aldizkariaren sortzaileetakoa izan zela, Luzien Etxezaharretarekin batera.

b)

Poesia, narrazioa, eleberria, saiakera, kronika, antzerkia... jorratu dituela

c)

Itzulpengintzan lan oparoa egin duela.

d)

Beste erantzun guztiak zuzenak direla esan dezakegu.

14.

Tolstoik idatzitako eleberria aukeratu.

a)

Krimena eta zigorra.

b)

Mediku baten oroitzapenak.

c)

Aita-semeak.

d)

Anna Karenina.

15.

Nor da irudiaren marrizkilaria?

a)

Tolstoi.

b)

Ivan Turgenev

c)

Aleksandr Pushkin.

d)

Federico García Lorca.

16.

Las tres reinas magas antzerkiaren egilea.

a)

Isabel Allende.

b)

Gloria Fuertes.

c)

Alfonsina Storni.

d)

Gabriela Mistral.

17.

Hurrengo aipaketaren egilea aukeratu:

"Niri esaten zidatenean: «Zergatik idazten duzu euskaraz?» Nik erantzuten nien: «Euskaraz idazten mundu guztira iritsi daitekeelako». Eta jendeak barre egiten zidan, nire lotsagabekeria zelakoan".

a)

Bernardo Atxaga.

b)

Joseba Sarrionandia.

c)

Itxaro Borda.

d)

Mariasun Landa.

18.

Hurrengo aipaketaren egilea aukeratu: "Erreala itsasoa da. Hartan igeri egiten duten idazleak daude, eta hartan murgiltzen direnak. Baina ura berbera da".

a)

Gabriel García Márquez.

b)

José Saramago.

c)

Julio Cortazar.

d)

Carmen Posadas.

19.

Espido Freirek…

a)

Literaturgintzan hasi aurretik, musikagintzan aritu zen.

b)

Melocotones Helados eleberriarekin, Planeta saria irabazi zuen.

c)

Eleberriak eta saiakera ez ezik, ipuin asko idatzi ditu.

d)

Beste erantzun guztietan esandakoa egia da.

20.

Manolito Gafotasen egilea…

a)

Julia Navarro da.

b)

Maria Dueñas da.

c)

Elvira Lindo da.

d)

Maruja Torres da.

21.

La legión perdida liburuaren egilea:

a)

Lewis Wallace

b)

Valerio Massimo Manfredi

c)

Javier Negrete

d)

Santiago Posteguillo

22.

Mortadelo eta Filemón komikiaren egilea:

a)

Paco Roca

b)

Francisco Ibañez

c)

José Escobar

d)

Quino

23.

Nur liburuen egilea:

a)

Jasone Osoro

b)

Toti Martínez de Lezea

c)

Tere Irastortza

d)

Garbiñe Úbeda

24.

Jara liburuaren idazlea:

a)

Irati Jiménez

b)

Leire Bilbao

c)

Ander Iturriotz

d)

Jasone Osoro

25.

Bizenta Mogel idazleari buruz egia den aukera hautatu:

a)

Azkoitian jaio zen.

b)

Ipui onac izenburuko alegia-bilduma idatzi zuen, eta 1804an argitaratu.

c)

Euskaraz argitaratu zuen lehen emakumea izan zen.

d)

Beste erantzun guztietan esandakoa egia dela.