Wayground logo

Free Printable Worksheets

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

Entsegu ezberdinak+ ez suntsitzaileak

Total questions: 17

Worksheet time: 9mins

Name
Class
Date
1.

Zer da erresilientzia? *

a)

Talka batez pieza bat apurtzean, pieza horren apurketak xurgatu duen indarra azalera unitateko

b)

Talka batez pieza bat apurtzean, pieza horren apurketak xurgatu duen energia azalera unitateko

c)

Talka batez pieza bat apurtzean, pieza horren apurketak xurgatu duen indarra

2.

Zein entseguri dagokio argazki hau?

a)

Charpy metodoa

b)

Poldi metodoa

c)

Shore metodoa

d)

Brinell metodoa

3.

Carpy metodoak ze informzio ematen digu?

a)

Materialaren zailtasuna

b)

MAterialaren erresistentzia dinamkoa

c)

Materialaren erresilientzia

d)

Gaur egungo kotxen materialek, kolpe ondoren hain errez zergatik lehertzen diren inguruko informazioa ematen digu

4.

Barra bati indar bat egin eta tolesturaren ondorioz barra hori luzatzen bada, ze entsegu mota egiten hari gara?

a)

Makurdura entsegua

b)

Bihurdura entseguaa

c)

Tortsio entsegua

5.

alanbreren bat moztu behar izan dugu eta ez genuen eskura horretarako tresna egokirik. Horregatik, alde batera eta bestera, txandaka, tolestu genuen, materialari ______ eraginez, garraztasuna sorraraziz eta lehen unean gehienez jasandako tentsioa baino tentsio baxuagoa aplikatuz alanbrea moztea lortuz. Ze entsegu erabili beharko genuke propietate hau aztertzeko?

a)

Tortsio entsegu

b)

neke entsegua

c)

Zizailaketa entsegua

d)

Puntzonaketa entsegua

6.

Entsegu honek azalerako akatsak hautematen laguntzen digu, azalera baten gainean koloredun likido bat edo likido fluoreszente bat aplikatuz. Ze metodo da?

a)

Zizailadura entsegua

b)

Likido sarkorren entsegua

c)

Puntzonaketa entsegua

d)

Enbutizio entsegua

7.

Zein da gezurra likido sarkorren metodoaren abantaila hauen artean?

a)

Edozein materialekin erabili daitekeela

b)

Tamaina txikiko edo handiko materialekin erabili daiteke

c)

Tamaina txikiko edo handiko materialekin erabili daiteke

d)

Oso equipo garestia behar da da entsegu hau egiteko.

8.

Zein da gezurra likido sarkorren metodoaren abantaila hauen artean?

a)

Solilik azalerako akatsak hauteman daitezke

b)

Barneko akatsei buruz ez du informaziorik ematen

c)

Sistema hau plikatzen den azalerak oso grabi egon behar du

d)

Entseguen erregistrorik ez dagoenez , entseguan azaltzen diren markak interpretatzea oso erreza da

9.

Partikula magnetikoen entsegua erabiltzean...

a)

azalerako eta barneko akatsak hauteman ahalko ditugu, soilik imantatu daitezkeen materialetan

b)

azalerako eta barneko akatsak hauteman ahalko ditugu, bai material metalikoatan bita polimeroetan ere.

c)

barneko akatsak hauteman ahalko ditugu, soilik imantatu daitezkeen materialeta

d)

Soilik azaleko akatsak hauteman ahalko ditugu, imantatu daitezkeen materialetan

10.

Particula magnetikoen entsegua erabiltzean eremu magnetiko bat sortzen da, materialaren akatsek eremu magnetikoa "apurtzen"dute, eremu magnetiko berriak sortuz eta eremu berri hautean.....

a)

Partikulak pilatzen dira

b)

Partikulek azalean hutsuneak sortzen dira

c)

Soilik partikulak pilatzen dira azaleko akatsa baldin badago

d)

Denak egiak dira

11.

Nola izendatzen da materialean egon daitezkeen akatsek eremu magnetikoa apurtzea?

a)

Partikulen sakabaneketa

b)

Partikkulen elkarketa

c)

irteera magnetikoa

d)

ihes magnetikoa

12.

Zer gertatuko da akatsak eremu magnetikoarekin lerrokatuta badaude?

a)

Entsegua ez da erabakiorra izango

b)

Partikulak ez dira pilatuko

c)

Partikulak pilatuko dira

d)

Ez du eraginik entseguan

13.

Indar-lerroen uniformetasuna gertatuko da, betiere, imanaren barnean akatsik ez badago, izan ere, materialean poro, arrakala edo etenduraren bat baldin badago, indar-lerroetan asaldurak sortuko dira kanpoaldera irtengo direnak, piezatik irten eta berriro hartan sartuz, ihes magnetiko direlakoak sorraraziz. Ihes hori iman berri baten sorrera modura uler dezakegu. Horrenbestez, gorputzaren gainean partikula ferromagnetikoak hautseztatzean etendura edo akatsen gainean metatuko dira. Ze entsegu mota da?

a)

Partikula magnetikoen entsegua

b)

Likido sarkorren entsegua

c)

X izpien entsegua

d)

Ultrakoinuen bidezko entsegua

14.

Gorputz baten barnean beste material mota bat barneratzen bada, edo poro, arrakala edo inperfekzioren bat baldin badago, zonalde horietatik igarotzen diren izpiak ez dira horrenbeste xurgatuko, eta, horrenbestez, plaketan tonu ezberdinetan inprimatuko dira, Ze entseguri dagokio?

a)

Partikula magnetikoen entsegua

b)

Likido sarkorren entsegua

c)

X izpien entsegua

d)

Ultrasoinuen bidezko entsegua

15.

Zein da zuzena, Xizpien probari dagokionez?

a)

proba hau material ugaritan barneko zein kanpoko jarraitasunik ezak hautemateko erabiltzen da, izan ere, material metalikoetan nahiz ez metalikoetan erabili ahalko da

b)

proba hau material metalikoen barneko zein kanpoko jarraitasunik ezak hautemateko erabiltzen da, izan ere, material metalikoetan nahiz ez metalikoetan erabili ahalko da

c)

proba hau material ugaritan barneko zein kanpoko jarraitasunak hautemateko erabiltzen da, izan ere, material metalikoetan nahiz ez metalikoetan erabili ahalko da

16.

Haatik, horien erabilera mugatua da aztertzeko objektuek forma konplexuak baldin badituzte, izan ere, emaitzen interpretazioa konplexua eta zehaztugabea izango litzateke. Gainera, piezaren bi aldeak irisgarriak izan behar dira. Jakina, entsegu horiek langile kualifikatuek egingo dituzte, eta beti erradiazio ionizatzaileak edo material erradiaktiboak erabiltzeak dakarren arriskuaz jabetuta.

a)

horien erabilera mugatua da aztertzeko objektuek forma konplexuak baldin badituzte, izan ere, emaitzen interpretazioa konplexua eta zehaztugabea izango litzateke.

b)

piezaren bi aldeak irisgarriak izan behar dira.

c)

entsegu horiek langile kualifikatuek egingo dituzte, beti erradiazio ionizatzaileak edo material erradiaktiboak erabiltzeak dakarren arriskuaz jabetuta.

d)

Denak ez dira zuzenak

17.

Entsegu mota honetan materialaren molekulek egiten duten dardara aztertzen da, Zin da?

a)

Partikula magnetikoak

b)

Likido sarkorrak

c)

X izpiak

d)

Ultrasoinuak