Wayground logo

Free Printable Worksheets

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

Unibertsoko astroak eta beraien mugimenduak

Total questions: 10

Worksheet time: 5mins

Name
Class
Date
1.

Ez du berezko argirik eta planeta baten inguruan burutzen du translazioa: zein astro da?

a)

Izarra

b)

Planeta

c)

Satelitea

d)

Asteroidea

2.

Asteroideak

a)

Planeta baten inguruan orbitatzen duten astro txikiak dira, argirik gabekoak.

b)

Orbita eliptiko handia daukaten astro txikiak dira, Eguskira hurbiltzen direnean argidun isatsa erakusten dutenak

c)

Marte eta Jupiter artean, Eguzkiaren inguruan orbitatzen, kopuru handitan elkartzen diren astro txikiak dira.

d)

Sateliteak baino handiagoak diren astroak dira, baina beraiek bezala planeta baten inguruan biratzen dutenak.

3.

Proxima Centauri Eguzki Sistematik hurbilen dagoen izarra da; bere argiak 4,22 urte behar ditu guregana iristeko; beraz...

a)

Gure galaxiatik kanpo dago.

b)

Gugandik 4,22 argi-urtetara dago.

c)

Gugandik Eguzkia baino hurbilago dago.

d)

Gugandik kilometro gutxi batzuetara dago.

4.

Eguzkitik abiatuta, zein da orden zuzena?

a)

Merkurio-Artizarra-Lurra-Marte-Jupiter-Saturno-Urano-Neptuno

b)

Merkurio-Artizarra-Marte-Lurra-Jupiter-Saturno-Neptuno-Urano

c)

Marte-Jupiter-Lurra-Saturno-Artizarra-Merkurio-Urano-Neptuno

d)

Artizarra-Merkurio-Lurra-Marte-Jupiter-Saturno-Urano-Neptuno

5.

Irudia ondo begiratu. Hurrengo adierazpenen artean bat ez dagokio egoera horri; zein da okerra?

a)

Ipar Poloan ez dago egunik; beti gaua da.

b)

Santurtzin gaua eguna baino luzeagoa da.

c)

Eguzkiaren izpiak zuzenago heltzen dira Hego Hemisferiora.

d)

Buenos Airesen gaua eguna baino luzeagoa da.

6.

Lurraren ardatza guztiz bertikala izango balitz....

a)

Eguna eta gaua berdinak izango lirateke, urte osoan eta bi hemisferioetan.

b)

Lau urtaro egon ordez bi urtaro soilik egongo lirateke: uda eta negua.

7.

Horrela ikusten badugu IIargia, Lurretik zein fasetan dago?

a)

Ilberrian

b)

Ilgoran

c)

Ilbetean

d)

Ilbeheran

8.

Adierazpen hauetatik bat ez da zuzena; zein da?

a)

Ilargiak Lurraren inguruan burutzen du translazioa eta errotazioa bere ardatzaren inguruan..

b)

Ilargiak beti erakusten digu aurpegi berbera bere translazioa eta errotazioa sinkronizatuta daudelako.

c)

Ilargiak Lurraren inguruan biratzen du baina ez du errotazio-mugimendurik Lurrak bezala.

d)

Ilargiaren orbitaren planoa Lurraren orbitaren planoarekiko okertuta dago.

9.

Gauean nago, ilbetea ikusten ari naiz eta bat batean itzal bat ilargia estaltzen hasi da; zer gertatzen ari da?

a)

Eguzki eklipse bat

b)

Ilargi eklipse bat

10.

Esan zein den adierazpen okerra.

a)

Eguzki eklipseak ilberritan gertatzen dira.

b)

Eguzki eklipseak ilargi eklipseak baino maizago gertatzen dira.

c)

Eguzki eklipseak egunean ikusten dira.

d)

Ilargi eklipseetan ilargia eguzkia eta lurraren artean kokatzen da.