WorksheetsEKONO DBH4 - Lan merkatua eta Estatuaren eginkizuna
Total questions: 12
Worksheet time: 6mins
Zer da biztanleria langabea?
Biztanleria ez-aktiboa.
Biztanleria aktiboa.
Biztanleria landuna.
Aurreko hirurak zuzenak dira.
Zer adin izan behar da, berez, lan egin ahal izateko?
a)
b)
c)
d)
Gutxienez, 14 urte.
Gutxienez, 16 urte.
Gutxienez, 18 urte.
Gurasoek sinatutako baimen bat baino ez da izan
behar.
Enplegu-tasari buruzko esaldi hauetatik zein da
zuzena?
Jarduera-tasa baino handiagoa da, beti.
Jarduera-tasaren berdina da.
Jarduera-tasa baino txikiagoa da, beti.
Batzuetan, jarduera-tasa baino handiagoa da, eta
beste batzuetan, txikiagoa.
Zer murriztu daiteke hezkuntza-programak hobetuz
gero?
Egiturazko langabezia.
Langabezia koiunturala edo ziklikoa.
Urte-sasoiko langabezia.
Langabezia frikzionala.
Nola esaten zaie enplegu asko sortzeko ahalmena
duten ekonomia-jarduera berriei?
Enplegu-poltsak.
Enplegu-uholdeak.
Enplegu-hobiak.
Enplegu-burbuilak.
Etorkizunean, zer dela-eta bete beharko dira lan-
postu huts gehienak?
Erretiroa hartzen duen jendea ordezteko.
Lanpostu berriak betetzeko.
Hondatzen diren robotak ordezteko.
Aurreko guztiak zuzenak dira.
Zein da politika makroekonomikoaren helburu
orokorra?
Ekonomia-hazkundea.
Demokrazia sendotzea.
Hezkuntza hobetzea.
Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
Normalean, BPGd-aren hazkunde-fase baten ondo-
ren atzeraldi-fase bat izaten da.
Joera hori merkatuaren hutsegite bat da.
Joera horri txirrista-efektua esaten zaio.
Joera hori mikroekonomiaren aztergaia da.
Aurreko erantzunetatik, bat okerra da.
Zer motatako neurri makroekonomikoa izango litza-
teke BEZa handitzea?
Errenten gaineko neurria.
Zergen gaineko neurria.
Diru-politikako neurria.
Kanpo-neurria.
Herrialde batek hazkundea eta defizit publikoa aldi be-
rean baditu, nolakoa izango da, segur aski, defizit hori?
Aldizkakoa.
Ziklikoa.
Unekoa.
Egiturazkoa.
Estatuak dirua erabiltzen du errepide berriak egi-
teko. Zer da hori?
Transferentzia bat.
Diru-laguntza bat.
Inbertsio-gastu bat.
Gastu arrunt bat.
Estatuak behin eta berriz gastatzen badu jasotzen
duena baino gehiago, zer sortzen da?
Egiturazko superabit publikoa.
Egiturazko defizit publikoa.
Soberakin iraunkorra.
Eskasia iraunkorra.
