Wayground logo

Free Printable Worksheets

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

Lurraren erliebeak definizioak

Total questions: 49

Worksheet time: 49mins

Name
Class
Date
1.

Elkarren artean gertu dauden irla multzo bat da.

(a)  

2.

Itsas ertzean lurrean barneratzen den sakonune handi samarra edo golko txikia.

(a)  

3.

Ibaiaren bukaera da. malda eta ur lasterra oso txikia izaten da.

(a)  

4.

Ibai batek bere ahoan sortzen duen hiruki formako lurraldea da.

(a)  

5.

Urpeko mendikate handiak dira.

(a)  

6.

Ibaiaren tarteko zatia da, malda txikiagoa du eta ur lasterra lasai samarra izaten du.

(a)  

7.

Etengabe doan ur-lasterra da batzuetan, udan desagertu daitekeena.

(a)  

8.

Bi aintzira, itsaso edo ozeano lotzen duen ur kanala da, bi lur multzoen artean dagoena.

(a)  

9.

Plataforma kontinentala eta ordoki abisalaren artean dagoen zona maldatsua da.

(a)  

10.

Astiro mugitzen den izotzezko ibaia da.

(a)  

11.

Ibaiaren lehen zatia, malda handia izaten du eta ur-lasterra oso handia izaten da.

(a)  

12.

Garaiera batean dagoen gora-beherarik gabeko lur eremua da.

(a)  

13.

Bi lurmuturren artean kostaldean barneratzen den itsaso zatia da.

(a)  

14.

Mendien artean dauden lur eremuak dira.

(a)  

15.

Aldapa txiki batekin itsasoa eta lurra elkartzen den eremua da.

(a)  

16.

Beste ibai batean bere urak isurtzen dituen ibaia.

(a)  

17.

Ibaien itsasoratzearen zatirik zabalena da.

(a)  

18.

Ubide naturalak dira.

(a)  

19.

Izotzezko masa handi bat da itsasoko uretan flotatzen duena.

(a)  

20.

Urez inguraturik dagoen lur eremua da.

(a)  

21.

Penintsula bat kontinentera batzen duen lur-eremua da.

(a)  

22.

Sakonera txikiko ur masa da, itsaso zabaletik kordoi batez bereizirik dagoena.

(a)  

23.

Ordoki abisaletan zabaltzen diren pitzadura sakon eta zabalak.

(a)  

24.

Eremu malkartsuetan olatuen eta itsaslasterren eraginez sor daitezkeen pareta bertikalak dira.

(a)  

25.

Itxura biribileko badia txikia da.

(a)  

26.

Sumendi baten gainean dagoen sakonunea da.

(a)  

27.

Sumendiek jaurtitzen duten arroka urtua da.

(a)  

28.

Malda bertikala duen eraketa geografikoa da.

(a)  

29.

Lurrez inguratuta dagoen ur eremu bat da.

(a)  

30.

Gora-beherarik gabeko lur eremua da.

(a)  

31.

Lur azpian dagoen zulo sistema naturala da.

(a)  

32.

Itsasoan barneratzen den itsasertza da.

(a)  

33.

Lurraren barruan dagoen arroka urtua da.

(a)  

34.

Ibai baten ibilguak eratzen duen bihurgune itxia da.

(a)  

35.

Bi mendi-tontorren artean kokatutako sakonune zabala.

(a)  

36.

Mendi baten erdiko partea da.

(a)  

37.

Mendi baten punturik baxuena da.

(a)  

38.

Mendi baten leku garaiena da.

(a)  

39.

Haran edo pasagune estua, bereziki haitz artekoa eta ibai baten jarduerak sortua.

(a)  

40.

Lurrazaleko goragune handia da, inguruko eremutik nabarmen goratzen dena.

(a)  

41.

Norabide orokor bat jarraitzen duen mendi-multzoa da.

(a)  

42.

Ozeano hondoan dauden ordoki edo malda leuneko gunea da.

(a)  

43.

Kostaldeko eremu gazi eta zingiratsua da, itsasgora denean ur gaziz blaituta gelditzen dena eta landare-komunitate berezien euskarri dena.

(a)  

44.

Alde batetik izan ezik, urez inguraturik dagoen lur eremua da.

(a)  

45.

Murgilduta dagoen bloke kontinentala da. Itsasbeherako marratik ezponda kontinentaleraino luzatzen dena.

(a)  

46.

Irekidura bat duen mendia da.

(a)  

47.

Ur azalaren azpiko arroka edo hondarrezko barra da.

(a)  

48.

Ur ibilgu bat garaiera batetik amiltzen denean sortzen den fenomeno geologikoa da.

(a)  

49.

Berritzen ez den sakonera gutxiko ur eremua da.

(a)