Wayground logo

Free Printable Worksheets

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

Ekuazioak lantzeko buruketak

Total questions: 10

Worksheet time: 50mins

Name
Class
Date
1.

Mikelek kamiseta eta buruzapia erosi ditu berrogeita hamar eurotan. Kamisetak

buruzapiak baino hamalau euro gehiago balio ditu.

Zenbat euro balio ditu kamisetak?

(a)  

2.

Gure oilategian, oiloak eta ahateak 155 dira. Oiloak ahateak baino 23 gehiago dira.

Zenbat ahate dira guztira oilotegian?

(a)  

3.

Ander bere arreba baino hiru aldiz handiagoa da eta bien adinen batura 20 urte da.

Zein da Anderren adina?

(a)  

4.

Laukizuzen bat 3 metro handiago da luzeran zabaleran baino, eta 30 metroko perimetroa du.

Zein da laukizuzenaren zabalera (metroetan)?

(a)  

5.

Txirrindulari batek A-tik B-rako distantzia 15 km/h-ko abiaduran zeharkatu du eta oinezko batek, 5 km/h-koan, ordu bat gehiago behar izan du.

Zenbat minutu behar izan ditu txirrindulariak puntu batetik bestera?

(a)  

6.

Ane eta Miren kalea zebrabidetik zeharkatzen ari dira. Anek 35 pauso eman behar ditu eta Mirenek, 25 bakarrik. Mirenen pauso bakoitza Anerena baino 20 cm luzeago izanez gero,

zer luzera dute Aneren pausoek (zentimetroetan)?

(a)  

7.

Mikelek gona eta blusa 66 euroan erosi ditu. Biek zuten prezio bera, baina gonan %20eko deskontua egin diote eta blusan, %15ekoa bakarrik.

Zenbat balio zuten hasieran blusak eta gonak(euroetan)?

(a)  

8.

Hiru nekazarik 100.000 euroko kalte-ordaina jaso dute autobidea egiteko desjabetu dizkioten lurrengatik. Lehenengoak bigarrenaren lurren bikoitza eta bigarrenak hirugarrenaren lurren hirukoitza galdu dutela jakinda,

zenbat diru jaso behar du lehenengo nekazariak (euroetan)?

(a)  

9.

Bi txirrindulari aldi berean atera dira; bat, A-tik B-rantz, 24 km/h-ko abiaduran, eta bestea, B-tik A-rantz, 16 km/h-koan. A eta B-ren arteko distantzia 30km-koa da. Zenbat minutu barru elkartuko dira?

(a)  

10.

Forma angeluzuzena eta luzera zabaleraren bikoitza duen zona mugatzeko, 84m zinta behar izan da.

Zenbat metro ditu luzeran?

(a)