Font size
WorksheetsKutsadura atmosferikoa
Total questions: 12
Worksheet time: 4mins
Atmosfera lurra inguratzen duen gasezko geruza da, lurrazaletik 20 km ingurura arte iristen dena.
Egia.
Gezurra, 100 km-ra arte iristen da atmosfera.
Gezurra, 1000 km-ra arte iristen da atmosfera.
Atmosferaren geruzak hauek dira:
Troposfera, estratosfera, mesosfera, termosfera eta exosfera.
Troposfera, estratosfera, mesosfera eta ecosfera.
Trokosfera, estratosfera, mesosfera, termosfera eta exosfera.
Tropesfera, estratosfera, metosfera, termosfera eta exosfera.
Aukeratu zuzena:
Atmosferaren dentsitatea jaisten doa altuerarekin; izan ere, masa gehiena troposferan aurkitzen da grabitatearen ondorioz.
Atmosferaren dentsitatea igotzen doa altuerarekin; izan ere, masa gehiena mesosferan aurkitzen da.
Atmosferaren dentsitatea ez da aldatzen altuerarekin.
Kutsatzaile atmosferikoak...
1. mailakoak edo 2. mailakoak izan daitezke egoera fisikoaren arabera.
1. mailakoak edo 2. mailakoak izan daitezke izaeraren arabera.
1. mailakoak edo 2. mailakoak izan daitezke sorreraren arabera.
1. mailakoak izan daitezke soilik.
(a) kutsatzaileak ez dira zuzenean isurtzen, atmosferan eratzen dira beste osagai eta erradiazioaren ondorioz.
Aukeratu zuzena:
Ozono troposferikoa beharrezkoa da izaki bizidunon bizitzarako.
Ozonoa beharrezkoa da izaki bizidunon bizitzarako.
Ozono estratosferikoa beharrezkoa da izaki bizidunon bizitzarako.
Gradiente termikoak...
Tenperatura altuerarekin nola aldatzen den adierazten du.
Egoera normalean negatiboa izateko joera du.
Kutsatzaile atmosferikoen dispertsioarekin zerikusia du.
Guztiak dira zuzenak.
Irudiko tximini gandorren arabera, esan genezake...
A irudian atmosferaren egoera egonkorra da eta D irudian desegonkorra.
A irudian atmosferaren egoera desegonkorra da eta D irudian oso egonkorra.
A irudian atmosferaren egoera desegonkorra da eta D irudian inbertsio termikoa dago tximini azpitik.
A irudian atmosferaren egoera desegonkorra da eta D irudian inbertsio termikoa dago tximini gainetik.
Airearen kalitatea neurtzeko...
AKI indizeak erabiltzen dira, kutsatzaileen kontzentrazioez baliatuz kalkulatzen direnak.
Araudian finkatutako muga-balioak hartzen dira kontuan.
5 kategoria daude: oso ona, ona, hobetzeko modukoa, txarra eta oso txarra.
Guztiak dira zuzenak.
Airearen zaintza-sareko estazio bakoitzean...
AKI desberdin batzuk ematen dira, eguneko kutsatzaileen arabera.
AKI bakar bat ematen da, kontzentrazio baxueneko kutsatzaileari dagokiona.
AKI bakar bat ematen da, kontzentrazio altueneko kutsatzaileari dagokiona.
AKI bakar bat ematen da, ozono troposferikoaren kontzentrazioari dagokiona.
Emisio eta inmisioaren arteko desberdintasun nagusiena zera da:
Inmisioa foku jakin batean isuritako kontzentrazioa da eta emisioa handik urrun neurtzen da.
Emisioa foku jakin batean isuritako kontzentrazioa da eta inmisioa fokuaren ondoko leku batean neurtzen da.
Ez dago desberdintasunik.
Emisioa foku jakin batean isuritako kontzentrazioa da eta inmisioa fokutik urrun samar dagoen inguru-bolumen batean neurtzen da.
Kutsatzaile atmosferiko gehienek jatorri naturala dute bi hauek izan ezik:
Karbono monoxidoa eta dioxidoa.
Sufre dioxidoa eta nitrogeno dioxidoa.
Karbono dioxidoa eta nitrogeno monoxidoa.
Karbono dioxidoa eta hidrokarburoak.
