Font size
WorksheetsDiabetes Mellitusaren Inkesta
Total questions: 9
Worksheet time: 11mins
Zein diabetes motari buruz ari da ondorengo testua?:
- Erabateko intsulina-urritasuna dago, pankreako beta zelulak hondatu egiten
baitira mekanismo autoimmune baten ondorioz.
2 motako diabetes mellitusa
1 motako diabetes mellitusa
Diabetes gestazionala
Diabetes mota honen ezaugarriak dira intsulina-urritasuna izatea eta/edo
hormona horren eraginari uko egitea.
2 motako diabetesa
1 motako diabetesa
Diabetes gestazionala
Pankreako ß zeluletan sortzen den hormona bat da, eta
ezinbestekoa da bizitzeko. Glukosa garraiatzeaz eta hura organismoko
zeluletan sartzeaz arduratzen da; han, energia gisa erabiltzen da glukosa hori.
(a)
Baraurik dagoen eta diabetes mellitusa ez duen pertsona baten gluzemia balioak ondorengoak izan beharko lukete (__-__ mg/dl):
(a)
Zein terminori dagokio ondorengo definizioak?:
Egarria areagotzea
Poliuria
Polidipsia
Polifagia
Astenia
Zein toki EZ da egokia intsulina larruazalpeko ehunean ziztatzeko?
Besoak
Sabela
Izterrak
Bikiak
Ze EZ da hipogluzemiaren eragileetako bat?
Gehiegizko intsulina
Ariketa fisiko areagotua izatea
Dagokion kantitatea baino gehiago jatea
Alkohol gehiegi hartzea
Ondorengo sintomak aurkezten dituen pertsona diabetikoa (berak esanda) etorri zaigu laguntza eske eta ez dugu glukosa neurgailurik: zorabioa, zurbiltasuna, izerdi hotza...Zer da lehenik eta behin egingo zenuketena?
Aurretiko pertsonak ezer egiteko astirik eman aurretik konortea galdu du eta ziplo erori da lurrera. Zer egingo zenukete?
