

Orduak eta datak
Presentation
•
World Languages
•
Professional Development
•
Hard
Fernando Sopelana
Used 1+ times
FREE Resource
5 Slides • 10 Questions
1
2
Orduak honela ematen dira: ordu bata, ordu biak, hirurak, laurak, bostak, seiak, zazpiak, e.a. Ordu hitzaren ordez oren ere erabil daiteke: oren bata, bi orenak / biak, hirurak, e.a. Eta honela deklinatu: ordu batean, bietan / ordu bietan / bi orenetan, hiruretan, e.a.
Erdia honela adierazten da: ordu bat eta erdiak, ordu bi eta erdiak, hiru eta erdiak, bost eta erdiak, ordu bat eta erdietan, ordu bi eta erdietan, hiru eta erdietan, bost eta erdietan, e.a. Gauza bera oren hitzarekin.
Laurdena honela adierazten da: ordu bat eta laurdenak, oren / ordu bata eta laurden, ordu bi eta laurdenak, oren / ordubiak eta laurden, hirurak eta laurden, hiru eta laurdenak, hirurak eta laurdenetan, hiru eta laurdenetan, bostak laurden gutxi(ago), e.a.
3
Minutuak: hamarrak hamar gutxi, hamarrak hamar gutxiago, hamarrak hamar gutxitan, hamarrak hamar gutxiagotan, seiak ta bostean, laurak eta hogeian, hirurak eta hemezortzian, e.a.
Zifretan ematen direnean, bi punturekin bereizten dira orduak eta minutuak, eta bakoitzeko bi zifra erabili behar dira beti: 00:12, 12:10, 09:25, e.a. Deklinatzen direnean, orduei plurala erantsi, eta minutuei singular marka, dagozkien lotura bokalekin: 15:00etan, 15:03an, 15:04an, 15:30ean, e.a.Irakurtzeko orduan hobe da, hala ere, honela irakurtzea: hiruretan, hirurak eta hiruan, e.a. Erabilera formaletan ontzat ematen dira, dena den, hamabostak eta bostean, hamabostak eta hamabostean, e.a.
Egitarau, kartel eta horrelakoetan ez da eragozpenik erdiko bidea hartzeko: arratsaldeko 5etan, goizeko 11,30etan, iluntzeko 8etatik 11k arte, arratsaldeko 3etatik gaueko 12ak arte, e.a.
4
Durango(n), 1995eko martxoaren 7a(n), aukeran utziz inesiboaren marka.
1995/03/07; 1995-03-27; 1995/III/07; 1995-III-27; 1993-11-23ko bilera agiriak dioenez...
Urtarrilak 20 bezalakoak ere erabil daitezke, baina aposizioan: gaur, urtarrilak 20 bezalakoetan (beraz, *otsailak 20 egin zuten bilera ez da zuzena).
5
Euskaltzaindiak arautua du nola adierazi behar ditugun orduak eta datak, baina sarritan erabiltzen ditugu gaizki. Honako ariketa honetan errepaso txiki bat egingo dugu. Ea asmatzen duzun!
"Berridatzi zuzenduta okerren bat daukaten esaldiak".
Zuzenak badira "egokia" idatzi.
6
Fill in the Blanks
Arratsaldeko bostetan hutsik geratu da parkea.
Type answer...
7
Fill in the Blanks
Atzo, urriak 25, izan zen erreklamazioak aurkezteko azken eguna.
Type answer...
8
Fill in the Blanks
Otsailak 20 izango da azterketa.
Type answer...
9
Fill in the Blanks
Arrigorriagan, 2021ko Azaroaren 30an izan zen istripua.
Type answer...
10
Fill in the Blanks
Ordu batak eta erdietan joaten dira bazkaltzera.
Type answer...
11
Fill in the Blanks
Ordu bi eta bostetan sartzen dira lanera.
Type answer...
12
Fill in the Blanks
Gaueko bederatziretan egingo dute txanda aldaketa.
Type answer...
13
Fill in the Blanks
Hiruak hamar gutxitan pasatu da Donostiarako autobusa.
Type answer...
14
Fill in the Blanks
Lauretan hasiko dira lanean, eta bukatu arte ez diote lan egiteari utziko.
Type answer...
15
Fill in the Blanks
Abenduaren 10etan jarriko dituzte emaitzak webgunean.
Type answer...
Show answer
Auto Play
Slide 1 / 15
SLIDE
Similar Resources on Wayground
8 questions
preguntas de todos los ramos :)
Presentation
•
12th Grade
14 questions
İsimsiz Ders
Presentation
•
University
6 questions
BARKAMENA
Presentation
•
University
17 questions
PRIS
Presentation
•
University
23 questions
Section 7D
Presentation
•
University
4 questions
2020
Presentation
•
University
12 questions
Noren eta Nongo.
Presentation
•
Professional Development
9 questions
Sayuran
Presentation
•
KG
Popular Resources on Wayground
10 questions
Safety Day 2026 – Student Review
Quiz
•
9th Grade
21 questions
Continents and Oceans
Quiz
•
6th Grade
20 questions
Parts of Speech
Quiz
•
5th Grade
16 questions
Subject & Predicate
Quiz
•
5th Grade
25 questions
Multiplication Facts
Quiz
•
5th Grade
12 questions
Map Skills
Quiz
•
3rd Grade
22 questions
Continents and Oceans
Quiz
•
5th Grade
15 questions
Rounding Decimals
Quiz
•
5th Grade