Worksheets3.DBH-BIO-GEO-1.GAIA: ANTOLAKUNTZA-MAILAK (21-22)
Total questions: 30
Worksheet time: 15mins
Atomoak antolaketa-maila biotiko sinpleena osatzen dute.
Egia
Gezurra
Ordenatu sinpleenetik konplexuenera.
1.Miozitoa 2.Karbonoa 3.Bihotza 4.Proteina 5.Gihar-sistema 6.Zu
6>5>4>1>3>2
2>4>1>3>5>6
6>5>3>1>4>2
6>3>5>1>2>4
Ehunak jatorri eta funtzio bereko zelula espezializatuen multzoak dira.
Egia
Gezurra
Biomolekula ez-organikoak dira:
Ura eta gatz mineralak.
Ura eta lipidoak.
Lipidoak eta azido nukleikoak.
Biomolekula organikoak...
gluzidoak, lipidoak eta proteinak dira.
gluzidoak, gatz mineralak, proteinak eta azido nukleikoak dira.
gluzidoak, lipidoak, proteinak eta azido nukleikoak dira.
Irudian agertzen den zelula nolakoa da?
Eukariotoa
Prokariotoa
Ez da zelula bat, birus bat baizik.
Prokariotoek material genetikoa...
Nukleoan dute.
Zitoplasman banatuta dute, nukleoide izeneko gune batean.
Ez daukate material genetikorik.
Prokariotoetan zelula babestu eta forma ematen dien organulua:
Zelula-pareta
Mintz plasmatikoa
Kapsula
Bakterioek substratuan finkatzeko erabiltzen dituzten luzakinak:
Finbriak
Zilioak
Flageloak
Zelularen barneko ingurunea:
zitoplasma
filoplasma
megaloplasma
Irudian agertzen den zelula eukariotoa dela dakit...
Zitoplasma duelako.
Mintz plasmatikoa duelako.
DNA nukleoan eta organulu ugari dituelako.
Energia lortzeko zelula-arnasketa egiten duen organulua zein da?
Erretikulu endoplasmatiko pikorduna
Mitokondria
Zentrosoma
Lisosomei buruz zein da egia?
Zelula barneko digestioan hartzen dute parte.
Proteinen sintesian hartzen dute parte.
Ez dira existitzen.
Lipidoak sintetizatzen dira:
Erretikulu endoplasmatiko pikordunean
Erretikulu endoplasmatiko leunean
Zitoeskeletoan
Animalia-zelulak kloroplastoak ditu fotosintesia egiteko.
Gezurra
Egia
Animalia-zelulak pareta dauka.
Egia
Gezurra
Prokariotoek pareta daukate.
Egia
Gezurra
Nutrizio-funtzioan parte hartzen duten aparatuak:
Digestio-, arnas eta zirkulazio-aparatuak.
Digestio- eta zirkulazio-aparatuak.
Digestio-, arnas, zirkulazio- eta iraitz-aparatuak.
Harreman-funtzioan parte hartzen duten sistema eta aparatuak:
Nerbio-sistema, sistema endokrinoa eta lokomozio-aparatua.
Nerbio-sistema eta sistema endokrinoa.
Lokomozio-aparatua, gihar-sistema eta hezur-sistema.
Ugalketa-funtzioa
Zelula eukariotoek soilik hartzen dute parte.
Izaki bizidun guztiok egiten dugu.
Zelula prokariotoek soilik hartzen dute parte.
Zer da urdaila?
Ehuna
Organoa
Aparatua
Zer da digestio-aparatua?
Ehuna
Sistemen multzo bat
Organoen multzo bat
Zer zara zu?
Organismo bat
Mikroorganismo bat
Aparatu bat
Organoak ehun desberdinez osatuak daude eta funtzio bat betetzen dute aparatu edo sistema batean.
Egia
Gezurra
Biolemenetuak elkartuz biomolekulak sintetizatzen dira, hala nola, gluzidoak, lipidoak, proteinak, azido nukleikoak, ura eta gatz mineralak.
Egia
Gezurra
Nerbio-ehunean neurona izeneko zelulak daude soilik.
Egia
Gezurra
Zer ehun da?
Kartilago-ehuna
Hezur-ehuna
Nerbio-ehuna
Gihar-ehuna
Zer ehun da?
Kartilago-ehuna
Hezur-ehuna
Nerbio-ehuna
Gihar-ehuna
Zein da irudi honi dagokion egia?
Odol ehuna da.
Matrize solido eta gogorra du.
Matrize solido eta malgua du.
Bere zelulak adipozitoak dira.
Gizakiak ez dauka flagelodun zelularik.
Egia
Gezurra
