NEW
Font size
WorksheetsSimulazioa-Ekainaren 21tik 25ra
Total questions: 25
Worksheet time: 25mins
1978ko Espainiako Konstituzioaren eskubideak identifikatu behar dituzu:
Politikan parte hartzeko eskubidea eta sindikatuko kide izateko eskubidea.
Bizitzeko eskubidea eta eskaera administratiboa aurrera eramateko eskubidea.
Hezkuntzarako eskubidea
1978ko Espainiako konstituzioari dagokionez, literaturako liburuak argitaratzeko, artelanak erakusteko eta asmakizun zientifikoak eta teknikoak egiteko eskubideak ditugu, zergatik?
Ideien askatasuna dela eta.
Ideiak eta iritziak adierazteko askatasuna dela eta.
Hezkuntzarako eskubidea dela eta.
1978ko Espainiako konstituzioari dagokionez, esaldi zuzena aukeratu.
Konstituzioak adierazten du edozein gaiari buruzko elkarteak sortu ditzakegula, nahiz eta legearen kontra jo. Esaterako, talde armatuak osatzen dituzten elkarteak edo elkarte sekretuak.
Kontistuzioak adierazten du erregea kondenatzeko boterea daukala Espainiaren ordezkari nagusia baita eta hura kanpoan balego, epaileak kondenatuko dute.
Konstituzioak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean azaltzen diren eskubide berdinak barne hartzen ditu. Gauzak honela, giza eskubideak indartzen dira.
Bizkaiko batzar nagusien historia, noiz hasten da?
1979. urtean. Euskal Herriaren autonomia-estatutua onartu zenean.
Orain dela mende asko, Erdi Aroa baino lehen.
Erdi aroa bitartean, Bizkaiko jaunak Bizkaia bezala izendatu zenean.
Esaldi zuzena aukeratu:
Batzar nagusiak organo betearazleak dira eta Foru aldundiak legegintzako organoa da.
Batzar nagusiak legegintzako organoa dira eta Foru Aldundia organo betearazlea da.
Bai Batzar nagusiak bai Foru Aldundia legegintzako organoak dira.
Esaldi zuzena aukeratu:
Hiribilduek Forua bete behar zuten, lege zuzenbide erkidea baino.
Hiribilduek lege zuzenbide erkide legea bete behar zuten, ez Forua.
Hiribilduak foru eskubidea bete behar zuten, lege zuzenbide erkidea baino.
Merkataritza eremuetan zer egiten da?
Nekazaritza lanak aurrera eramaten dira.
Salerosketak zein produktuen salmentak aurrera eramaten dira.
Ahaide Nagusien arteko borroketetan babesa bereganatzeko aktibitate militarrak aurrera eramaten dira.
Zer esan nahi du "aitonsemetasun unibertsala"?
Tortura debekatuta dagoela.
Tributuetatik salbuetsita zaudela.
Bizkaitar guztiak berdinak zirela.
Batzarkideei beste modu batez deitzen zaie, badakizu nola?
Barrutiak.
Ordezkari politikoak.
Ahaldun.
Bizkaiko Batzar Nagusietarako, ze barrutia aukeratzen ditu 10 batzarkide?
Enkarterri.
Busturia-Uribe.
Durango- Arratia.
Bilboko Hurtado Amezaga kalean, 6. zenbakian, zer aurkituko dugu?
Batzar nagusien egoitza.
Bizkaiko Foru Aldundiaren saila.
Bilboko Udalaren herritarrei laguntzeko bulego bat.
Bilboko, Alameda Rekalde kalean, 30. zenbakian, zer aurkituko dugu?
Bizkaiko argiritegi historikoa, Euskara Kultura eta Kirolaren sailarena dela.
Foru Liburutegia, Euskara, Kultura eta Kirolaren sailarena dela eta herritarrei laguntzeko bulegoa ere. Bulegoa hau Bizkaiko herri administrazio eta erakunde harremanetarako sailaren barnean kokatzen dugu.
Bizkaiko Euskara, Kultura eta Kirola sailaren bulego bat da eta Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala zaintzeko sailaren bulego bat ere.
Ze saila arduratzen da Bizkaiko errepideen eta bideen eraikuntza eta kontserbazioari buruz?
Azpiegituretarako eta lurralde garapenerako saila.
Herri administraziorako eta erakunde harremanetarako saila.
Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Saila.
Zer da Administrazio-publikoa?
Legegintza organo multzo bat da, herritarren beharrizanei erantzuteko lan egiten duena.
Administrazio organo multzo bat da, herritarren beharrizanei erantzuteko lan egiten duena.
Sail ezberdinen organo multzo bat da, herritarren beharrizanei erantzuteko lan egiten duena.
Eusko Jaularitzak Euskal Autonomia Erkidegoari buruzko erabakiak hartzen ditu. Eusko Jaularitza, Administrazio publikoaren barnean, ze mailan kokatuko zenuke?
Estatuaren administrazio orokorrean.
Administrazio autonomikoan.
Toki-administrazioan.
Zer esan nahi du eraginkortasunez lan egiteak?
Modu arinez lan egiteak.
Legea eta eskubideak kontuan izanda lan egiteak.
Ondo eta arin lana bete behar dela.
Administrazio publiko ezberdinak adostasun batera heldu daitezke eta administrazio bakarra bezala lan egin?
Ez, modu deszentralizatu eta deskontzentratuan lan egiten duelako.
Bai, modu koordinatu batean lan egiten duelako.
Bai, objektibotasunez interes orokorrak betetzen dituelako.
Prozedura amaitzen bada, prozeduran interesduna den pertsonak Administrazioari esaten diolako ez duela nahi administrazio horrek prozedura bat tramitatzen jarraitu baina, aurrerago berriro aurkeztu dezake eskabide bera.
Uko egitearen bidez prozedura amaitu dela esango genuke.
Amaiera itunduaren bidez prozedura amaitu dela esango genuke.
Atzera egitearen bidez prozedura amaitu dela esango genuke.
Prozedura instruitzeko fasean zein da nahitaezko izapidea?
Entzunaldiaren izapidea.
Alegazioak aurkeztea.
Izapideak kontzentratzea.
Karrera funtzionario bihurtzeko azterketa selektibo batzuk iragarri dira. Horretarako, dokumentazioa besterik ez aurkeztu behar da. Orduan, proba hauek zein motatakoak dira?
Oposizioa
Oposizio-lehiaketa
Lehiaketa.
Administrazioan lan egiten duten pertsona guztiak funtzionarioak dira?
Bai, funtzionarioa izatea nahitaezkoa da.
Ez, langile kontratadunak eta behin behineko langileak egon daitezke.
Ez, Administrazioan lan egiten duten politikoek funtzionarioak diren bakarrak dira eta besteak, behin behineko langileak edo lan kontratadunak dira.
Administrazioan lan egiten baduzu eta pertsona ezberdinak fotokopiak egitearen zeregina eskatu badizute, eta lehenengo eta behin ezagutzen duzun pertsonaren fotokopiak egitea ez da posiblea. Zergatik?
Arduratsua izan behar zarelako.
Inpartziala izan behar zarelako.
Austeroa izan behar zarelako.
Administrazio prozedura erkidearen zein fasean administrazioak bakarrik esku hartu dezake?
Prozedura amaitzeko fasean.
Prozedura instruitzeko fasean.
Prozedura antolatzeko fasean.
Gauza hauek alderatuz, aukeratu duela gutxien gertatu zena.
Amerikaren aurkikuntza.
Foru berriaren idazkera.
Bizkaia bereak ziren eskubide batzuk galtzen ditu (foruak) eta Batzar Nagusiak berreskuratzen saiatzen dira.
Gertu, herritarrengandik hurbil dagoen bulegoak non aurkitu ditzakegu?
Durangon.
Durangon eta Bermeon.
Durango, Bermeon eta Gernikan.
