Search Header Logo
ELKAR partikula

ELKAR partikula

Assessment

Presentation

World Languages

Professional Development

Hard

Created by

Fernando Sopelana

FREE Resource

11 Slides • 21 Questions

1

ELKAR partikula


Slide image

2

ELKAR

Elkar partikula erreprozitatea adierazteko erabiltzen dugu.    Nik zu ikusi zaitut eta zuk ni ikusi nauzu = Guk elkar ikusi dugu.


Elkar partikulak badauka berezitasun bat, ez du ergatiborik onartzen ( ez dago NORK kasurik) baina beste deklinabide marka guztiak onartzen ditu.

* elkarrek ikusi dute

    Elkarrekin joan ginen zure amaren etxera

    Elkarri hitz egiten diogu

3

ELKAR

Izenordain elkarkari honek kasu-marka guztiak har ditzake, ergatiboarena (NORK kasua) izan ezik: *elkarrek forma ez da existitzen. Elkar(en)gana saileko formak (izen bizidunen atzizkiak, alegia erabiltzen dira erreferentea izen bizigabea denean ere: Bi sateliteak gero eta urrunago daude elkarrengandik.

4

ELKAR

Elkar-ek ez du mugatzailerik onartzen **elkarr-a, **elkarr-ak, **elkar hori....


Izen sintagma osatzen duen neurrian kasu markak har ditzake: elkar, elkarri, elkarren, elkarrekin...

5

ELKAR

Dena dela, elkar-en aurrekariak:

- plurala izan behar du

- izen sintagma juntatua.


Horregatik honako perpaus hauek ez dute inolako zentzurik:

- *Nik elkar maite dut

- *Andoni elkarren ondoan eseri zen

6

ELKAR

Esaldi trakestzat jo behar dira bide okerreko berrikuntza hauek: *Elkar etorri dira(> Elkarrekin...), *Elkarrik bazkalduko dugu (> Elkarrekin...). *Ez dute elkar hitz egiten (Ez diote elkarri... / Ez dute elkarrekin...). Horietan guztietan, beste edozein izenordainek hartuko lukeen kasu-marka hartu behar du elkarek. Adibidez:nirekin joan > elkarrekin joan; niri (nirekin) hitz egin > elkarri (elkarrekin) hitz egin...

7

ELKAR

Elkarren aurrekoak beti plurala edo izen sintagma koordinatuak dira, baina komunztadurari dagokionez singularra da    

 √ Andonik eta Jonek elkar maite dute

√ Guk elkar ikusiko dugu

* nik elkar ikusiko dugu

* guk elkar ikusiko ditugu

8

ELKAR

Zuzentzekoa da numero-komunztadura ere era honetakoetan (singularra baitagokio beti): Ikasitakoaren berri ematen diote (*diete) elkarri. Elkar ikusiko dugu (*ditugu).

9

ELKAR

Elkar izenordainak elkarrekikotasuna adierazten du —alegia, A-k B-ren egintza jasaten du, eta B-k A-rena (Nik zu ikusi, zuk ni ikusi = elkar ikusi). Horrelakorik ez denean, desegokia da elkar erabiltzea: *Guztiok elkarren desberdinak gara (> Guztiok desberdinak gara).

10

ELKAR

NOR-NORK (du erregimeneko) aditz-sistemaren ordez NOR sistemarako (da erregimenerako) joera gero eta handiagoa da, baina egoki da elkar izenordainarekin osaturikoari (du, NOR-NORK) ematea lehentasuna. Esaterako: ▼Asko maite gara / Asko maite dugu elkar. ▼Bihar ikusiko gara / Bihar ikusiko dugu elkar.

11

ELKAR. TAULA

NOR ELKAR

NORK --------

NORI ELKARRI

NOREN ELKARREN

NORENTZAT ELKARRENTZAT

NOREKIN ELKARREKIN

NORENGAN ELKARRENGAN

NORENGANA ELKARRENGANA

NORENGANAINO ELKARRENGANAINO

NORENGANANANTZ ELKARRENGANANTZ

NORENGANDIK ELKARRENGANDIK

12

Fill in the Blank

Guk ELKAR________ maite dugu.

13

Fill in the Blank

ELKAR________ musu bat eman diozue.

14

Fill in the Blank

Haiek ELKAR________ ondoan eseri ziren.

15

Fill in the Blank

Gaur ELKAR________ bazkaldu dugu.

16

Fill in the Blank

ELKAR________ erosi dugu oparia.

17

Fill in the Blank

Aita-amak ELKAR________ joan dira.

18

Fill in the Blank

ELKAR________ arteko harremanak ez dira batere onak.

19

Fill in the Blank

Kristorenak esan dizkiote ELKAR________

.

20

Fill in the Blank

Gu ELKAR________ ondoan bizi gara.

21

Fill in the Blank

Ez duzue bat ere konfiantzarik ELKAR________

.

22

Fill in the Blank

Lagunak ELKAR________ baliatzen dira.

23

Fill in the Blank

Ez da ona ELKAR________ kontura bizitzea.

24

Fill in the Blank

ELKAR________ joera dute neskek eta mutilek.

25

Fill in the Blank

Ez diozue ELKAR________ ezer esaten?

26

Fill in the Blank

ELKAR________ bildu, ez hargatik umildu.

27

Fill in the Blank

Ez zuten ELKAR________ dantzatu nahi.

28

Fill in the Blank

ELKAR________ arazoak konpondu behar ditugu.

29

Fill in the Blank

Agur esan zenioten ELKAR________.

30

Fill in the Blank

ELKAR________ jasoko ditugu opariak.

31

Fill in the Blank

Horiek ELKAR________ laguntzen diote

32

Fill in the Blank

Ez dut uste zuek biok inoiz ELKAR_________ bainatuko zaretenik.

ELKAR partikula


Slide image

Show answer

Auto Play

Slide 1 / 32

SLIDE