WorksheetsEbaluazio formatiboa
Total questions: 15
Worksheet time: 8mins
Zer ulertzen da jasangarritasunaz?
Baliabide guztiak modu librean erabiltzea.
Gaurko beharrak asetzea etorkizuneko belaunaldienak arriskuan jarri gabe.
Garapen ekonomikoa lehenestea.
Ingurumena babestea.
Jasangarritasunaren oinarrian ekonomia soilik dago.
Egia.
Gezurra.
Zein dira jasangarritasunaren hiru zutabeak?
Ekonomia, baliabideak eta teknologia.
Ingurumena, gizartea eta ekonomia.
Energia, klima eta garraioa.
Osasuna, hezkuntza eta energia.
Herriko udalak plastiko-kontsumoa murrizteko kanpaina bat abiatu du. Zein zutaberi dagokio neurri hau nagusiki?
Ekonomia.
Ingurumena.
Gizartea.
Gobernantza globala.
Zer da garapen-jasangarria?
Hazkunde ekonomiko mugagabea.
Natura baliabideen erabilera murriztea.
Garapena faktore ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak kontuan hartuta burutzea.
Teknika ekologiko berriak sortzea.
Agenda 2030 nazioarteko konpromiso bat da, munduko herrialde ezberdinek adostu dutena, hain zuzen.
Egia.
Gezurra.
Agenda 2030ek zenbat Garapen Jasangarrirako Helburu (GJH) proposatzen ditu?
10
15
17
20
Zein da GJH-en helburu nagusia?
Tokiko legeak zorroztea.
Pobrezia, desberdintasunak eta ingurumen-krisia murriztea.
Ekonomia globalizatuaren hazkundea bultzatzea.
Digitalizazioa hedatzea mundu osoan.
Eskola komunitateak energia berriztagarriak erabiltzeko sistema instalatu du. Zein GJH-ri lotu dakiokegu?
Pobrezia ezabatu.
Energia eskuragarria eta garbia.
Industria, berrikuntza eta azpiegiturak.
Klimaren aldeko ekintza.
IGG estrategiak (Ingurumen-, Gizarte- eta Gobernantza-estrategiak) korporazioen portaera jasangarria neurtzeko erabiltzen da.
Egia.
Gezurra.
IGG estrategien ingurumen-alderdia zein jarduerekin lotzen da?
Energia-kontsumoaren murrizketa.
Lan-segurtasuna.
Herritarren parte-hartzea.
Zorrak kitatzeko estrategiak.
Enpresa batek soldaten arteko genero-arrakala gutxitzeko neurriak ezarri ditu. Zein IGG alderdi lantzen ari da?
Ingurumen-alderdia.
Gizarte-alderdia.
Gobernantza-alderdia.
Ekonomia-alderdia.
Zein da IGG estrategien sailkapenaren helburua?
Enpresek lege gutxiago betetzea.
Gardentasuna, ardura soziala eta ingurumen-kudeaketa ebaluatzea.
Irabazi azkarrak lortzea.
Estatuen artean betebeharrak konpartitzea.
IGG-en gobernantza-alderdiak zuzendaritzaren gardentasuna eta erabaki etikoak neurtzen ditu.
Egia.
Gezurra.
Zein neurrik erakusten du jasangarritasunaren hiru zutabeak modu integratuan lantzen direla?
Birzikatze kanpaina bat egiteak.
Enpresaren irabaziak handitzeak.
Tokiko proiektu bat abiarazteak: energia berriztagarriak instalatuz, prestakuntza soziala eskainiz eta enplegua sortuz.
Teknologia berriak erosteak.
